Ipar Carolina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Carolina
State of North Carolina
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Esse quam videri
Hiriburua Raleigh
Hiri handiena Charlotte
Gobernua
 -  Gobernadorea Mike Easley
 -  Senatariak Elizabeth Dole (R)
Richard Burr (R)
Azalera
 -  Guztira 139,390 km2
Biztanleria
 -  2012 zenbatespena 9.752.073 bizt.
 -  Dentsitatea 82,7 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-NC
Webgunea
http://www.nc.gov

Ipar Carolina[1] (ingelesez: North Carolina, ˌnɔrθ_kærəˈlaɪnə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatutakoa.

Muga hauexek ditu: Virginia, iparraldean; Hego Carolina, hegoaldean; Tennessee, mendebalean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 135.000 km2 eta 5.881.766 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua Raleigh da eta hiri nagusiak: Charlotte, Greensboro, Winston-Salem eta Chapel Hill (Unibertsitatea) dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide hauek ditu: Hegoaldean Hego Carolina, hego-mendebaldean Georgia, mendebaldean Tennessee, iparraldean Virginia eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.

Bestela, estatuaren mendebaldean Appalacheak daude, eta tartean mendilerro osoko tontorrik altuena, Mitchell mendia (2.037 m).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarren ondotik, 1584. urtetik aurrera egokitu ziren bertan lehen kolono britainiarrak, Walter Raleigh itsasgizon ingelesak gidatuta. Hego Carolinarekin bat eginda zegoen lurraldea Ingalaterrako koroaren kolonia bihurtu zen 1663. urtean. Hego Carolinatik bereizi ondoren (1730), independentziaren aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta 1789. urtean Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropikoz behetikoa hego-ekialdean eta kontinentala eta hotzagoa mendebaldean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza ia erabat tabakoan oinarritua dagoen arren, abere eta hegazti hazkuntza ere nahikoa zabaldurik dago. Baso ustiakuntza. Arrantza. Harrobi garrantzitsuak. Industria indartsua (ehungintza, tabakoa, janari industria).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Carolina Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.