Ipar Irlandako bake prozesua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ipar Irlandako Bake Prosezua, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratu eta Ipar Irlandako gatazkari amaiera eman zion bake prozesua izan zen.

1994tik Ipar Irlandako irlandar nazionalismoaren garaiko bi alderdi nagusiak ziren SDLPko John Hume eta Sinn Féineko Gerry Adams buruen hizketaldiak jazo ziren. Hizketaldi hauen helburua gatazkaren amaierara nola heldu zen. Berez, hizketaldi hauek 1980ko hamarkadaren amaieraldera Irlandako Errepublikako Gobernuaren babesaz eta Alec Reid apaiz katolikoaren bitartekaritzaz hasiak zeuden.

1994ko azaroan aurrez jada Britainiar Gobernua eta Behin-behineko IRAren arteko kontaktuak egon zirela jakitera eman zen, nahiz eta Britainiar Gobernuak luzaroan informazio hau gezurtatu izan duen.

1998an Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zen, Britainiar nahiz Irlandar Gobernuak eta Ipar Irlandako alderdien gehiengoak hitzarmena onartuz. Ipar Irlandan eta Irlandako Errepublikan galdeketa bidez irlandarrek berretsi zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]