Edukira joan

Ipar Irlandako eskubide zibilen aldeko mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar Irlandako eskubide zibilen aldeko mugimendua
Datuak
MotaEskubide zibilen mugimendua
HerrialdeaErresuma Batua
Historia
Sorrera1967
Desagerpena1972

Ipar Irlandako eskubide zibilen aldeko mugimendua, irlanderaz: Gluaiseacht na gCeart Sibhialta i dTuaisceart Éireann eta ingelesez: Northern Ireland civil rights movement, 1960ko hamarkadan, Ipar Irlandan, Ulstergo unionista eta loialista protestanteen aldetik biztanle irlandar errepublikar eta katolikoek pairatutako segregazioa salatzeko helburuz sortutako herri mugimendu bat izan zen.

Conn McCluskey medikuak eta haren emazte Patricia langile sozialak Justizia Sozialaren Kanpainia sortu zuten.

Mugimendu honetako erakunde garrantzitsuena Ipar Irlandako Eskubide Zibilen Aldeko Elkartea izan zen, eta bere helburuak honakoak izan ziren:

  1. Herritar guztien oinarrizko eskubideak defendatzea.
  2. Norbanakoen eskubideak babestea
  3. Boterearen gehiegikeriak salatzea
  4. Hitzaldi, elkarretaratze eta elkarte askatasunaren bermea eskatzea
  5. Jendea bere lege eskubideei buruz informatzea