Ipar itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ipar itsasoa
Mer du Nord-vierge.png
Ozeanoa Ozeano Atlantikoa
Kontinentea Europa
Koordenatuak 56° N, 3° E / 56°N,3°E / 56; 3Koordenatuak: 56° N, 3° E / 56°N,3°E / 56; 3
Azalera 570.000 km²
Luzera 960 km
Zabalera 580 km
Sakonera batez bestekoa: 95 m
handiena: 700 m

Ipar itsasoa[1] Ozeano Atlantikoaren ipar-mendebaldean kokatutako itsasoa da, Norvegia eta Danimarkako kostak ekialdean, Britainia Handiko irlak mendebaldean eta Alemania, Herbehereak, Frantzia eta Belgika hegoaldean dituena. 960 kilometro luze eta 580 kilometro zabal da, eta 570.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.

Skagerrak itsasartearen bidez, Ipar itsasoa eta Baltikoa lotzen dira, Danimarka, Norvegia eta Suediaren artean. Hegoaldean Atlantikoarekin bat egiten du Calaisko itsasartearen bitartez, eta iparraldean Norvegiako itsasoan zehar. Arrantzagune nagusi izan da (bakailaoa, sardinzarra). Gaur egun garrantzi handiagoa dute 1970ean han aurkitu ziren petrolio eta gas natural hobiek[2].

Erreferentziak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar itsasoa Aldatu lotura Wikidatan