Iparragirre baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparragirre
Iparragirre
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Zaldibia
Iparragirre baserria is located in Gipuzkoa
Iparragirre baserria
Iparragirre baserria
Iparragirre baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2005eko maiatzaren 24a

Iparragirre Zaldibian dagoen baserria da, Olaeta bailarako goialdean dagoena.

2005eko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserriak oinplano laukiluzea du, bi isurkiko zurezko estalkia, eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta, hegoalderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu. Fatxada nagusiko beheko solairua eta lehen solairua harri-hormez eginak daude. Fatxada, oholtzez itxita dago. Zona honetan dagoen aldapaz baliatuta, eraikinean sartzeko (mendebaldeko etxebizitza), harrizko zubia gurutzatuta, zurezko atea dago. Inguru honetan ere atxikitako eranskin bat dago; hau ere harri-hormez eta taulaz egina, aurrekoaren antzeko zubi baten gainean dago (ekialdeko etxebizitza). Ekialdeko fatxadaren beheko solairua harri-hormez egina dago, lehen solairua berriz, harri-hormez betetako otaesi bertikalez. Fatxada honen iparraldean, eranskin bat eraiki zuten; lehen solairua harri-hormez egina dago eta hormak zementuz zarpiatuak eta kareztatuak ditu. Mendebaldeko fatxadak, bi solairuetan harri-hormak ditu. Bertan sarrerako atea eta leiho-bao txikiren bat daude. Iparraldeko fatxada altu honetako –lurraren aldaparen ondorioz– beheko solairua eta lehen solairua harri-hormez eginak daude, eta ganbara oholtzez.

Barrualdeko egiturak, lurzoru naturalaren gainean jarritako harrizko zapatek eusten duten haritzezko atal bakarreko hamabi zutabe ditu. Zutabeek, habeek, besoek eta petralek osatzen dute enarabuztan eta aho-zirikaz lotutako armadura. Hegoaldeko fatxada nagusiaren elkarzut kokatutako harri-hormazko –eta oholtzazko itxitura ganbaran– paretak banatzen ditu barrutik baserriko bi etxebizitzak, ekialdekoa eta mendebaldekoa. Lehena bigarrena baino handiagoa da. Fatxada nagusian dauden sarrerako harrizko zubiak eta bertan dagoen eranskina, monumentutik kanpo geratzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]