Iparraldeko Ingalaterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparraldeko Ingalaterra
 Erresuma Batua
Administrazioa
Herrialdea Ingalaterra
Zatiketa
Geografia
Northern England.svg
Azalera 37.331 km²
Mugakideak Midlands, Gales eta Eskozia
Punturik altuena Scafell Pike
Demografia
Biztanleria 14.933.000 bizt. (2011)
Dentsitatea 400,02 bizt/km²
Ordu eremua UTC±00:00 eta Europa Mendebaldeko Ordua

Iparraldeko Ingalaterra (ingelesez: Northern England) Ingalaterrako eskualde kulturaletako bat da. Ez da eskualde administratibo bat, baizik eta konderrien amalgama informal bat. Hegoaldeko muga, gutxi gora-behera, Trent ibaia da, iparraldekoa, berriz, Eskoziak inguratzen du. Batzuetan Man uharteko historian, gaur egun Koroaren dependentzia bat dena, geopolitikoki eskualdearekin lotu izan dute, eta zenbait alderdi kulturaletan hala izaten jarraitzen du. Ingalaterra iparraldeko konderriek 14,5 milioi biztanle dituzte, 37.331 km²-ko azalerarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatean, eremuaren zatirik handiena Brigantiaren zati zen, brigantiarten aberria eta Britainia Handiko britaniar erresumarik handiena zena. Britania konkistatu ondoren, York hiria, erromatar probintziako hiriburu bihurtu zen, lehenik Behe Britania deitua, eta, ondoren, Britania Secunda. Erromatar legioak eskualdea utzi ondoren, Yr Hen Ogledd bezala ezagutua izatera pasa zen. Elite gobernari anglo batek Bernicia eta Deira erresumak sortu zituen, horietatik Northumbria sortu zelarik, eta, Lindisfarne inguruan zentratua eta Irlandako monjeen laguntzarekin, jarduera kultural, akademiko eta monastikoko urrezko aro bat. Eskandinaviar bikingoek eremuaren zati handi baten kontrola lortu zuten: Danelaw izeneko eskualdea Man Erresuma eta uharteekin, Dublin eta Norvegiarekin bat eginez.

1066an normandiar konkistaren ondoren, Iparraldeko sarraskiak hondamena eragin zuen. Hala ere, hirien eraikuntza eta fundazioa, handik gutxira sustatu zen. Iparraldeko Kontseilu bat indarrean egon zen Behe Erdi Aroatik Ingalaterrako Iraultzara arte. Anglo-eskoziar mugako eremuan Britainia Handiaren bateratzeraino borrokatu zuten Estuardotarren alde.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Ingalaterrako N eskualde klimatikoa, 1981–2010)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.4 6.6 8.8 11.4 14.7 17.3 19.4 19.1 16.5 12.8 9.1 6.7 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 0.6 2.1 3.4 6.0 8.9 11.0 10.9 8.9 6.2 3.2 0.9 5.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 94.1 69.2 75.2 64.9 61.0 71.9 72.3 82.4 80.8 100.6 98.1 99.2 969.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.2 11.1 12.5 10.9 10.5 10.7 10.7 11.5 10.9 13.6 14.3 13.7 144.5
Eguzki orduak 49.4 70.5 101.9 142.4 182.8 166.7 175.6 164.0 126.7 94.0 58.7 43.5 1376.2
Iturria: Met Office[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]