Iparraldeko elorri zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparraldeko elorri zuri
Common hawthorn.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaCrataegus
Espeziea Crataegus monogyna

Iparraldeko elorri zuri (Crataegus monogyna) Rosaceae familiako Crataegus generoaren espeziea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaixka hostoerorkor handia da, baldintza onetan 10 metro luze hazi daiteke, zuhaitz txiki bateko itxura hartuz.

Asko adarkatzen den espeziea da, adar ugari eta tamaina ezberdinekoak osatuz.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azala lodia eta arre kolorekoa du, zimurtua eta erroitz laranjaz betea.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoak erorkorrak, sinpleak eta lobulatuak dira, perrexilaren itxurakoak. Aurkako eran jarritako 3-7 lobulu sakon ditu hosto bakoitzak.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldia zuria da, ikusgarria eta lore ugariz betea, zuhaixka guztia zuriz hornitzen delarik.

Intsektuak oso garrantzitsuak dira espezie hau ugaldu eta biderkatu ahal izateko, polinizazioa burutzen dutenak direlako.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituak gorriak dira, sagartxo txikien itxurakoa. Jaki garrantzitsuak dira txorientzat, udazkenean eta neguan zuhaixka eta zuhaitzen fruituetan baitute hordinurarik esanguratsuena.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian du jatorria eta munduko beste eskualdeetan espezie inbaditzailetzat jotzen dute[1].

Hezetasuna gustoko duen zuhaixka da, beraz Euskal Herri hezean oso ugaria da. Euskal Herriko hegoalde lehorragoan ere ageri da, batez ere ibarretan eta mendietan gotorturik.

Ekologia eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezetasuna behar duen zuhaixka da, ez du lehorte luzeak gustoko. Lur sakon eta freskoetan du bere habitat atseginena eta beste zuhaixka espezie ezberdinekin bizi da baso mistoetan, basoa beraren ohianpea osatuz.

Zuhaixka hauek garrantzia ekologiko handia dute intsektuak eta txoriak elikatzen baitituzte beraien lore zein fruituekin.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendabelar moduan gutxiegitasun kardiakoa hobetzeko erabiltzen dute.

Iparraldeko elorri zuria familia bereko fruta-arboletarako oin bezala ere erabiltzen da, zuhaixka moldakorra eta erresistentea delako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Philips, R.. (1979). Trees of North America and Europe. New York: Random House, Inc. ISBN 0-394-50259-0..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.