Iparreko Izarra (boua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iparreko Izarra
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1933
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea
Ezaugarriak
Desplazamendua: 136 tona
Luzera: 25,31 m
Zabalera: 5,78 m
Sakonera: 2,94 m
Abiadura: 10 korapilo
Eskifaia: 16-27 marinel
Armamentua: Popan 57 mm kanoia eta metrailadore bat


Iparreko Izarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.

1936ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak bikoteko arraste-arrantza itsasontzi txiki bi armaz hornitu zituen, Goizeko Izarra eta Iparreko Izarra. Iparreko Izarrari popan 57 mm-ko kanoia eta metrailadore bat jarri zizkioten. Itsasontziek 25 metroko luzera zuten, eta 10 korapiloko abiadura.

Eusko Itsas Gudarostean zegoela, Iparreko Izarrak kapitain bakarra izan zuen: Pedro Ruiz de Loizaga (1936ko abendutik-1937ko irailera)

Bouak 1937ko irailan Frantziara ihes egin zuen, gero Espainiako Bigarren Errepublikako Ontzidian jarraitzeko.


Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]