Ira-belar urdin piriniar
| Ira-belar urdin piriniar | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Ranunculales |
| Familia | Ranunculaceae |
| Leinua | Delphinieae |
| Generoa | Aconitum |
| Espeziea | Aconitum variegatum Linnaeus, 1753 |
Ira-belar urdin piriniarra (Aconitum variegatum) Aconitum generoko landare belarkara espezie bat da, erranunkulazeoen familiakoa. Europako mendiguneetan oso ugaria izaten da, bai eta Piriniotan eta Euskal mendietan ere.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen lehenengoz 1753. urtean Species Plantarum liburuan[1]. Aconitum generoa aintzinako grezierazko akòniton izenetik dator, "landare pozointsua" esan nahi du, izan ere Homeroren garaitik jakina baita landare toxikoak direla[2]. Espeziearen variegatum izenak "nabarra" edo "koloretsua" esan nahi du.[3]
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian badugu bertan soilik agertzen den Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum (Vivant & Delay) azpiespeziea. Andia, Aralar, Hernio eta Aratz mendietan hazten da[4] eta inoiz Aragoi aldeko Piriniotan ere ikusi izan da.[5]
1989an egindako sailkapenean hiru azpiespezie finkatu ziren:[6]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare belarkara eta bizikorra da. Metro bateko zurtonak garatzen ditu eta hosto zabal palmatuak ditu, oso lobulatuak eta nerbio oso markatuak dituztenak. Hostoak txandakatuak dira.[4]
Lore urdinxkak panikulatan bilduta ditu. Petalo handiena luzeagoa da zabala baino eta tente jartzen da. Kasko izena ematen zaio. Gainerako lau petaloak zabalak dira eta alboetara zabaltzen dira.[4]
Fruitua 3-4 folikuluk eratzen dute. Barnean haziak eratzen dira hegalen gisako 4-6 orritxo dituztenak.[4]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendialdean aurkitzen den landarea da, itsas mailatik 765 m eta 1.750 m artean[7]. Kareharrizko erlaitzetako belar artean aurkitzen da, beti ere eremu ospeletan.[4]
Ugalketa eta bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare hemikriptofitoa da[8], hots, negu partean zati aereoa galtzen du baina lurpean dagoen errizomak eratzen dituen tuberkulu biribilek landare berria ateratzen dute udaberrian.[4]
Uda amaieran loratzen da, abuztua eta iraila artean[9], eta udazkenean ematen ditu fruituak. Polinizaziorako intsektuak erabiltzen ditu eta hazien zabalkundea haizearen bidez gertatzen da.[4]
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ira-belar urdin piriniarrak akonitina izeneko sustantzia alkaloide toxikoa dute. Oso pozointsua da, arnas giharrak geldiarazten ditu, eta heriotza ekartzen oso denbora gutxian.[10]
Ez da sendabelar gisa erabiltzen toxikotasun handia duelako eta manipulatzea zein irenstea hilgarria izan daitekeelako.[9]
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare pozoitsua izateak eta irisgarritasun txikiko tokietan hazteak abereentzako erakargarria ez izatea dakar. Populazio txikiak eratzen ditu ordea eta populazio horietako aniztasun genetikoa oso txikia izateaz gain, eremu ezegonkorretan hazten denez ingurunearen edozein aldaketak tokiko populazio txikiak erabat desagertaraz ditzake.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Infloreszentzia.
- Lorea.
- Hostoa.
- Fruituak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Tropicos» www.tropicos.org (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El acónito: tan bonito y común como letal» Desnivel.com 2023-04-28 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ «Dictionary of Botanical Epithets» botanicalepithets.net (kontsulta data: 2024-12-21).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 «Ira-belar urdin piriniarra | Valle de Larraun» www.aralarnatura.eus (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum Vivant & Delay» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ Jaakko Jalas, Juha Suominen (Hrsg.). (1989). Atlas Florae Europaeae. Distribution of Vascular Plants in Europe. Band 8: Nymphaeaceae to Ranunculaceae. Akateeminen Kirjakauppa, The Committee for Mapping the Flora of Europe & Societas Biologica Fennica Vanamo, Helsinki, 48-49 or. ISBN 951-9108-07-6..
- ↑ «Herbario digital Xavier de Arizaga» www.herbario.ian-ani.org (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ «FloraWeb - Übersicht (Pflanzensteckbrief)» www.floraweb.de (kontsulta data: 2024-12-21).
- 1 2 «Aconitum variegatum L.» www.playgarden.es (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ Chan, Thomas Y.K.. (2009-04-01). doi:. ISSN 1556-3650. (kontsulta data: 2024-12-21).