Edukira joan

Iragazgaizteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iragazgaizteko
building of pleasure and sporting boats (en) Itzuli eta priming (en) Itzuli
Honen parteglossary of nautical terms (en) Itzuli

Iragazgaizteko[1] hormak eta paretak hezetasunaren kontra babesteko izaten den produktua da.[2] Materialaren porositatea ezabatuz edo murriztuz, iragazketak betez eta inguruneko hezetasuna isolatuz funtzionatzen dute. Jatorri naturala edo sintetikoa, organikoa edo ez-organikoa izan dezakete. Material naturalen artean errizino-olioa nabarmentzen da eta, sintetikoen artean, petrolioa, galipota, asfaltoa edo mundruna.[3]

Gaur egun ezagutzen ditugun iragazgaizteko kimikoak Suitzan asmatu zituen 1910ean Kaspar Winkler asmatzaile eta enpresari suitzarrak, gaur egun Sika AG enpresa dena sortu zuenak.[4]

Eraikuntza zibilean, zimenduak, zolatak, teilatuak, lauzak, hormak, biltegiak, igerilekuak eta zisternak isolatzeko erabiltzen dituzte. Eremu horretan, hidrofugoak esaten zaie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009], [Oinetakoak Hiztegia] [2009], [Zeramika Hiztegia] [2016] eta [Arkitektura hiztegia] [2024]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  3. (Gaztelaniaz) Química orgánica. Editorial Progreso ISBN 978-970-641-353-6..
  4. (Ingelesez) Sutherland, James; Sutherland, R. J. M.; Humm, Dawn; Chrimes, Mike. Historic Concrete: Background to Appraisal. Thomas Telford ISBN 978-0-7277-2875-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]