Edukira joan

Iraia Guillenea Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraia Guillenea Iriarte

Bizitza
JaiotzaBera, 1999 (26/27 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, ilustratzailea eta dantzaria

Iraia Gillenea Iriarte (Bera, Nafarroa Garaia, 1999) argazkilaria, ilustratzailea eta Gure Txokoa taldeko dantzaria da.[1]2025ean Berako jaietako irudiaren egilea izan zen.[2][3]

ilustratzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025ean Berako jaietako irudiaren egilea izan zen. Irudi hori etxez etxe banatu zen programaren azalean ere txertatu zen. 400 Euroko saria jaso zuen.[3]Beratarrek herri bozketan aukeratu zuten Iraiaren ilustrazioa lehiaketara aurkeztu ziren 6 lanen artean.[4][4][5]Ez zen izan ordea, bere lan bat agertzen zen lehen aldia, 2019an bigarren postua lortuta programaren kontrazalean agertu baitzen.[6][7][8]

Irudi bakarrean sanestebanetako esentzia biltzen saiatu zela adierazi zuen beratarrak: «Erraldoiak, danborra jotzen dutenak, dantzariak, herritarrak besta giroan… Bestetako egun batean pasatzen dena marrazki bakarrean ikusten da». Digitalki osatu zuen lana, eta gaiak berak eskatzen duen bezala, «bestetako dena biltzen» saiatu zen. «Garrantzia eman nahi nien Berako dantzariei, giroari, haurrei, helduei…Aunitzetan besta gauekoarekin bakarrik lotzen baitugu» gehitu zuen.

Ohituratzat du Iraiak Berako jaietako azal lehiaketara lanen bat aurkeztea, baina ez zuen espero aurtengoan irabazle izatea: «Lanarekin gustura gelditu nintzen, eta sorpresa hartu nuen irabazlea nintzela erran zidatenean. Ilusio handia egiten dit Berako etxe denetan nire lana egonen dela jakiteak». Ohoretzat jo zuen lortutakoa.

Ilustrazioa prestatzeko astebeteko epea izan zuen Gilleneak, «nahiko berandu» enteratu baitzen lehiaketaz: «Aste oso batean egunero hartu nituen bizpahiru orduz marrazteko», azaldu zuen.[1]

Ilustrazioak eta kartelak egiteaz gain, argazkigintzan murgildua dago Gillenea aspaldiko urteetan. «Donostian argazkigintzari buruzko ikasketak egin nituen eta gerora praktikatzen eta sare sozialetan informazio bilatzen ikasi dut gaur egun dakidana». Gustura aritzen da argazkiak egiten eta argi dio argazki batean inportanteena «transmititu nahi duzun hori jakitea» dela: «Argazki bat mila aldiz hobea da naturala denean, edo momentu bereziren bat harrapatu eta zerbait sentiarazten dizunean».

Argazki saioak egin ohi ditu eta horixe transmititzen saiatzen da, «norbera den bezalakoa erakustea, inolako beldurrik eta lotsarik gabe». Hori lortzea, ordea, batzuetan kostatu egiten dela onartu du, aunitzek hasieran kamerari «beldurra» izaten diotelako: «Hala ere, gero, jendea lasaitu egiten da, eta saio bukaeran aipatzen dute uste baino hobeto egon direla eta emaitza polita dela»[1]

Gure Txokoa Dantza Taldean aritzen da dantzan, eta uztaila bereziki hilabete lanpetua izaten dute entseguetan.

Dantzari izateak bestak bertze modu batean bizitzeko aukera ematen dio Iraiari, eta dantzatzen den une horiek dira bestetan maiteen dituenak, «abuztuaren 3ko goiza», bereziki. «Sentsazio aski berezia da; ez dut inon bertze horrelakorik sentitu», deskribatu du plazara ateratzean sentitzen duena. Dantza horien artean, badu bat, bereziki gustuko duena: «Bordoi dantzarekin hunkitzen naiz gehien, aunitz sufritzen dut, fisikoki gogorra delako, baina plazan zaudela barrenak aunitz mugitzen zaizkizu».

Dantzari jantziarekin batzuetan, eta xuri-gorriz bertzeetan, baina bestetan karrikan ibiltzen da Gillenea.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d ««Argazki bat mila aldiz hobea da naturala denean» - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-21).
  2. «Alaitasuna eta besta giroa nagusi dira Berako bestak iragartzeko irudian - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-21).
  3. a b Ondikol, Juan Mari. (2025-06-26). «Un cartel de Iraia Gillenea anunciará las fiestas de Bera» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-08-21).
  4. a b A.D.C. (2025-07-02). «Un cartel de la beratarra Iraia Gillenea Irirate anunciará las fiestas de Bera» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-08-21).
  5. berakoagenda. (2025-06-23). «Iraia Gillenea Iriartek irabazi du 2025eko Berako Bestetako Egitarauaren Azala Lehiaketa» Berako Agenda (kontsulta data: 2025-08-21).
  6. «Berako bestek badute bere azala» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-15 (kontsulta data: 2025-08-21).
  7. ««Iazko bordon-dantzan bizi izan genuenari dagokion garrantzia eman nahi nion» - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-21).
  8. «Pello Irazokik irabazi du 2019ko Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2025-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]