Edukira joan

Irail Beltza Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irail Beltza Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
منظمة أيلول الأسود‎
Motaerakunde armatua
HerrialdeaPalestina
Ideologiapalestinar nazionalismoa eta antisionismoa
Historia
Sorrera1970
Sortzailea
Desagerpena1973ko iraila

Irail Beltza Erakundea (arabieraz: منظمة أيلول الأسود‎‎, Munaẓẓamat Aylūl al-aswad) Palestinako erakunde armatu bat izan zen. 1970ean sortua, Irail Beltzaren gertaeretan zehar, bere ekintza nabarmenenen artean, Wasfi Tal jordaniar lehen ministroaren hilketa, eta 1972ko Olinpiar Jokoetan zehar jazotako Municheko sarraskia izan ziren, azken honetan hamaika israeldar atleta eta ofizial bahitu eta hil zituzten, bai eta Mendebaldeko Alemaniako polizia bat ere.

Municheko atentatuaren ondoren, Mossad israeldar inteligentzia agentziak mendeku asmoz Irail Beltza Erakundeko eta Palestinaren Askapenerako Erakundeko kideak hiltzeko Jainkoaren Haserrea operazioa eta Gaztediaren Udaberria operazioa burutu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]