Irailaren 14
Itxura
Irailaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamazazpigarren eguna da, 258.a bisurteetan. 108 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1837 – Andoaingo gudua borrokatu zuten armada liberalak eta karlistak. Egun batzuetan borrokaldia parekatuta egon ostean, karlistek erasoaldia jo zuten gaurko egunez, eta liberalek atzera egin behar izan zuten, Donostiara.
- 1982 – ETAk Errenterian lau guardia zibil erail zituen.
- 2010 – Guardia Zibilak Ekineko zuzendaritzako ustezko 9 kide atxilotu eta inkomunikatu zituen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 919 – Áth Cliatheko gudua.
- 1607 – Kondeen ihesaldia: Irlanda gaelikoaren amaiera suposatu zuen gertakaria jazo zen.
- 1829 – Hadrianopolisko Ituna sinatu eta Errusiar-turkiar Gerrari amaiera eman zitzaion.
- 1867 – Karl Marxen «Kapitala» liburuaren lehenengo liburukia kaleratu zen.
- 1917 – Errusia ofizialki errepublika bihurtzen da, Errusiar Inperioa desegin eta gero.
- 1923 – Miguel Primo de Rivera Espainiako diktadore bilakatzen da.
- 2003 – Estonia Europar Batasunean sartzeko erreferendumak aurrera egiten du.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – Berri Txarrak musika taldeak Payola diskoa aurkeztu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960 – The Little Shop of Horrors ("Izugarrikerien Dendatxoa") filma estreinatu zen, Roger Cormanek zuzendu eta Jonathan Haze, Jackie Joseph, Mel Welles, Dick Miller eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – State of Grace ("Irlandarren Klana") filma estreinatu zen, Phil Joanouk zuzendu eta Sean Penn, Ed Harris, Gary Oldman, Robin Wright, John Turturro eta John C. Reilly aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – A Bronx Tale ("Bronxeko Istorioa") filma estreinatu zen, Robert De Niron zuzendu eta berak, Chazz Palminteri, Lillo Brancato, Jr., Taral Hicks, Francis Capra, Kathrine Narducci eta Clem Caserta aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 – Quiz Show filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta John Turturro, Rob Morrow eta Ralph Fiennes aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Beowulf & Grendel ("Beowulf eta Grendel") filma estreinatu zen, Sturla Gunnarssonek zuzendu eta Gerard Butler, Stellan Skarsgård, Sarah Polley, Ingvar Eggert Sigurðsson eta Eddie Marsan aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – Perfume: The Story of a Murderer ("Lurrina: Hiltzaile Baten Istorioa") filma estreinatu zen, Tom Tykwerek zuzendu eta Ben Whishaw, Alan Rickman, Rachel Hurd-Wood, Dustin Hoffman, Karoline Herfurth eta Simon Chandler aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1904 – Aviron Bayonnais errugbi taldea sortu zuten Baionan.
- 2008 –
- Castrok gizonezkoetan eta Galiziak emakumezkoetan irabazi zuten arrauneko Kontxako Bandera.
- Tim Boal lapurtarrak irabazi zuen Rip Curl Pro Zarautz Surf Txapelketa.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1814 – Maurice Harriet, lapurtar euskaltzalea eta hiztegigilea (h. 1904).
- 1833 – Victor Bernard Derrecagaix, euskaldun jatorriko frantziar militarra (h. 1920).
- 1865 – Jose Elizondo, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1943).
- 1882 – Ricardo Tejedor, nafar margolari eta marrakilaria (h. 1944).
- 1908 – Jean-Baptiste Intzegarai, euskal txirrindularia (h. 1989).
- 1913 – Francisco Larrañaga, Txikito Iraetakoa, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1979).
- 1922 – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (h. 1984).
- 1932 – Sonsoles Álvarez de Toledo, arabar aristokrata.
- 1935 – Antxon Ezeiza, euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 2011).
- 1939 – Juan Kruz Unzurrunzaga, euskal kulturgilea (h. 2009).
- 1941 – Emilio Gebara, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- 1947 – Iñaki Dorronsoro, gipuzkoar ingeniaria, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia.
- 1957 – Miren Egaña, nafar politikaria.
- 1963 – Jon Iñaki Lasa, bizkaitar idazlea.
- 1965 – Jose Luis Agirre Beldarrain, gipuzkoar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
- 1967 – Iñaki Varona Urbina, arabar irakasle eta mendizale euskaltzalea.
- 1974 – Zigor Iturrieta, bizkaitar ultramaratoilaria, sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- 1976 – Arturo Igoroin, Sivori, arabar futbolaria.
- 1977 – Eneko Atxa, bizkaitar sukaldaria.
- 1978 – Diego Pérez, bizkaitar aktorea.
- 1979 – Peio Jorajuria, Otalazt, lapurtar idazlea.
- 1981 – Gurutze Frades, bizkaitar triatloilaria.
- 1989 – Oier Olazabal, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 – Izar Aizpuru Lopez, gipuzkoar dantzari eta dantza irakaslea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 208 – Diadumeniano, erromatar enperadorea (h. 218).
- 1486 – Henriccus Cornelius Agrippa, alemaniar idazle, filosofo, okultismoan jakitun, alkimista, kabalista, mediku eta nekromantea (h. 1535).
- 1543 – Claudio Acquaviva, italiar jesulaguna, 5. Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (h. 1615).
- 1580 – Francisco de Quevedo, espainiar idazle, diplomatiko eta politikaria (h. 1645).
- 1605 – Brynjólfur Sveinsson, islandiar gotzain luteranoa (h. 1675).
- 1618 – Peter Lely, alemaniar jatorriko margolaria (h. 1680).
- 1659 – Agnese Dolci, italiar margolaria (h. 1686).
- 1737 – Michael Haydn, austriar musikagilea (h. 1806).
- 1757 – Jean-Jacques Lequeu, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1826).
- 1769 – Alexander von Humboldt, alemaniar naturalista, geografoa eta esploratzailea (h. 1859).
- 1791 – Franz Bopp, hizkuntzalari alemana, gramatika konparatuaren sortzaileetako bat (h. 1867).
- 1804 – John Gould, ingeles ornitologo eta marrazkilaria (h. 1881).
- 1817 – Theodor Storm, alemaniar idazlea (h. 1888).
- 1843 – Lola Rodríguez de Tió, portoricar poeta, kazetaria eta iraultzailea (h. 1924).
- 1846 – Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (h. 1911).
- 1857 – Alice Stone Blackwell, estatubatuar feminista, sufragista, kazetari, sozialista erradikal eta giza eskubideen defendatzailea (h. 1950).
- 1864 – Robert Cecil (Cecil of Chelwood I. bizkondea), britainiar abokatu, politikari eta diplomazialaria, 1937ko Bakearen Nobel Saria (h. 1958).
- 1867 – Charles Dana Gibson, estatubatuar marrazkilaria (h. 1944).
- 1879 – Margaret Sanger, estatubatuar erizaina, kontrazepzioaren onarpenaren aldeko ekintzailea (h. 1966).
- 1880 – Archie Hahn, Milwaukeeko meteoritoa, estatubatuar atleta (h. 1955).
- 1883 – Alexander Meissner, austriar fisikari eta ingeniaria (h. 1958).
- 1885 – María Grever, nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra (h. 1951).
- 1886 – Jan Masaryk, txekoslovakiar politikari eta diplomazialaria (h. 1948).
- 1889 – María Capovilla, 116 urte eta 347 egun bizi izandako ekuadortarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (h. 2006).
- 1891 – Ivan Vinogradov, errusiar matematikaria (h. 1983).
- 1889 – Hendrik van Gent, herbeheretar astronomoa (h. 1947).
- 1895 – Ezequiel Martínez Estrada, argentinar irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografoa (h. 1964).
- 1901 – Andrei Andreievitx Vlasov, sobietar jenerala (h. 1946).
- 1904 – Zoran Rant, esloveniar ingeniari kimiko eta zientzialaria (h. 1972).
- 1905 – Eduardo Blanco Amor, galiziar idazlea (h. 1979).
- 1910 –
- Gaston Defferre, frantziar legegizon eta politikaria (h. 1986).
- Jack Hawkins, britaniar aktorea (h. 1973).
- 1913 – Jacobo Árbenz, Guatemalako presidentea (h. 1971).
- 1914 – Pietro Germi, italiar zinema zuzendari, idazle, aktore eta ekoizlea (h. 1974).
- 1916 – Luis Corvalán, txiletar politikaria (h. 2010).
- 1917 – Ettore Sottsass, italiar arkitekto eta diseinatzailea (h. 2007).
- 1918 – Cachao, kubatar musikari eta musikagilea (h. 2008).
- 1920 –
- Mario Benedetti, uruguaitar idazlea (h. 2009).
- Alberto Calderón, argentinar matematikari eta ingeniaria (h. 1998).
- Lawrence Klein, estatubatuar ekonomista, 1980ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- 1923 – Amal Kumar Raychaudhuri, indiar fisikaria, erlatibitate orokorrean eta kosmologian egindako ikerketagatik ezaguna (h. 2005).
- 1924 – Manabu Mabe, japoniar-brasildar margolaria (h. 1997).
- 1925 – Winston Cenac, Santa Luziako lehen ministroa (h. 2004).
- 1926 – Michel Butor, frantziar idazlea, Nouveau Roman taldeko egilerik ezagunenetarikoa (h. 2016).
- 1928 –
- Alberto Korda, kubatar argazkilaria, Che Guevarari egindako erretratuegatik ezaguna (h. 2001).
- Humberto Maturana, txiletar biologoa, autopoiesi kontzeptua sortu eta garatzeagatik ezaguna (h. 2021).
- 1929 – Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2005).
- 1930 –
- Anton Dontxev, bulgariar idazlea (h. 2022).
- Elisso Virssaladze, georgiar piano-jotzailea.
- 1934 –
- Kate Millett, estatubatuar idazle feminista erradikal eta ekintzailea, zinemagilea, eskultorea, hezitzailea eta filosofoa (h. 2017).
- Fernanda Mistral, argentinar aktorea.
- 1936 – Ferid Murad, estatubatuar sendagilea, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2023).
- 1937 – Renzo Piano, italiar arkitektoa.
- 1938 – Tiziano Terzani, italiar kazetari eta idazlea, gerra-berriemailea (h. 2004).
- 1941 – Arlette Farge, frantziar historialaria, XVIII. mendeko ikerketan espezializatua.
- 1943 – Jimmy Giménez-Arnau, espainiar kazetaria, telebistako tertulianoa, idazlea eta pertsonaia mediatikoa (h. 2024).
- 1945 – Bernard Tissier de Mallerais, Frantziako apezpiku katoliko tradizionalista, San Pio X.aren Apaiz Anaitasuneko kidea (h. 2024).
- 1947 –
- René Desaeyere, belgikar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Sam Neill, zeelandaberriar aktorea.
- Jerzy Popiełuszko, poloniar apaiz katoliko, sindikalista eta dohatsua (h. 1984).
- 1948 – Mario Conde, espainiar finantzari eta abokatua.
- 1949 –
- Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1977).
- Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (h. 2018).
- 1950 – Paul Kossoff, ingeles gitarra-jotzailea, Free taldeko kidea (h. 1976).
- 1951 –
- Duncan Haldane, ingeles fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Joe McDonnell, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1952 – César Antonio Molina, galiziar poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria.
- 1953 – François Alfonsi, korsikar nazionalismoaren militante historikoa.
- 1955 –
- Leon XIV.a, Aita santua.
- Pier Vittorio Tondelli, italiar idazlea, laurogeiko hamarraldiko idazle aipagarrienetako bat (h. 1991).
- 1956 – Kostas Karamanlis, Greziako lehen ministroa.
- 1960 –
- Um Hong-gil, hegokorear mendizalea.
- Melissa Leo, estatubatuar aktorea.
- Darrell Lockart, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 –
- Dmitri Medvedev, Errusiako presidentea.
- Yoshinori Taguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1968 – Ara Malikian, armeniar etniako libanoar-espainiar biolin-jotzailea.
- 1969 – Bong Joon-ho, hegokorear zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- 1970 – Francesco Casagrande, italiar txirrindulari ohia.
- 1973 – Nas, estatubatuar hip-hop abeslari eta enpresaburua.
- 1974 –
- Hicham El Guerrouj, marokoar atleta ohia, distantzia ertainetan inoizko hoberenetakoa.
- Natalie van Gogh, herbehereetar txirrindularia.
- 1980 –
- Ana Bernal Triviño, espainiar kazetari eta ikertzailea.
- Ivan Radeljić, bosniar futbolari ohia.
- 1983 – Amy Winehouse, britainiar abeslari eta konpositorea (h. 2011).
- 1984 – Chory Castro, uruguaiar futbolaria.
- 1986 – Michelle Jenner, kataluniar aktorea.
- 1987 – Alade Aminu, nigero-estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1990 – Maryna Vasileuskaia, bielorrusiar kosmonauta.
- 1991 – Ryan De Vries, zeelandaberritar futbolaria.
- 1993 – Blaire White, estatubatuar emakume blogari transgeneroa.
- 1996 - Hoshi (abeslaria), frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1767 – Jose Iturriaga, gipuzkoar gudari, itsasgizon, administratzaile eta politikoa, Venezuelan (j. 1699).
- 1960 – Bernardo Maria Garro, Otxolua, mundakar itzultzailea eta euskal idazlea (j. 1891).
- 1969 – Jon Kurutz Ibargutxi, euskal idazlea (j. 1883).
- 1979 – Ricardo Urgoiti, bizkaitar enpresaria (j. 1900).
- 1980 – Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 1991 – Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria, Boisen (j. 1906).
- 2003 – Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (j. 1935).
- 2004 - Santos García Larrageta, nafar historialaria, artxibistikan, paleografian eta diplomatikan espezializatua (j. 1925).
- 2021 – Joseba Arregi, gipuzkoar politikaria eta idazlea (j. 1946).
- 2023 – Presen Zubillaga Auza, nafar militante feminista (j. 1951).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 407 – Joan Krisostomo, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa (j. c. 349).
- 779 – Konstantino V.a, Bizantziar enperadorea (j. 718).
- 891 – Eztebe V.a, aita santua.
- 1146 – Zengi, turkiar atabega, Zengid leinuaren sortzailea (j. 1085).
- 1523 – Adrian VI.a, aita santua (j. 1459).
- 1622 – Alof de Wignacourt, Maltako Ordenako 54. Printze eta Maisu Handia (j. 1547).
- 1697 – Juan Grande, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpiku izandakoa (j. 1627).
- 1712 – Giovanni Domenico Cassini, italiar astronomo eta ingeniaria (j. 1625).
- 1715 – Dom Pérignon, frantziar beneditar fraidea.
- 1743 – Nicolas Lancret, frantziar margolaria (j. 1690).
- 1814 – Lorenzo Igual, estremadurar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1746).
- 1820 – François-Joseph Lefebvre, frantziar jenerala (j. 1755).
- 1835 – Alexander McDonnell, irlandar xakelaria (j. 1798).
- 1836 – Aaron Burr, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidenteordea (h. 1756).
- 1846 – Carl Almenrader, alemaniar irakasle, musika tresna diseinatzaile eta konpositorea (j. 1786).
- 1852 –
- Augustus Pugin, ingeles arkitekto, diseinatzaile, artista eta kritikaria (h. 1812).
- Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, irlandar estadista eta militarra (j. 1769).
- 1881 – Xoan Antonio Saco e Arce, galiziar idazle eta hizkuntzalaria, Galizierazko lehen gramatika idatzi zuena (j. 1835).
- 1882 – Georges Leclanché, frantziar kimikaria (j. 1839).
- 1887 – Revocata dos Passos Figueiroa de Melo, brasildar idazle, poeta eta irakaslea (j. 1831).
- 1901 – William McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako 25. Presidentea (j.1843).
- 1903 – Alice Gulick, estatubatuar misiolari protestante eta pedagogoa, Colegio Norteamericanoren fundatzailea Donostian (j. 1847).
- 1905 –
- Odoardo Borrani, italiar margolaria (j. 1833).
- Pierre Savorgnan de Brazza, italiar jatorriko frantziar esproratzailea, Brazzaville hiriaren sortzailea (j. 1852).
- 1916 –
- José Echegaray, espainiar ingeniari, matematikari, antzerkigile eta idazlea (j. 1832).
- Josiah Royce, estatubatuar filosofoa (j. 1855).
- Pierre Duhem, frantziar fisikaria eta filosofoa (j. 1861).
- 1927 –
- 1931 – Tom Roberts, australiar margolaria (j. 1856).
- 1935 – Adelaide Cabete, XX. mendeko lider feminista portugaldar garrantzitsuenetarikoa (j. 1867).
- 1936 –
- Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria (j. 1878).
- Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (j. 1911).
- Irving Thalberg, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1899).
- 1937 – Tomáš Masaryk, txekoslovakiar politikaria eta presidentea (j. 1850).
- 1964 – Vasili Grossman, errusiar idazle eta kazetaria (j 1905).
- 1966 – Cemal Gürsel, Turkiako presidentea (j. 1895).
- 1970 – Rudolf Carnap, alemaniar filosofoa, Vienako Zirkuluaren burutzat hartua (j. 1891).
- 1973 – Eleanor Pairman, eskoziar matematikaria (j. 1896).
- 1975 – La Perla de Cádiz, cádiztar flamenko kantaria (j. 1924)
- 1977 – Shogo Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- 1979 – Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (j. 1887).
- 1980 – José María Gil-Robles, espainiar abokatu eta politikaria (j. 1898).
- 1982 –
- Bachir Gemayel, libanoar politikaria (j. 1947).
- Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (j. 1916).
- Grace Kelly, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria, Monakoko printzesa (j. 1929).
- 1983 – William Boone, estatubatuar matematikaria (j. 1920).
- 1984 –
- Richard Brautigan, estatubatuar idazlea (j. 1935).
- Janet Gaynor, estatubatuar aktore eta margolaria (j. 1906).
- 1985 – John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (j. 1923).
- 1995 – María Matilde Almendros, kataluniar irrati-esatari eta aktorea (j. 1922).
- 1998 – Yang Shangkun, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1907).
- 2002 – Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (j. 1930).
- 2004 – Rota Onorio, kiribatiar politikaria (j. 1919).
- 2005 – Robert Wise, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea (j. 1914).
- 2006 –
- José Antonio Nieves Conde, espainiar kazetari eta zinema zuzendaria (j. 1915).
- Ogulsapar Muradova, turkmenistandar kazetaria (j. 1948).
- 2007 – Jacques Martin, telebista aurkezle frantziarra, Biarritzen (j. 1933).
- 2009 – Patrick Swayze, estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea (j. 1952).
- 2011 – Rudolf Mössbauer, alemaniar fisikaria, 1961eko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- 2014 – Angus Lennie, eskoziar aktorea (j. 1930).
- 2020 – Anne Stevenson, estatubatuar poeta (j. 1933).
- 2021 –
- Norm Macdonald, kanadar aktore eta umorista (j. 1959).
- Juri Sedykh, sobietar atleta, mailu jaurtiketan historiako handienetakoa (j. 1955).
- 2022 – Irene Papas, greziar aktorea (j. 1929).
- 2024 –
- Otis Davis, estatubatuar lasterkaria (j. 1932).
- Jaber Al-Mubarak Al-Hamad Al-Sabah, Kuwaiteko lehen ministroa (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Gurutz, Gurutze, Zernin, Arte eta Artea.
- Santakrutz eguna Andoain, Galdakao eta Lezon, besteak beste.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |