Irailaren 29
Wikipedia(e)tik
| << | Iraila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
| 2015 | ||||||
Irailaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamabigarren eguna da, 273.a bisurteetan. 93 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - ETAk Jose Ignacio Ustaran UCDko kidea bahitu eta hil zuen Gasteizen.
- 1998 - Jose Antonio Ardanzak Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua utzi zuen, legegintzaldiko azken eguna zelako.
- 2006 - Iruzurra egitearen susmoagatik, hamazortzi pertsona atxilotu zituzten Bilboko portuan.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - Xangsane tifoiak 94 hildako eragin zituen Filipinetan.
- 2006 - 2004ko maiatzaren 11n gertaturiko atentatuaren ikerketan azido borikoa ETArekin erlazionatu zuten bi ikerlari deklaratzera deitu zituen Baltasar Garzon epaileak, euren txostenean iruzur egiteagatik, ustez, ETAri leporatzeko, Al Qaedaren ordez.
- 2009 - Gutxienez 240 pertsona hil ziren Ginean, herrialdea zuzentzen zuen junta militarraren aurkako manifestaldiaren aurkako errepresioan.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 - Wayne Wang zinegilearen A thousand years of good prayers filmak irabazi zuen Zinemaldiko Urrezko Maskorra.
- 2012 - 2012ko Donostiako Zinemaldia: François Ozon frantziar zinema zuzendariaren Dans la maison filmak Urrezko Maskorra irabazi zuen. Fernando Trueba espainiar zinema zuzendariak El artista y la modelo filmarekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. José Sacristán aktoreak Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra bereganatu zuen. Macarena García (Blancanieves) eta Katie Coseni (Foxfire) aktoreek Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra beraganatu zuten. Azkenik, Dustin Hoffman estatubatuar aktoreak Donostia Saria jaso zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1963 - Tom Jones filma estreinatu zen. Tony Richardsonek zuzendu zuen, Albert Finney, Susannah York, Hugh Griffith, Edith Evans, Diane Cilento, Joyce Redman eta David Warner aktoreek antzeztu eta Micheál Mac Liammóir aktoreak narratzailearen ahotsa ipini.
- 1989 - Black Rain ("Euri beltza") filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Michael Douglas, Andy García, Ken Takakura, Kate Capshaw, Yusaku Matsuda eta Tomisaburo Wakayama aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2000 - Billy Elliot filma estreinatu zen: Stephen Daldryk zuzendu zuen eta Jamie Bell, Julie Walters, Gary Lewis eta Jamie Draven aktoreek antzeztu.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012 - Euskal Derbia: Errealak Athletic Clubari Anoeta estadioan jokatutako partiduan 2-0 irabazi dio.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1864 - Miguel de Unamuno euskal idazle eta filosofoa (h. 1936).
- 1943 - Ivan Zulueta euskal diseinugile eta zinema zuzendaria. (h. 2009)
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1901 - Enrico Fermi italiar fisikaria (h. 1954).
- 1913 - Trevor Howard, antzerki, telebista eta zinemako ingeles aktorea (h. 1988).
- 1913 - Miguel Fisac, arkitekto Ciudad Realdarra. (h. 2006).
- 1931 - Anita Ekberg, suediar aktorea (h. 2015).
- 1935 - Jerry Lee Lewis jaio zen.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1936 - Fortunato Agirre, Lizarrako alkatea. (j. 1893)
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 48 - Ponpeio Handia hil zuten Egipton.
- 2010 - Tony Curtis, aktorea (j. 1925)
- 2013 - Pete T. Cenarrusa, euskal jatorriko estatubatuar politikaria (j. 1917).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Mikel edo Done Mikel eguna: San Migel Aralarkoa Euskal Herriko santu zaindaria.
- Sehaska egutegiko izendegia: Mikel, Mikela, Mikele, Mixel eta Aralar.
- Aralarko San Migel santutegian irailaren 29 eta 30an jaia ospatu ohi da.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||