Irainka. Euskal irainen bilduma

Wikipedia, Entziklopedia askea


Irainka. Euskal irainen bilduma 3.000 bat euskal irain dakartzan liburu bat da, Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaia irakasleek idatzia, 1999. urtean argitaratua.[1]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irainak biltzeko, bibliografiara jo zuten, batetik. Hiztegi orokorrez gain, aurretik eginak zeuden hainbat bilketa lan ere izan dituzte oinarri, bai eta gaiaren inguruko zenbait artikulu ere: Antonio Perez Bilbaoren Bermeoko herri hizkera, Bernardo Estornes Lasaren Erronkariko uskararen hiztegia, Edurne eta Amaia Alustizaren «Zegamako despektiboak» artikulua, Aizu! aldizkarian Karlox Barrentsorok idatzitako «Euskaraz ere baditugu irainak», Iñaki Martiarturen «Zubererazko irain-bilduma» argitaragabea, eta Covadonga Garciak berak osatutako Bizkaierazko irain-bilduma argitaragabea dira erabilitako iturri batzuk.[1]

Bestetik, galdeketa bidez ere hainbat ale bildu zuten egileek. Horretarako, hiru zatitan banatu zuten euskararen eremua, eta bakoitzak gertuen zuena landu zuen. Jon Zelaia oñatiarrak Gipuzkoako mendebaldea hartu zuen, Gipuzkoan bizkaieraz egiten den eremua. Hondarribian ere galdezka aritu zen, hor bizi baita egun. Covadonga Garcia santurtziarrak Bizkaia hartu zuen (aipatua dugu lehenago ere bilduma egina zuela). Joseba Aurkenerenak, Donostian jaio, Lezon hazi eta Urruñan bizi denak, Oiartzun ibaitik iparraldera jardun zuen. Azkenik, gipuzkerazko irainak hiruren artean bildu zituzten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Nagore Irazustabarrena: «Ze babalorek esan zuen euskaraz irainik ez zela», Argia, 1752. zenbakia, 2000-03-05

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Euskal irainak denon ahotan [1]
  • Joseba Aurkenerena: Irainak euskaraz, harrobi zinez aberatsa [2]
  • Joseba Aurkenerena: Euskal irain bideak [3]
  • Joseba Aurkenerena: Sexua euskal irainetan [4]
  • Joseba Aurkenerena: Animaliak euskal irainetan [5]
  • Joseba Aurkenerena: Irainbidea, euskararen baliabide aberatsa. [6]
  • Kike Amunarriz: Euskarak balio al du iraintzeko? [7]
  • Joseba Aurkenerena: Erronkarierazko irainak. [8]
  • Euskaraldia.Berria.eus.Irainak. [9]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]