Irakli Tsereteli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irakli Tsereteli
Irakly Tsereteli.jpg
Member of the State Duma of the Russian Empire (en) Itzuli


1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaGorisa (en) Itzuli1881eko azaroaren 20a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Democratic Republic of Georgia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1959ko maiatzaren 21a (77 urte)
Hobiratze lekuaLeuville Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaGiorgi Tsereteli
AmaOlympiada Yakovlevna Tsereteli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, historialaria, kazetaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMentxebike

Irakli (Kaki) Tsereteli (georgieraz: ირაკლი გიორგის ძე წერეთელი; errusieraz: Ира́клий Гео́ргиевич Церете́ли Irakli Georgievitx Tsereteli; Kutaisi, Errusiako Inperioa (egun, Georgiako Errepublika) 1881eko abenduaren 2agreg./azaroaren 20ajul. - New York, AEB1959ko maiatzaren 20a) georgiar mentxebikea izan zen[1].

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere filosofia politikoa mentxebike ortodoxoa zen: hau da iraultza demokratiko burgesa izatera mugatzearen aldekoa zen, sozialismoa berehala ezartzea “hondamendia” omen zatekeelako, beraz marko burges hori gainditzearen aldeko edozein mugimenduren kontrakoa zen. Sobieten barnean langile iraultzaren aurkako eta Errusiako Behin-behineko Gobernuaren aldeko jarrera erakutsi zuen, joera honen aldeko pertsonalitaterik garrantzitsuena bilakatuz; bere ustez, Sobieten lana ez zen boterea hartzea, baizik eta burgesia demokraziarantz presionatzea, eta burgesiarekin “koalizioa” osatzea (“botere bikoitza” Sobieten menpekotasunaren optikatik ulertzearen aldeko nagusia zen); eta hala, “arazo nagusi” guztietan (gudaren jarraipena, botere politikoa, lurren birbanaketa…) burgesiaren ikuspuntua babestu zuen eta Sobietek ere babes zezaten saiatu zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903ean errusiar marxistei batuko zitzaien, segituan mentxebikeen alde egin zuelarik. 1905eko Errusiako Iraultzaren ostean “likidatzaileen” ildoan (boltxebikeengandik erabat urrundu eta alderdiaren aparailu klandestinoa “likidatu” eta alderdi legal bihurtu nahi zuten aldean) kokatu zen. 1907ean Dumako diputatu aukeratua, baina urte horretan atxilotu zuten[1].

Lehen Mundu Gerran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ean Errusiak Lehen Mundu Gerran parte hartzearen kontrakoa izan zen, baina 1917ean Gobernu liberal-demokratikoa ezarrita, guda onetsi zuen, “demokraziaren aldeko guda” bezala, eta postura horretara lotu zituen mentxebike gehienak. 1917eko otsailean Petrogradeko Sobietaren zuzendaritzaren parte izan zen, eta praktikoki, Sobiet honen gehiengoa kontziliatzailea zen artean (otsailetik irailera), Sobietaren bozeramaile gisa jardun zuen (1917eko ekainean, Errusia Osoko Sobieten Lehen Biltzar Nagusian, Errusiako Sobieten Komite Exekutiboko kide aukeratu zuten)[1].

Otsaileko Iraultza ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainean, Petrogradeko Sobietak Kronstadteko Sobieta aintzatespenik gabe uzteko adierazpenaren bultzatzailea izan zen, eta are boltxebikeak legez kanpo uztea proposatu zuen, arrakastarik gabe (uztailean antzeko neurri batzuk hartu zituen Gobernutik). Otsailetik aurrera, praktikoki Alderdi Mentxebikearen alderdiburu izan zen. Maiatzean, Posta eta Telegrafo Ministro bezala gobernuan sartu zen, eta Uztaileko Egunak igaro ostean Barne ministroa izan zen, beraz hilabete horretan boltxebikeen kontrako errepresioa zuzendu zuen, “konplot” eta “altxamendu” akusaziopean hainbat boltxebike atxilotuz (Lenin ere atxilotzen saiatu zen, baina hau ihes eginda zegoen) eta salbuespen lege bat onartuz. Abuztuan Gobernua utzi zuen. Urriko Iraultzaren erabat aurkakoa zen; Georgiako gobernu mentxebike kontrairaultzailean parte hartuko zuen. Iraultza Georgiara zabaldu zenean, Frantziara ihes egin zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Tsereteli, Irakli, K17 2017-05-09. CC0 Domeinu Publikoa