Iralabarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iralabarri
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Errekalde, Euskal Herria

Bilbao - Calle Zuberoa (barrio de Iralabarri, distrito de Errekalde) 1.jpg

Zuberoa kaleko etxeak.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 18″ N, 2° 56′ 09″ W / 43.255°N,2.93583333°W / 43.255; -2.93583333Koordenatuak: 43° 15′ 18″ N, 2° 56′ 09″ W / 43.255°N,2.93583333°W / 43.255; -2.93583333
Iralabarri hemen kokatua: Euskal Herria
Iralabarri
Iralabarri
Iralabarri hemen kokatua: Bizkaia
Iralabarri
Iralabarri
Iralabarri hemen kokatua: Bilbo
Iralabarri
Iralabarri
Iralabarri (Bilbo)
Azalera 0,39 km²
Demografia
Biztanleria 11.696 (2006)
Dentsitatea 29.990 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro koadroko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hegoaldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, iparraldean Abandorekin, ipar-ekialdean Zabala auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalbururekin.

Irala landa gunea izan zen, baserriak eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat Urizar dorretxea da. Bestalde, XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetakoa zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi izan zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisuko etxebizitza blokeak eta ortuak zituzten patio zabalak zeuzkan.

Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenarik gabe eraiki zen auzoan, arrapaladan eraiki beharrak kale estu eta argitasunik gabeak ekarri zituen. Hala ere, azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira bertan eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea.

Ondare nabarmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalerik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irala kalea
  • Kirikiño kalea
  • Zuberoa kalea

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iralabarri
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo