Iranen kontrako Israelen erasoa (2025eko ekaina)
Iranen kontrako Israelen erasoa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (he) מבצע עם כלביא |
Mota | coup de main (en) ![]() Sabotaje aire-eraso |
Honen parte da | Iran–Israel war (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2025eko ekainaren 13a - |
Data | 2025eko ekaina |
Operation True Promise III (en) ![]() | |
Kokaleku | Isfahan Natanz County (en) ![]() Qom County Bushehr County (en) ![]() Khondab Rural District (en) ![]() Teheran, Irango goi-ordokia Irango goi-ordokia Irango goi-ordokia |
Herrialdea | Iran |
Parte-hartzaileak | |
Honen ondorioa | Operation True Promise III (en) ![]() Iran–Israel war (en) ![]() |
Pertsona zaurituak | 329 |
Israelen erasoak Iranen aurka 2025eko ekainaren 13an hasi ziren. Israelek ehundaka misilekin eskala handiko erasoak egin zituen Irango hainbat eremutan, Lehoi Goranzkoa Operazioa kode-izenekoak. Iranen programa nuklearra argudio gisa jarrita, azpiegitura militarrak eta bizitokiak izan zituen jomugan Israelek. Ehunka pertsona hil zituen; tartean, Guardia Iraultzaileko burua. Erasoak Israelgo Defentsa Indarrek eta Mossadek egin zituzten.[1]
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauean, 02:00ak aldean, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren aginduei jarraituz, Israelek Irani egin zion eraso, 200 gerra hegazkin erabiliz. Israeldar armadako iturrien arabera, «Iranen programa nuklearrarekin lotuta dauden dozenaka azpiegitura, base militar, armadaburu eta zientzialari» izan zituen helburu erasoak, eta, Irango hedabideen arabera, 70 pertsona baino gehiago hil zituzten.[2] Handik bi egunera, Irango Osasun Ministerioak gutxienez 224 hildakoren berri eman zuen, horietatik % 90 zibilak.[3]
Irango Gobernuak baieztatu zuen gutxienez hamar pertsona hil zituztela operazio militar horretan: kupula militarreko lau goi kargudun, eta sei zientzialari. Hildakoen artean daude Hossein Salami Irango Guardia Iraultzaileko jenerala, Muhammad Bagheri Irango armadako burua, Gholam Ali Rashid Irango armadaren Jatam-al Anbiya egoitzako komandantea —larrialdiez eta krisiez arduratzen zen— eta Amir Ali Hajizadeh Irango Guardia Iraultzaileko Aireko eta Espazioko burua.[2]
Israelen erasoa Iranen aurkako erasorik handiena izan zen Iran eta Iraken arteko gerraz geroztik.[2]
Irandar erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasoaren ostean, Iranek adierazi zuen erantzuteko zilegitasuna zuela, eta INRA herrialdeko albiste agentziak iturri ofizialak kaleratu zuenez, Teheranek «ehunka misil balistiko» jaurti zituen arratsalde hartan. Israelgo armadak, ohar bidez, baieztatu zuen «dozenaka» misil jaurti zituela Iranek Israelerantz, eta entzuten ziren eztandak «eraitsitako» misilenak direla: «Aireko defentsa sistemak etenik gabe identifikatzen eta atzematen ditu mehatxuak». Israel Hayom egunkariaren arabera, Tel Aviveko zazpi gunetan erori ziren misilak; tartean, Defentsa Ministerioaren egoitzan. Hareetz egunkariaren arabera, dozena bat lagun zauritu ziren.[4] Reuters berri agentziaren arabera, Jerusalemen ere eztandak entzun dira iluntze aldera. Israelek babeslekuetan aterpe hartzeko agindu zien herritarrei.[2]
Israeldar erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Netanyahuk, ostera, azpimarratu zuen behar beste luzatuko zutela operazio militarra, eta arratsaldean hainbat eztanda entzun ziren Teheranen eta inguruko hirietan, IRNAk kaleratu duenez. Iluntzean egin zuen agerraldian, Netanyahuk esan zuen eraso «gehiago» egongo zirela. Gainera, erantsi zuen Iran ez zela «inoiz hain ahul egon», eta «irandarrek erregimenaren kontra altxatzeko aukera» zutela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250616/israel-e-iran-cruzan-ataques-en-una-escalada-desigual-sin-atender-llamamientos-al-alto-el-fuego
- ↑ a b c d e Ordoñez-Susaeta, Jon-Igor. «Israelek eraso masibo bat egin du Iranen kontra, eta hark erantzun egin du» Berria (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ https://www.bbc.com/mundo/articles/cn0g0g8xwrko
- ↑ https://cnnespanol.cnn.com/2025/06/13/mundo/video/explosiones-tel-aviv-ataque-represalia-iran-redaccion-buenos-aires-tv