Irango Gerraren suetena (2026)
| Irango Gerraren suetena | |
|---|---|
| Mota | proposamen su-eten |
| Honen parte da | AEBren eta Iranen arteko negoziazioak (2025-2026) eta Irango Gerra (2026) |
| Indarraldi | 2026ko apirilaren 5a - |
| Denbora-tarte | 2026ko apirilaren 8a - |
| Argumentu nagusia | Irango Gerra (2026) Ormuzeko itsasartearen krisia (2026) |
| Kokaleku | Hegoaldeko Asia |
| Parte-hartzaileak | |
| Helburu | su-eten eta gatazken konponbidea |
| Egunotan albiste da artikulu honetako gaia. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Irango Gerraren suetena da 2026ko apirilaren 8an Estatu Batuek eta Iranek 2026ko Irango Gerran adostu suetena, hasiera batean bi astez irautekoa, Pakistan bitartekari zutela. Gero, ordea, mania hori hilabete eta gehiago luzatuz joan zen, AEBko administrazioaren ultimatumak, erasoak eta elkarrizketak txandakatuz.
Hasieran, Iranek atzera bota zuen Islamabadeko Akordioa deitu izan den proposamena: apirilaren 5ean, Pakistanek aurkeztutako 45 eguneko bi faseko sueten baten oinarrirako proposamen zirriborroa. Horren ordez, Iranek bake akordiorako hamar puntuko bere plana proposatu zuen. Proposamena 2025-2026ko negoziazioetan parte hartu zuten eskualdeko eta nazioarteko eragileen bitartekaritza-ahalegin etengabeen erdian garatu zen.[1] Hitzarmen ahaleginek Islamabad eta Pakistanen bitartekaritza izan zuten erdigune.
Adostu eta berehala, ordea, Israelek eta AEBk bonbardaketa ugari egin zituzten, Iranek salatu zuenez. Bi potentzia militar horiek, gainera, adierazi zuten suetenak ez zuela biltzen Libanoren kontrako Israelen kanpaina militarra, eta Israelek egunean berean herritarren sarraski bat eragin zuen herrialde horren gaineko eraso masibo batean. Ormuzko itsasarteak itxita jarraitu zuen, eta AEBk zein Iranek horretan ahalegindu ziren zamaontziei eraso egin edo bahitu zituzten.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iranen kontrako Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen erasoen eta Iranen kontraerasoen etengabeko gatazkaren ondorioz, ezegonkortasuna nagusitu zen Irango Gerran, erregaien prezioak behin eta berriz igo ziren, eta Ormuzko itsasarteko itsas trafikoa eten. Bada, martxoaren 25ean, Pakistango funtzionarioek AEBk zuzendutako "15 puntuko proposamen" bat entregatu zioten Irani, gerra amaitzeko sueten plan bat zehaztuz. Irango Press TV ingelesezko telebista katearen arabera, Iranek AEBren proposamena baztertu eta gerra amaitzeko bost baldintza azaldu zituen.[2]
Martxoaren 31n, Pakistanek eta Txinak bakearen aldeko "5 puntuko ekimena" eman zuten, eskatuz eskualdeko liskar guztiak berehala etetea eta laguntza humanitarioa ematea.
Suetenaren hurrengo proposamena 2026ko apirilaren 5ean egin zen. Proposamena Donald Trump AEBetako presidentearen mehatxuen artean iritsi zen, adieraziz Irango zentral eta zubien aurka joko zuela, suetenak Ormuzko itsasartea berriro irekitzen ez bazuen. Proposamenaren oinarriak gauean negoziatu omen zituzten Asim Munir Pakistango armadako langileen buruak, JD Vance AEBetako presidenteordeak, Steve Witkoff AEBetako mandatari bereziak eta Abbas Araghchi Irango Atzerriko ministroak. Financial Timesek argitaratu zuen AEBk presio egin ziola Pakistani Iranen behin-behineko sueten baterako bitartekari aritu zedin.[3][4]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suetenaren oinarriek eskatzen zuten liskarrak berehala etetea, Ormuzko itsasartea berriz irekitzea, eta Iranen eta AEBren arteko 15-20 eguneko negoziazio epe bati ekitea.[3]
Estatu Batuen plana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berehalako suetena. AEBren (eta Israelen) eta Iranen arteko liskarrak berehala amaitzea.
- Bi faseko hitzarmenaren egitura:
- 1. fasea. Aldi baterako suetena
- 2. fasea. Hitzarmen iraunkor baterako negoziazioa
- Ormuzko itsasartea berriz irekitzea. Iranek berehala ireki behar du berriro Ormuzko itsasartea, munduko petrolio fluxua berrezarriz.
- Itsas segurtasun bermatua. Eskualdeko esparru bat sortzea Ormuzko itsasartean nabigazio segurua bermatuz.
- Irani muga nuklearrak. Iranek konpromisoa hartu du arma nuklearren ustezko jazarpena gelditzeko, azken akordioaren barruan
- Zigorrak arintzea (baldintzapekoa). AEBk zigorrak arintzeko borondatea adierazi zuten, baina soilik Irango kontzesioen truke.
- Irango aktibo izoztuak askatzea. Pizgarrien zati bat atzerrian zeuden Irango funtsak desizoztea zen
- Bitartekarien bidez egituratutako negoziazioak. Elkarrizketa guztiak Pakistandik bideratuko dira hasieran, gero Islamabaden amaitzeko.
- Su-eten luzatuaren balizko leihoa. 2. fasean zehar eztabaidak 45 eguneko epean izango dira.
- Eskualdeen deseskalatze zabalagoa. Ekialde Hurbileko gatazka gehigarriak egonkortzea du helburu akordioak, ez soilik Iranekiko gerra.[5][6][7]
Iranen plana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irak, Libano eta Yemengo gerra amaitzea
- Irango gerra amaitzea denbora-mugarik gabe
- Eskualdeko gatazka guztiak amaitzea
- Ormuzko itsasartea berriz irekitzea
- Itsasartean nabigatzeko askatasuna eta segurtasuna bermatzeko protokoloa eta baldintzak ezarriz
- Irani gerrako kalte-ordainak osorik ordaintzea
- Zigorrak kentzea Irani
- AEBen esku dauden Irango aktibo izoztuak askatzea
- Iranek hitzeman du ez duela arma nuklearrik eduki nahi
- Berehalako su-etena fronte guztietan, su-etena iragarri ondoren[8]
Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultimatumen luzapenak eta azken uneko hitzarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trump ultimatumak eman zizkion martxoaren hondarrean Irani bere sueten baldintzak onar zitzan. Martxoaren 26an, 10 egun eman zizkion Irani, hitz bortitzak baliatuz.[9] Egun gutxiren buruan, AEBko presidenteak adierazi zuen bizpahiru astetan bukatuko zuela bere misioa Iranen.[10] Ultimatuma helduta, apirilaren 6an, 48 ordu luzatu zuen menia, ordu arteko hirugarren ultimatum luzapena, eta adierazi «zibilizazio oso bat hilko d[el]a gaur gauean» Iranek AEBrekin hitzarmen bat ez lotuz gero.[9]
Ultimatumaren eguna helduta, ordea, Etxe Zuriak eta Irango agintariek alde biko sueten bat iragarri zuten Pakistanen bitartekaritzaz. Bi asteko menia sinatu zuten, apirilaren 22an bukatzekoa,[11] Israelek onartua, salbu eta Libanorako, ikuspegien arabera: Iranek Libano sartu zuen akordioan.[12] Akordioari esker, zamaontziek (petroliontziek eta gasontziek) salbu pasa ahal izango zuten Ormuzko itsasartea bi astez.[13] Trumpek tonu epikoa baliatu zuen hitzarmena izendatzeko, iragarriz «egun handia [zela] munduko bakearentzat» eta Ekialde Hurbilean «urrezko aro» bat hasiko zela.[14][15] Agerian gelditu zen suetena oso hauskorra zela. Egun berean, suetena bertan behera gelditu zen, Israel Libano gaineko aire ofentsiba suntsigarri bati ekin zionean: 254 pertsona hil zituen, eta 1.160tik gora zauritu Beiruten kontrako hamarnaka erasotan.[16]
Bi asteko suetena, eta Ormuzko itsasartearen itxiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ormuzko itsasartetik ez zen igaro zamaontzirik, misil erasoek jarraitu zuten, eta ziurgabetasuna ez zen joan. Apirilaren 11n, larunbata, AEBren (JD Vance) eta Iranen mandatariak Pakistango Islamabaden eta bertako agintarien bitartekaritzaz elkartu ziren Itsasartea irekitzea eta beste hainbat gai aztertzeko.[17] Elkarrizketen kanpoko AEBren tonuak, ordea, ez zuen laguntzen. Hainbat orduren ondotik, Islamabadeko elkarrizketek porrot egin zuten. Iranek azaldu zuen bi gai garrantzitsuren inguruan sortu zirela desadostasunak: Iranen programa nuklearra eta Ormuzko itsasartearen kudeaketa.[18]
Negoziazioek porrot egin eta berehala, AEBk helmuga edo irteera Irango portuetan zuten itsasontziak blokeatzeari ekin zion: 10.000 soldadu, dozena bat gerraontzi eta dozenaka gerra hegazkin zabaldu bide zituen horretarako, AEBren iturrien arabera. Gainera, Trumpek aginduak eman zituen geldiarazi eta atzemateko Irani bidesariak ordaindu zizkioten itsasontziak.[19]
Aldi berean, ordea, AEB eta Iran elkarrizketa txanda berri baterako prestatu ziren Islamabaden.[20] Tratu baterako heltzeko ahaleginak ez ziren hor gelditu: Libanoko Gobernuko kideak eta Israelgo mandatariek New Yorken elkarrizketak izan zituzten, Hezbollahk gaitzetsiak.[20] Apirilaren 16an, Donald Trumpek akordio bat iragarri zuen, Israelen eta Libanoren arteko 10 eguneko sueten bat.[21] Akordio hori Iranek Ormuzko itsasarteko ataka goxatzeko ataria izan zen, Abbas Araghchiiragarri Atzerriko ministroak X sare sozialean adierazi baitzuen Itsasartea ireki zietela itsasontzi komertzialei.[22]
Trump AEBko presidenteak poza agertu zuen hasieran albiste horrengatik (Omuzeko itsasartea «zabal-zabalik da, eta prest osoki igaro ahal izateko»); aldiz, minutuak geroago, nabarmendu zuen AEBren itsas blokeoak indarrean jarraituko zuela harik eta Iranekin hitzarmen oso batera heltzen ziren arte, Iranen programa nuklearra ere kontuan hartuko omen zuena.[22] Itsasarteak minak zituen, eta Trumpek adierazi ere zuen Iranekin lankidetzan ari zela horiek kentzeko.[23] Trumpen adierazpen kontraesankor horien eta suntsipen mehatxuen erdian, Irango agintariek erabaki zuten Ormuzko itsasartea berriz ixtea, Trumpen administrazioa Irandik etorri eta Iranera zihoazen zamaontziak blokatzen hasi zelako.[24][25]
Itsasotik Iran ekonomikoki itotzeko ahalegina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suetena apirilaren 22an zen bukatzekoa. Azken unean, ordea, Pakistanen eskariz, Trumpek suetena luzatuko zuela adierazi zuen, mugagabe, baina Itsasartea blokatzen jarraitu zuen, «Iranekin elkarrizketak bukatu arte».[26] Analista batzuek iritzi zioten AEBren posizioa ahuldu egin zela bere eta Israelen indar militarraren erabilera masiboagatik.[27] Trumpen erabakiak ez zuen esan nahi izan bakea heldu zenik: biharamunean, Irango Guardia Iraultzaile Islamdarrak eraso egin zien bi itsasontziri, eta beste bati hurrengo egunean.[28]
AEBk, 22an bertan, petroliontzi bat atzeman zuen Bengalako golkoan, Ormuzetik milaka kilometrora. Izan ere, Trumpen administrazioak Iran itotzea bilatzen zuen, herrialde horren ekonomia petrolioan oinarritzen baitzen.[29] Hala ere, Israelgo Atzerriko ministro Israel Katzek adierazi zuen AEBren baimenaren zain zirela edozein unetan Irani eraso egin eta herrialdea «Harri Arora itzularazteko».[30]
Maiatzaren 3an, Iranek gerra iraunkorki amaitzeko 14 puntuko proposamen bat igorri zion Donald Trumpi, eta egun berean, gerra hasi eta 60 egunera, Donald Trumpek onartezintzat jo zuen, eta operazio militarrei berrekitea aztertzen ari zela. Data berean, Trumpen administrazioak mugaeguna zuen gerrarekin jarraitu ahal izateko, ordurako legez AEBko Kongresuaren baimena behar baitzuen. Aldiz, Etxe Zuriak adierazi zuen hori ez zela hala, suetenak «gerra eten» egin zuelako.[31][32]
Maiatzaren 4an, sueten prekarioaren erdian, AEBk operazio bati ekin zion (Libertate proiektua) Ormuzko itsasartean, «ekimen humanitarioa», zamaontziak bere bitarteko militarren bidez eskoltatzeko.[33] Ondorioz, Brent upelaren prezioa 114 dolarren azpitik jaitsi zen.[34] AEBko gerraontziei eraso eginez gero, Trumpek Iran «lurrazaletik desagerraraziko» zuela mehatxatu zuen. Iranen bozeramaileek, berriz, adierazi zuten gerraontziei eraso egingo zietela, eta fragata bat ere misilez jo zutela. 800 itsasontzitik gora eta 20,000 marinel geldiarazita jarraitzen zuten Ormuzko itsasartean.[33] Gainera, Arabiar Emirerri Batuek Irani leporatu zioten Fujairah portuaren kontra misilak jaurti izana.[35]
Inoiz heltzen ez den hitzarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luze gabe, ordea, adierazpen kontraesankor lasterren artean, AEB beste mezu bat helarazten hasi zen: gerraren amaiera hurbil egon zitekeela eta «diplomaziari beste aukera» bat emango ziola. Pakistan bitartekaria baikor agertu zen akordio bati buruz.[36] Maiatzaren 5ean, Marco Rubio AEBko estatu idazkariak adierazi zuen amaiturik zela Furia Epikoa operazioa, otsailaren 28an gerra hasi zuena, beren helburuak bete zituztelakoan.[35] Hurrengo egunean, ordea, Iranek salatu zuen AEBk suetena urratu berri zuela, bi itsasontziri eta eremu zibilei eraso eginez, eta Qeshm uhartean leherketak izan zirela. AEBko Goi Komandoak adierazi zuen bere buruaren defentsan jokatu zuela.[37] Gainera, AEBko indarrek bi petroliontzi irandarri egin zioten eraso.[38]
Ia aldi berean, Trumpek beste bake hitzarmen proposamen bat egin zion Irani, batez ere herrialde horrek programa nuklearra zabaltzea eragozteari lotua. Iranek, berriz, kontraproposamen bat egin zien AEBren exijentziei; Trumpek onartezintzat eta, maiatzaren 11n, «proposamen ergeltzat» jo zuen. Ondorioz, haren hitzetan, sueten hauskorra jada kinka larrian zen, «% 1eko aukerak» irauteko.[39] Berehala, Trump Txinara abiatu zen hainbat gairi buruzko akordio zabal baten bila.[40] Maiatza Ormuzko itsasartearen blokeoaz joan zen, elkarren kontraerasoak tartekatuz.
Maiatzaren 28an, AEBko Axios agentziak iragarri zuen bi aldeak, AEB eta Iran, suetenerako aurreakordio batera heldu zirela, eta AEBko presidentearen azken oniritzia besterik ez zela falta. Iranek, ordea, gezurtatu egin zuen albiste hori. Donald Trump AEBko presidenteak adierazi zuen berehala hartuko zuela azken erabaki bat. Hori, ordea, ez zen gertatu, eta nahasmena zen nagusi.[41] Hitzarmen ahaleginak Israelen kontrako posizio sutsu eta aktiboa du aurrez aurre, Libanon ofentsiba betean murgildua.[42] Bada, Trumpek Fox Newsko kazetari eta errainari azaldu zion «presarik ez» zuela, «presaz ez baita tratu on bat lortzen».[43]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Pager, Tyler. (7 April 2026). «U.S., Iran and Israel Agree to Cease-Fire» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) Ravid, Barak. (6 April 2026). «Iran mediators make last-ditch push for 45-day ceasefire» Axios.
- 1 2 (Ingelesez) «Pakistan says ceasefire efforts underway as Iran war continues» Arab News 6 April 2026. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "ArabNews" defined multiple times with different content. - ↑ «White House pushed Pakistan to broker temporary Iran ceasefire» www.ft.com 6 April 2026.
- ↑ (Ingelesez) «Pakistan offers ‘two-phased’ truce deal to end US-Israel war on Iran» Al Jazeera 6 April 2026.
- ↑ (Ingelesez) «'Islamabad Accord': Iran, US consider ceasefire proposal via Pakistan; what we know so far» Khaleej Times 6 April 2026.
- ↑ (Ingelesez) «How Pakistan brokered Iran-US two week ceasefire: Inside the ‘Islamabad Accord’ push» The Financial Express 8 April 2026.
- ↑ (Ingelesez) «Iran warns it will respond if Israeli attacks on Lebanon don't stop immediately» BBC News 2026-04-08.
- 1 2 (Ingelesez) Bedayn, -Jesse; Bedayn, Associated Press/ Report for America Jesse; America, Associated Press/ Report for. (2026-04-07). «3 times Trump has given Iran deadlines and then delayed them» PBS News (kontsulta data: 2026-04-07).
- ↑ (Ingelesez) «US could 'finish the job' in Iran in two or three weeks, Trump says» www.bbc.com 2026-04-01 (kontsulta data: 2026-04-25).
- ↑ «Washingtonek eta Teheranek beste aukera bat emango diote diplomaziari» Berria 2026-04-14 (kontsulta data: 2026-04-14).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «JD Vance says Iran would be ‘dumb’ to let talks collapse over Lebanon» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-04-08). «Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz» naiz: (kontsulta data: 2026-04-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Herrero, Daniel. (2026-04-08). «Trump tira de épica para justificar un alto el fuego que no sabe a triunfo para EE.UU.» RTVE.es (kontsulta data: 2026-04-08).
- ↑ Trumpen adierazpen sutsu eta mehatxagarriak Richard Nixonen diplomaziako eroaren teoriarekin parekatu ziren, esan nahirik presidentearen buruko osasunak piztutako intimidazioak eragin dezakeela etsaiek amore ematea, badaezpada; ikus The Guardian, 2026-4-8
- ↑ (Ingelesez) Salhani, Justin. «‘Even the street cats ran’: Inside Israel’s deadliest attack on Beirut» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-04-08).
- ↑ «Why the US-Iran peace talks failed after just one day – and what happens next» The Independent 13-04-2026.
- ↑ (Ingelesez) «Why the US-Iran peace talks failed after just one day – and what happens next» The Independent 2026-04-13 (kontsulta data: 2026-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «En qué consiste el bloqueo naval impuesto por Trump a Irán en el estrecho de Ormuz que entró en vigor este lunes» BBC News Mundo 2026-04-13 (kontsulta data: 2026-04-15).
- 1 2 «Washingtonek eta Teheranek beste aukera bat emango diote diplomaziari» Berria 2026-04-14 (kontsulta data: 2026-04-14).
- ↑ (Ingelesez) Hough, Lucy; Borger, Julian; Moore, Bryony; Ramgobin, Ryan; Hitch, Zoe; Hitch, Presented by Lucy Hough with Julian Borger ; producer Bryony Moore ; senior producer Ryan Ramgobin ; lead producer Zoe. (2026-04-16). «Trump announces Israel-Lebanon ceasefire – The Latest» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-04-17).
- 1 2 (Ingelesez) «Iran reopens Strait of Hormuz as U.S. blockade remains» PBS News 2026-04-17 (kontsulta data: 2026-04-17).
- ↑ (Ingelesez) Press, -Associated Press Associated. (2026-04-17). «Trump says Iran and U.S. are working to remove sea mines from Strait of Hormuz» PBS News (kontsulta data: 2026-04-17).
- ↑ (Ingelesez) Metz, -Sam; Metz, Associated Press Sam; Press, Associated. (2026-04-19). «Trump says U.S. officials will hold more talks with Iran in Pakistan» PBS News (kontsulta data: 2026-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Teherán promete tomar represalias contra EEUU tras el ataque a un barco iraní que pone en riesgo sus conversaciones» LaSexta 2026-04-20 (kontsulta data: 2026-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Lowell, Hugo; Gedeon, Joseph. (2026-04-21). «Trump extends US-Iran ceasefire indefinitely at request of Pakistan» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-04-22).
- ↑ (Ingelesez) «Trump has exposed the limits of his own power» The Independent 2026-04-22 (kontsulta data: 2026-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Ali, Taz; Saunokonoko, Mark; Ali (now), Taz; Saunokonoko (earlier), Mark. (2026-04-22). «Middle East crisis live: Ships reportedly attacked in strait of Hormuz after Trump extends Iran ceasefire» the Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-04-22).
- ↑ (Ingelesez) Schmitt, Eric. (2026-04-21). «U.S. Military Stops and Boards M/T Tifani, Tanker Carrying Iranian Oil, Pentagon Says» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-04-22).
- ↑ (Ingelesez) «Israel says awaiting US green light to 'return Iran to Stone Age'» euronews 2026-04-23 (kontsulta data: 2026-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «Trump rejects Iran’s latest proposal as he reviews new military options to relaunch war» PBS News 2026-05-01 (kontsulta data: 2026-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Iran: Reviewing US response to proposal for war end, no nuclear talks yet» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-05-03).
- 1 2 (Ingelesez) Yang, Maya. (2026-05-04). «Trump threatens to blow Iran ‘off the face of the earth’ if it attacks US vessels» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ Solatxi, Lanberto. (2026-05-05). Petrolioaren prezioa 114 dolarretik behera jaitsi da. (kontsulta data: 2026-05-07).
- 1 2 (Ingelesez) Shamim, Sarah. «Operation Epic Fury has ended: Is the Iran war over?» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ Telleria, Beñat Mujika. (2026-05-07). «Trumpek adierazi du «azkar» iritsi daitekeela bake ituna Iranen, eta Teheran egoera aztertzen ari da» Berria (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Shankar, Priyanka. «US, Iran clash in Hormuz as war escalates: What happened, why it matters» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-05-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EEUU dispara contra buques petroleros iraníes en medio de tensiones en el estrecho de Ormuz» AP News 2026-05-08 (kontsulta data: 2026-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jornada, La; AFP, Reuters y. (2026-05-11). «Respuesta de Irán a oferta de paz es "estúpida", dice Trump; "alto al fuego está en estado crítico"» La Jornada (kontsulta data: 2026-05-13).
- ↑ Telleria, Beñat Mujika. (2026-05-13). «Munduaren ordena izango dute ardatz Trumpek eta Xi Jinpingek» Berria (kontsulta data: 2026-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2026-05-29). «Trump agrava la confusión en torno al acuerdo con Irán en otra jornada de mensajes contradictorios» elDiario.es (kontsulta data: 2026-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cicardi, Francesca. (2026-05-28). «Israel, el gran "saboteador" de un acuerdo entre Irán y EEUU: "Hará todo lo posible para impedirlo"» elDiario.es (kontsulta data: 2026-05-30).
- ↑ (Ingelesez) Press, -Associated Press Associated. (2026-05-20). «WATCH: Trump says he's in 'no hurry' to make an Iran deal» PBS News (kontsulta data: 2026-05-31).