Irarritako barre

Wikipedia, Entziklopedia askea
2009an irarritako irriak

Irarritako irri edo barreak ikusleen barren itxurak egiten dituen soinu-baliabidea dira, zuzeneko erreakzioak direla sinetsarazteko. Telebistako saio bateko gagak edo une komikoak nabarmentzeko sartu ohi dute, eta sitcometan erabili ohi dute.[1]

Bere jatorria, telebista agertu aurretik, antzerki edo irratsaioen gauzatzea zuzenean eta jendaurrean egiten zela da. Telebista jaiotzearekin eta bideo-zinta bezalako baliabideak agertzearekin batera, zenbait telesailetako eszena komiko jakin batzuetan irarritako barreak sartzea erabaki zuten soinu-teknikari batzuek, ikusleak ohitzeko. Irarritako barreak sartu zituen lehen telebista saioa The Hank McCune Show izan zen 1950ean, eta bere existentzia Charles Douglass teknikariari egozten zaio.[2] Harrezkero, irarritako irrien erabilera sitcom tradizionalen bereizgarri nagusietako bilakatu zen.[3]

Batzuek bere erabilera baztertu egin dute; besteek, berriz, baliabide egoki gisa ikusten dute. Kritikariek ikusleen adimenaren aurkako iraintzat hartzen dituzte, baliabideak jendeari noiz eta zertaz barre egin behar duen adierazi nahi baitio. Batzuek irarritako barreak eta antzeko baliabideak mezu subliminal gisa txertatzen dituztela ere ikusten dute, egoera jakin batzuei nola aurre egin edo hauteman beharko liratekeen azaltzeko.[4]

Postprodukzioan irarritako oihuak ere erabiltzen dira, Wilhelm garrasia edo King Kongeko emakumezko protagonistarenak kasu.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.