Irati Eguren
| Irati Eguren | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Durango, 1981eko maiatzaren 7a (44 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa eta ilustratzailea |
Irati Eguren Arruti (Durango, Bizkaia, 1981eko maiatzaren 7a) euskal arkitektoa, ilustratzailea eta feminista da.
Arkitekturan lizentziaduna da eta ikerkuntza eta sormena artean masterduna.
Hilero irudi bat argitaratzen du Berria egunkarian. Ttap euskarazko aldizkari digitalean margotzen du. Tuputs! kolektiboko kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irati Eguren Arruti 2007tik arkitekturan lizentziaduna da, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. 2009an C.A.P (Certificado de Aptitudes Pedagógicas) titulua eskuratu zuen Arte Plastikoetan, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2014an Ikerkuntza eta sormena artean (INCREARTE) masterra egin zuen Leioako Arte Ederren Fakultatean EHU. Ilustraile gisa, hainbat erakusketa egin ditu bai bakarkakoak, bai taldean. Album ilustratu bat ere argitaratu du Miren Amurizarekin batera. Gaur egun, plastika eta marrazketako irakasle lanetan dihardu Bigarren hezkuntzan. Ilustrazio tailerrak[1] ere ematen ditu eta liburu, aldizkari zein proiektu ezberdinetan parte hartzen du bere ilustrazioekin.
Ilustratzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarkako erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Durangoko Urak Bide estudioan eta Arteka liburudendan.
- 2016an Dena batuz erakusketa Berrizko Kultur Etxean.[2]
- Bilboko Zutik fisioterapia zentruan.
- Donostiako Tomasene kultur etxean (Donostia Kultura).
Erakusketa kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- #NDEFEST (Argentinako Buenos Airesen).
- ISLAS REMOTAS (Arte Ederren Fakultatean).
- CURIO.SEA.TY (Getxoko Poca Galleryn).
- LOREEN HIZKUNTZA (Tolosako Aranburu jauregian).
- 2018an HAUSNARKETAK (Durangoko Arte eta Historia Museoan Durangaldeko erakusketa.[3]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bainera bete itsaso (Elkar, 2016). Album ilustratua Miren Amurizarekin.[4][5][6]
- Tupust antologia feminista (Txalaparta, 2019) besteak beste Miren Amuriza eta Eider Eibarrekin elkarlanean.[7]
- Su txikian (1545 argitaketxea, 2025), Olatz Mitxelena Larreta testugilearekin[8][9]
Hitzaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bilbao Arten hitzaldia eskaini zuen Claudia Rebeca Lorenzo Sainzekin "V. Encuentros con la investigación" jardunaldietan.[10]
Aipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- TOKIKOM Sarien laugarren edizioan epaimahaiak aipamen berezia saria eman zion Irati Egurenek diseinatu eta Anboto aldizkariak aurkeztutako “Martxoak 31” azalari.[11][12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ilustrazio mundurako sarrera ikastarorako azken plazak! -» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «Irati Eguren: "Sormen prozesu berriei ekiteko baliatu dut Berrizko kultur etxeko erakusketa" - Berriz» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «Hamasei obra, Durangaldeko hamasei emakumeren mundua erakusteko - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=my1mzADVJyc
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miren Amuriza e Irati Eguren unen su arte para combatir la ansiedad» durangon.com 2016-12-04 (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ https://postdata.elkar.eus/event/loraldia-miren-amuriza-eta-irati-eguren-bainera-bete-itsaso/
- ↑ «'Tupust!' antologia feministan parte hartu dute Egurenek, Amurizak eta Eibarrek - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ .
- ↑ «"Segituan bat egin nuen liburuko istorioagaz" - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2025-12-23).
- ↑ Hitzaldia – Conferencia: Claudia Rebeca Lorenzo Sainz + Irati Eguren Arruti | Bilbao Plan. (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «TOKIKOM Sariak 2019. Saridunak.» TOKIKOM 2019-11-15 (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «"Irati Egurenek Martxoaren 31rako sortu duen ilustrazioa ANBOTOren azalera ekarri dugu" - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «Irati Egurenek ANBOTOren azalerako sortutako ilustrazioak aipamen berezia jaso du Tokikom Sarietan - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2021-02-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irati Eguren Twitter
- Irati Eguren. Instagram
- Irati Eduren. Tumblr
- Euskal Irudigileak
- Irati Eguren ilustratzaileaSinadurak bideoa
- Elkarrizketa: Poltsa barruan beti eramaten dut formatu txikiko koadernoren bat Berria, 2021.08.28
- Elkarrizketa: Segituan bat egin nuen liburuko historiagaz, Anboto 2025.12.19