Irati Goikoetxea Asurabarrena
| Irati Goikoetxea Asurabarrena | |
|---|---|
Irati Goikoetxea (2020) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beasain, 1984ko abenduaren 27a (40 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : matematika |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Irati Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, Gipuzkoa, 1984ko abenduaren 27a) euskal idazlea eta irrati esatari bat da. Halaber, Nafarroako Gobernuaren Bizikidetza batzordean lan egiten du.
Bestela, Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren arreba da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Lanbidez bigarren hezkuntzako matematika irakasle da, eta Nafarroako zenbait ikastetxetan egin du lan.[1]
Literaturari dagokionez, zenbait arlo landu izan ditu gaztetatik. Bertsolari eta gai jartzaile aritu izan da; 2000 urteko Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketan, adibidez, sari bat jaso zuen.[2] Gazteentzako literatura sari hainbat jaso izan ditu, bai olerkigintzan eta baita narratiban ere. Horietako batzuk aipatzearren: BBK-Azkue, Urruzuno, Satarka eta Bordari.[3]
Gerora ere, jarraitu izan du literatura sortzen, hala olerkigintzan nola narratiban. Jaso dituen sarien artean: On Manuel Antia, Maria de Maeztu, Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita, Peru Abarka, Satarka, Bordari.[4][1][5] 2010. urtean Orgasmus ipuin erotiko liburuan hartu zuen parte beste bederatzi emakume idazlerekin batera.[6] 2014an argitaratu zuen bere lehenengo ipuin liburua: Andraizea.[7]
Horietaz gain, Segura Irratiko Itaka literatur saioa zuzentzen du.[1] Ahozkotasuna bestela ere landu izan du, esaterako ipuin kontagintzan. 2016ko Ahoz Aho ahozkotasunari buruzko nazioarteko jaialdian IV. Ipuinen Ahozko Lehiaketa irabazi zuen.[8]2019an Igartza Saria irabazi zuen, Herriak ez du barkatuko eleberriarekin.[9][10]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arraroa (Mensajeros, 2010).[11]

- Andraizea. Erein (2014).[12]
- Herriak ez du barkatuko (2019).
- Nor. (1545 Argitaletxea). Ilustratzailea: Karmele Gorroño.[13][14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «kritiken hemeroteka» Irati Goikoetxea. (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Irati Goikoetxea - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ Vasco, Diario. «Diariovasco.com | TOLOSA - GOIERRI - Bi literatura sari Irati Goikoetxea beasaindarrarentzat» www.diariovasco.com (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ «HONDARRIBIA / Entregados los premios Satarka y Bordari. diariovasco.com» www.diariovasco.com (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ «2010 Arraroa» Peru Abarka Album Lehiaketa 2013-11-29 (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Orgasmus belaunaldia» uberan.eus (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Irati Goikoetxea» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ Berria.eus. «Irati Goikoetxea beasaindarrak irabazi du IV. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa» Berria (kontsulta data: 2018-02-23).
- ↑ Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria. 2019ko irailaren 10a, Naiz.eus
- ↑ Garate, Miren. «Irati Goikoetxeak lortu du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ «Irati Goikoetxea - Literaktum» www.literaktum.eus (kontsulta data: 2023-12-11).
- ↑ Igor Susaeta, «Zer bururatu, hori idatzi», Berria, 2014-12-11
- ↑ Ayestaran, E. Cáceres. (2023-11-26). «Irati Goikoetxea: “Quería hacer visible a las víctimas que hemos ignorado y que han enfrentado una soledad muy grande”» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2023-12-06).
- ↑ Akademia, 111. (2023-11-30). «Nor» 111 Akademia (kontsulta data: 2023-12-06).