Edukira joan

Iratxe Lasa Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratxe Lasa Arana

Markina-Xemeingo alkate

2023 -
Bizitza
JaiotzaBilbo1980ko apirilaren 7a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Burgosko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Elhuyar Fundazioa
KidetzaUEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Iratxe Lasa Arana (Bilbo, Bizkaia, 1980ko apirilaren 7a) irakaslea eta politikaria da, Markina-Xemeingo alkatea 2023tik aurrera.

Euskal Filologian lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatean) eta Lengua Castellana eta Literaturan graduatua (Burgosko Unibertsitatean). Hizkuntza normalkuntzarako aditua ere bada. Zuzentzaile eta ikertzaie lanak egin ditu hizkuntzalaritza eta literatura arloan. Euskaltzaindiaren aholkularia da toponimia gaietan.[1][2]

Markina-Xemeingo udalean normalkuntza teknikaria izan zen 10 urtez,[1] eta baita Meñaka edo Zaldibarren, edota UEMAn edo Elhuyar Aholkularitzan ere. Hizkuntza irakaslea eta hezkuntza barruko hizkuntza normalkuntza arduraduna ere izan da Ikastolen Elkartean eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.[2] Irakasle postua dauka Markina BHI institutuan.[1]

2015-2019 legegintzaldian euskara zinegotzia izan zen Markina-Xemeinen.

2023an udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategai gisa.[1][3][4] Hauteskundeak irabazita, herriko alkate izendatu zuten urte bereko ekainaren 17an.

UEMAko zuzendaritza batzordeko kidea da.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Mikel, Reina(e)ko. (2023-02-08). «Iratxe Lasa Arana da Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategaia» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-03-08).
  2. a b https://www.udaltop.eus/eu/-/iratxe-lasa-arana
  3. Mikel, Reina(e)ko. (2023-03-15). «Markina-Xemeingo EH Bilduk hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena egin du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Artime, Mirari. (2023-02-07). «EH Bildu tratará de recuperar la Alcaldía de Markina con Iratxe Lasa» El Correo (kontsulta data: 2025-03-08).
  5. https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/Martin-Aramendi-izango-da-UEMAren-lehendakaria-agintaldi-berrian.aspx[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]