Iratxe Retolaza Gutiérrez[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1977kourtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da.[2] Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere.[3]Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.[4]
Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.[5]
Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, GOI institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, GOI institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste.[3]Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen.[6]
Euskal Filologia ikasi zuen EHUn. Gero irakasle aritu zen EHUn 2006tik 2021era bitarte, baita doktorego ikasketak literaturaren alorrean egiten ere.[6] EHUko lanpostua utzi zuen 2021ean, kulturan eta literaturan lanean jarraitzeko bai, baina giro komunitarioago eta eskuzabalago batean. Eta horixe lortu zuen beste elkarte hauen inguruan sortutako zirkuituan: Emagin, Emakumeen Etxeetako Jabekuntza Eskolak, IntxaurrondokoPlazara Goaz elkartea, UEU, Emun, Seaska...[7]
Iratxe Retolaza 2011an ikastaro batean (Queer literatura).
Genero azterketak egin izan ditu literaturan,[9] eta hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literaturari buruz.[10] Adibidez, 2009tik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan aritzen da dinamizatzaile-lanetan eta batik bat euskal literaturaren eta euskal kulturaren inguruko ikastaroak gidatu ditu. 2012. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean bi irakurle-talde gidatzen ditu: bata, euskal literaturaren ingurukoa; bestea, pentsamendu feministaren ingurukoa.
Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ditu hainbat egitasmotan. Esate baterako, honako testu-liburu edo material hauetan:
Jon Elorduik eta Kirmen Uribek koordinaturiko Hitzen Kutxa liburukietan parte hartu zuen. Cenit argitaletxearekin argitaratu zituzten, 2004anOinarrizko maila. Iruzkin garatuak, eta 2010eanMaila nagusia. Iruzkin garatuak.
Euskara eta Literatura. DBH 3. Literaturaren historia. Irakaslearen liburua (Ibaizabal, 2013)
Euskara eta Literatura. DBH 4. Literaturaren historia. Ikaslearen liburua (Ibaizabal, 2013).
Hezkuntzatik sortuko ditugu euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duten pertsonak, baina euskarazko literatura irakurriko ez dutenak, musika entzungo ez dutenak edo euskarazko zinema ikusiko ez dutenak?
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 50 lan baino gehiago erakusten ditu.[18] Horien artean bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Literaturaren historia DBH 4 (2017) Literaturaren historia DBH 4, ikaslearen materiala (2017)
Literaturaren historia DBH 3 (2017) Literaturaren historia DBH 3, ikaslearen materiala (2017)
Egungo euskal eleberriaren historia [arg.] (2017, UPV/EHU).[22]
Gernikako bonbardaketa euskal literaturan (2017, UPV/EHU)
Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin/EHBF, 2015) Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera atondu zuen liburua.
Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (EDO!, 2013) Isa Castillorekin batera bilduma kolektiboa koordinatu zuen.[23]
Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura (2015, Euskaltzaindia) Iñaki Aldekoa Beitia eta beste batzuekin.[24]
Egungo euskal eleberriaren historia (2007)[25][26]
↑Abizena Retolaza idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Erretolatza edo Retolatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
↑Aldekoa Beitia, Iñaki, Gorka Aulestia Txakartegi, Jon Casenave, Sebastian Garcia Trujillo, Jean Haritschelhar, Jon Batti Kortazar Uriarte, Karlos Otegi Lakunza, Txomin Peillen Karrikaburu, Iratxe Retolaza Gutierrez, Ana M. Toledo Lezeta, Patri Urkizu Sarasua. (2015). Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura. Euskaltzaindia ISBN978-84-843211-9-1..