Iraultza neolitiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nekazaritzaren lehendabiziko eremuak: ekialdeko Ipar Amerika (k. a. 4000–3000), Mesoamerika (k. a. 5000–4000), iparraldeko Andeak (k. a. 5000–4000), Saharaz hegoaldeko Afrika (k. a. 5000–4000), Ilgora Emankorra (k. a. 11000), Yangtze eta Ibai Horiaren arroak (k. a. 9000) eta Ginea Berriko Lur Garaiak (k. a. 9000–6000)

Iraultza neolitikoa aro hartan gizateriak jasan zuen bilakaera sakona izan zen, izan ere, azken glaziazioaren ondorengo klima epelagoak lagunduta, aro honetan gizakia ehiztari-biltzaile huts izatetik nekazaritzan eta abeltzaintzan jardutera iragan zen, hau da, produkzioan hasi zen. Horrez gain, buztingintza, otarregintza eta merkataritzaren hastapenak ere garatu ziren[1]. Izena Gordon Childe australiar arkeologoak asmatu zuen 1941ean[2].

Bilakaera honek 9 mila urte baino gehiago iraun zuen, Ilgora Emankorra izeneko eskualdean lehendabiziko pausoak emanez. Handik Indiara pasa zen (Indo eta Ganges ibaietako arroak) eta Ekialde Urrunera (Txinako Huang He eta Yangtze ibaietako arroak). Lehendabiziko guneetatik Mundu Zaharraren beste lekuetara (Europa, Asia eta Afrikarantz) hedatze kulturalaren bitartez zabaldu zen, nahiz eta eskualde batzuetan jadanik bertoko animalia eta landare batzuk etxekotuta izan[3]. Amerikan, berriz, bilakaera hau autoktonoa izan zen, Mesoamerikan eta Andeetan lehendabiziko guneak zirelarik. Ozeanian iraultza lehenengo biztanleekin batera gertatu zen eta leku batzuetan (Australiako aborigenak aspalditik, agian duela 40.000 urtetik, zeuden uhartean eta ordutik ehiztari-biltzaileak baino ez ziren izan) europarrak heldu arte ez zuten aldatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Neolitoa, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Neolitoa .
  2.   Renfrew, Colin; Bahn, Paul (1993), Arqueologia: Teoría, métodos y práctica, AKAL .
  3.   Diamond, Jared (1999), Guns, Germs, and Steel, New York: Norton Press, ISBN 0-393-31755-2 .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.