Iraultza zientifikoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iraultza zientifikoa Aro Modernoan Zientzia Modernoaren sorkuntza azaltzeko erabili izan den kontzeptua da, XVI eta XVII mendeei dagokiena gehienbat, ideia berriek fisikan, astronomian, biologian (giza anatomia barne) eta kimikan antzinaroko eta Erdi Aroko ikuspegiak naturarekiko aldatu zuten eta zientzia modernoaren oinarriak finkatu zituzten. Gehiengoa dioen moduan, Iraultza Zientifikoa Europan hasi zen Errenazimenduaren bukaeran eta XVIII mendean zehar jarraitu zuen, mugimendu sozial eta intelektualean, Ilustrazioan, eragina izaten zuen bitartean. Data ziurrik ez dagoen arren, orokorrean 1543. urtea hasiera bezala hartzen da Kopernikoren De revolutionibus orbium coelestium argitaratu zelako.

Iraultza zientifikoaren lehen fasea, Aintzinako ezagutzaren berreskurapenean funtsatua dagoena, Errenazimendu zientifiko bezala izendatu daiteke. 1632. urtean bere momentu gorenera iritsi zela diote, Galileoren Diálogos sobre los dos máximos sistemas del mundo entseguarekin batera. Iraultza zientifikoaren bukera 1687ko ‘sintesi handia’-ri leporatzen zaio, hau da, Isaac Newtonen Principia-ri, mugimenduaren legeak eta grabitazio unibertsala formulatu zituen aipatutako obran eta horrekin kosmologia berri baten sintesia osatu zuen. XVIII mendearen bukaeran, iraultza zientifikoa ‘hausnarketaren aroa’-ri bidea eman zion.

Denbora askoan zehar zabaldu zen iraultza zientifikoaren kontzeptua, Jean Sylvain Bailly-ren obrarekin sortu zen XVIII mendean, bi etapen artean zaharra alde batera uzteko eta berria ezartzeko prozesuaren beharra ikusi zuen.

Alexandre Koyré filosofo eta historiagilea iraultza zientifikoa terminoa 1939 urtean aintzat hartu zuen garai hura deskribitzeko.  

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII mendetik aurrera zientzian egon diren aurrerapausoak ‘iraultza’ gisa zedarrituak izan dira. 1747 urtean, Clairautek ‘esaten da, Newtonek bizirik zegoela iraultza sortu zuela’ obra idatzi zuen. Hitza 1789. urtean erabilita ere izan zen Lavoisierren obraren sarreran oxigenoaren aurkikuntzaren berri emanez. ‘Zientzian iraultza gutxi hain jakinarazpen orokorra sortu dute oxigenoaren teoria bezala’. Lavoisier-rek bere teoria garaiko jakintsuen eskutik onartuta ikusi zuen, eta Europan ezarri zen aldarrikapena eta urte gutxira.

XIX mendean, Willian Whewellek zientzian beran iraultza egiteko ideia erein zuen (edo metodo zientifikoa XV – XVI mendeen artean gertatu zen gisara). Gai honi buruz iritzia izan duten iraultzailen artean, gizakiaren gogamenaren konfidantza inplizitu baten trantsizioa dago kanpoko behaketari eta mirespen mugagabea antzinako jakinduriari dagokienez, aldaketaren eta hobekuntzaren itxaropenaren aurrean. Honek gaur egungo iraultza zientifikoaren ikuspegiari ateak zabaldu zizkion: 

‘Naturaren ikuspegi berri bat sortu da, 2000 urteetan zientzia menderatu den ikuspegi grekoa ordezkatuz. Zientzia disziplina autonomo bihurtu da, filosofia eta teknologiatik aldendua.’

Galileo Galilei-ren erretratua.

Tradizionalki iraultza kopernikarrarekin[1] hasi zela onartu da (1543) eta 1687 urtean osatuta izan zen Isaac Newtonen ‘sintesi handia’-rekin, hau da, Principia obrarekin. Jarrera aldaketa Francis Baconen eskutik gertatuta zen bere ‘iragarpen seguru eta enfatikoa’ obrak gizarte zientifikoen sorrera bultzatu zuelarik, adibidez, Royal Society-a, eta Galileok Koperniko defendatu zuena eta mugimenduaren zientzia garatu zuen. 

XX mendean, Alexandre Koyrék[2] ‘Iraultza zientifikoa’ terminoa txertatu zuen, bere ikerketa Galileon zentratuz, eta terminoa Butterfielden[3] eskutik hedatua izan zen, Origins of Modern Science obran. 1962 urtean, Thomas Kuhnek La estructura de las revoluciones científicas[4] obra argitaratu zuen, marko teoriko desberdinak konparatu ezin zirela baieztatuz, esaterako, Einsteinen erlatibitatearen teoria, Newtonen grabitateren teoriarekiko.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideal zientifikoen eraldaketa Matematika, Fisika, Astronomia eta Biologiaren bidez nabaritu zuen, hauek guztiak ikerketa zientifikoaren alde zeuden instituzioaren barruan eta zabaldua izan den unibertsoaren irudian. Iraultza zientifikoak zientzia moderno batzuen ezarpena bideratu zuen. 1984 urtean, Joseph Ben – Davidek idatzi bezala:

XVII mendetik zientziaren garapena ezaugarritu duen ezagutzaren pilatzea, ez zen lehen gertatu. Zientziaren jarduera berri hau Mendebaldeko Europaren herrialde gutxi batzuetan gertatu zen, eta zonalde txiki hori 200 urtez mugatuz joan zen 200 urteean zehar. (XIX mendetik aurrera ezagutza zientifikoa mundu osoan zabaldu zein onartuta izan da).[5]

Idazle garaikide eta historiagile moderno askok, munduaren ikuspegiarekiko aldaketa iraultzaile bat egin zela baieztatzen dute. 1611 urtean John Donne[6] poetak idatzi zuen:

Filosofia berriak guztioi zalantza bat pizten digu,

suaren elementua itzalia dago;

Eguzkia galtzen da, eta Lurra, eta inoren argitasuna

Bilatzeko lekura bideratu dezake.[5]

XX mendeko historiagile batek, Herbert Butterfield[3], ez zegoen hain harrituta, baina aldaketa zerbait oinarrizko bezala ikusi zuen:

Iraultzak autoritatea ingelesez bihurtu zuenetik ez bakarrik Erdi Aroan, baizik Antzinaroan ere – ez zelako bakarrik eklipse eskolastikoarekin hasi, baizik fisika aristotelikoaren suntsiketarekin – kristautasunaren sorreratik guztia eklipsatzen du eta Errenazimendua eta Erreforma gertakari hutsetara mugatu, Erdi Aroko kristautasunaren barruan mugimendu hutsak izango balira bezala … Mundu modernoaren benetako sorrera bezain handia zein mentalitate modernoaren sorrera.[7]

Georg von Peuerbach-en Marte, Venus, Jupiter eta Saturnoren eredu Ptolomeikoaren esferak. Theoricae novae planetarum (1474)

Antzinaroko eta Erdi Aroko aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza zientifikoa Antzinako Greziaren ezagutzaren oinarripean eraiki zen; Erdi Aroko zientziaren pean ere, zein garatuta izan zen Erroma/Bizantzioren zientziatik aurrera; eta Erdi Aroko zientzia islamiarraren pean. Tradizio aristotelikoak XVII mendean oso testuinguru intelektual garrantzitsua jarraitzen izaten zen, hala ere garai horretan filosofo naturalak korronte horretatik alderatu ziren.

Antzinaro klasikoaren oinarrizko ideia zientifikoak guztiz aldatu ziren azken urteotan, eta kasu askotan izena kendu zieten. Geratu ziren ideiak, hau da, iraultza zientifikoan eraldatuak izan ziren ideiek hurrengo esaten zuten:    

  • Aristotelesen kosmologiak Lurra kosmosaren erdigunean jartzen zuen, kosmos hierarkiako eta esferikoa. Lurreko eta zeruko eskualdeak elementu ezberdinez osatzen ziren, elementu horiek mota desberdineko mugimendu natural zituzten.    
  • Lurreko eskualdeak, Aristotelesen aburuz, lau elementuak (lurra[8], ura[9], airea[10] eta sua[11]) esfera zentrokideetan oinarritzen ziren. Gorputz guztiak lerro zuzenetan naturalki mugitzen ziren bere konposaketa elementalari zuzenduta, hots, bere leku naturalerantz. Beste lurreko mugimenduak ez ziren naturalak, bortitzak baizik.     
  • Zeruko eskualdeak bosgarren elementuaren eskutik osatuta zeuden, eterrez, aldaezina zena eta naturalki mugitzen zen mugimendu zirkular uniformeen[12] bidez. Tradizio aristotelikoan, teoria astronomikoak zeruko objektuen mugimendu irregularra azaltzen saiatu ziren, modu askotariko mugimendu zirkular uniformeen efektu konbinatuen bidez. 
  •   Mugimendu planetarioaren eredu ptolomeikoa, Cnidoren Edoxoren eredu geometrikoan eta Ptolomeoren Almagesto-an oinarritzen zena, kalkuluen bidez Eguzkiaren, Ilargiaren, izarren eta planeten posizioa iraganean eta etorkizunean kalkulatu ahal zela frogatu zuen, eta egiaztatu zuen eredu hauek behaketa astronomikoetatik eratortzen direla. Geroago egin ziren garapen astronomikoen eredu izan ziren. Eredu ptolomeikoen oinarri fisikoa zeruko estalkiak zituzten beharrezko, nahiz eta eredu konplexu hauek arduragabeak suertatu fisikaren azalpe honekiko.      

Antzinaroko hautazko teorien aurrekariak egon zirela aipatzea garrantzitsua da, hauek irudikatzen baitituzte geroago egon ziren aurkikuntzak fisika eta mekanikaren arloan, baina tradizio enpiriko baten faltan, eskola aristoteliko baten menpean, eta kontuan hartuz obra asko galdu zirela gudak zirela eta, teoria hauek mende askotan zehar ilunpetan egin ziren, eta kontsideratzen da tradizionalki efektu gutxi izan zutela aipatutako fenomenoen berraurkitzean; inprentaren asmakuntzarekin ezagutzaren hedapena handitu zen. Bitartean erdi aroan zehar geometrian, matematiketan eta astronomian aurrerapauso garrantzitsuak eman ziren, bereziki mundu islamiarra eta Europan.

Hala ere, iraultza zientifikoaren pentsalari garrantzitsuak antzinaroko ikasketarekiko errenazentistak zeukaten errespetuarekin bat etortzen ziren eta bere berrikuntzetarako antzinaroko leinuak zitatzen zituzten. Nikolas Koperniko (1473 – 1543), Kepler (1571 – 1630), Newton (1642 – 1727), eta Galileo Galilei (1564 – 1642) Antzinaroko eta Erdi aroko jatorri ezberdinak azaldu zituzten sistema heliozentrikorako. Bere obra Principiaren eskolioetan, Newtonek esaten zuen mugimenduaren bere hiru lege axiomatikoak Huygens (1629 – 1695) bezalako matematikariek onartu zutela, Wallace, Wren eta besteak beste, eta baita, Principiaren bigarren edizioaren zirriborroan, grabitatearen legea eta mugimenduaren bere lehenengo legea zenbait pertsonai historikoei ezarri zien.    

Nolakotasun hauek izan arren, iraultza zientifikoaren teoria estandarrak XVII mendea aldaketa zientifiko iraultzaileen garaia baieztatzen zuen. Ez ziren bakarrik garapen iraultzaile teoriko eta esperimentalak gertatu, zientzialariek lan egiten zuten modua ere eraldatu zen.

Metodo zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII mendean definitu eta ezarri zen metodo zientifikoaren pean, alde batera utzi ziren egoera naturalak eta artifizialak, eta gutxika komunitate zientifikoaren bidez egindako esperimentazio sistematikoaren ikerketa tradizioa onartzen joan zen. Naturarekiko hurbilketa induktibo bat erabiltzearen filosofia – suposaketa alde batera utzita eta soilik adimen zabal batekin begiratuz – aurretiko dedukzio aristotelikoarekin kontrajarrita zegoen, horren bidez ezagututako gertaeren ikerketa ulermena zekarren. Praktikan, noski, zientifiko (eta filosofo) askok uste zuten bien arteko konbinaketa beharrezkoa zela, suposaketak zalantzan jartzeko ahalmena, baina baliozkotasun gradu bat daukaten behaketak ulertzea ere.  

Iraultza zientifikoaren bukaeran, filosofoen ‘ mundu kualitatiboa ’ mundu mekaniko eta matematiko batean bihurtu zen, ikerketa esperimentalaren bidez ezagutu daitekeena. Hala ere zientzia newtoniana zientzia modernoa bezala zen alderdi guztietan, kontzeptualki gure zientziaren antza handia zuen. Zientzia modernoaren ezaugarri askok, bereziki bere instituzionalizazio eta profezionalizazioari dagokienez, XIX mendearen erdialdera arte ez ziren estandarizatu.     

Enpirismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio zientifiko aristotelikoan behaketa eta arrazoimenaren bidez egoera ‘ naturalen ’ bilaketa interakzioaren forma nagusiak ziren. Modelo teorikoak kontrajartzen zituzten gertaera arraroak aberrazioak zirela aurreko ikuspegiarekin batera zeuden, ‘ naturalki ’ zenez naturari buruz ezer esan gabe. Iraultza zientifikoaren bitartean, hautemate aldakorrak zientzialariaren papera naturari dagokionez, ebidentziaren balioa, esperimentala edo behatuta, metodologia zientifiko batera arte heldu ziren non enpirismoak paper garrantzitsua zuen baina ez absolutua.

Iraultza zientifikoaren hasieran, enpirismoa zientziaren eta filosofia naturalaren osagai garrantzitsua zen. Aurreko pentsalariek, filosofo nominalista Ockham barruan sartzen, enpirismoarekiko mugimendu intelektuala hasi zuten.

‘ Enpirismo ’ terminoa bere bi fundatzaileen ezberdintasun filosofikoak deskribatzeko erabilita izan zen, Bacon, enpirista bezala deskribatuta izan dena, eta Descartes, arrazionalista bezala deskribatuta izan zena. Hobbes, Berkeley eta Hume filosofiaren adierazgarriak izan ziren, giza – ezagutzaren oinarritzat tradizio enpiriko sofistikatu bat garatu zutenek.

Enpirismoaren fundatzailea, hau da, Lockek bere obran Ensayo sobre el entendimiento humano (1689) esan zuen giza gogamenera heldu ahal den egiazko ezagutza bakarra esperientziaren bidez lortu daitekeela. Giza gogamena tabula rasa bezala sortuta izan dela argudiatu zuen, bertan zentzumenezko – inpresioak grabatuak izaten dira eta hausnarketa prozesu baten ondorioz ezagutza eraikitzen da.

Baconen zientzia [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza zientifikoaren oinarri filosofikoak Francis Baconek ezarri zituen, enpirismoaren aitatzat hartuta izan dena. Bere lanek ikerketa zientifikorako metodologia induktiboak ezarri eta gizarteratu zituzten, askotan metodo baconianoa izendatuta, edo metodo zientifikoa. Bere exijentzia prozedura planifikatu bat aurrera eramateko zientziaren arlo erretoriko eta teorikoan aurrerapauso bat suposatu zuen, esan beharra dago horietako askok gaur egungo metodologiaren parte direla.

Francis Bacon ikerketaren baitan metodo zientifikoa ezartzeko oinarrizko pentsalaria izan zen. Frans Pourbus-en erretratua (1617)

Baconek giza eta jainkotiar ezagutzaren prozesu guztiarentzat izugarrizko erreforma proposatu zuen, berak Instauratio Magna deitu zuena. Baconentzat aipatutako erreformak zientziarentzako aurrerapauso garrantzitsua suposatu zuen, asmaketa berriek giza – miseria eta beharrak gozatuko lituzkeelako. Bere obra Novum Organum –a 1620 urtean argitaratu zen.  

Gizakia ‘ naturaren ministro eta interpretatzailea ’ zela baieztatu zuen, ‘ giza ezagumena eta boterea sinonimoak dira ’, ‘ efektuak instrumentuez bitartez eta bere laguntzarekin sortuak izan dira ’, eta ‘ gizakia jarduten dagoen bitartean soilik gorputz naturalak aplikatu edo kendu ahal ditu, barneko naturak gainekoa egiten du ’ ere baieztatu zuen, eta geroago esan zuen ‘ natura bakarrik burutu daiteke obeditzen denean ’. Hona hemen goian aipatu dugun obraren laburpena, naturaren ezagutza eta instrumentuen erabilpenarekin, gizakia naturaren lan – naturala gobernatu eta zuzendu dezake behin betiko emaitzak lortzeko. Ondorioz, gizakia, naturaren ezagumena bilatzean, berarengandiko boterea lortu daiteke – eta horrela ‘ Giza – inperioa ’ berreskuratu, gizakiaren araztasunarekin batera galdu zena –. Modu honetan, uste zuen, gizateria babesgabetasunetik at egongo zela, pobrezia eta miseriatik at, bakea heltzen zen bitartean, segurtasuna eta oparotasuna.  

Honekin naturarengan boterea eta ezagumena lortzea nahi zuen, obra honekin Baconek logikaren sistema berri bat sortu zuen antzinako silogismoaren formak baino hobea zena, bere metodo zientifikoa garatzen, indukzio ezabatzailearen bidez fenomeno baten kausa formala isolatzen dituzten prozeduretan oinarritzen da (beroa, adibidez). Pentsalariarentzat, filosofoa arrazoiketa induktibotik pasa behar da, ekintzatik axiomara eta axiomatik lege fisikora. Hala ere, indukzioa hasi baino lehen, ikertzailea bere burutik askatu behar dugula egia desitxuratzen dituzten nozioak. Bereziki, konturatu zen filosofiaren kezkarik handiena hitzak zirela, batez ere diskurtsoa eta eztabaida, mundu materiala behatu ordez: ‘ Pues mientras los hombres creen que su razón gobierna las palabras, de hecho las palabras se vuelven y reflejan su poder sobre el entendimiento, Y así hacen que la filosofía y la ciencia sean sofisticadas e inactivas ’.

Baconen ustez zientziarentzat garrantzitsua da eztabaida intelektualak edota kontenplaziozko helburuen bilaketa ez egiten jarraitzea, gizateriaren bizitza hobetzeko lan egin behar du asmaketa berriak sortzen. Asmaketen jarrera aldakorra eta irismena esploratu zituen, hala nola, inprenta, bolbora eta iparrorratza.

Esperimentazio zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baconek lehenengo aldiz metodo esperimentala deskribatu zuen.

Sigue siendo una experiencia simple; que, si se toma como viene, se llama accidente, si se busca, experimento. El verdadero método de la experiencia enciende primero la vela [hipótesis], y luego, por medio de la vela, se muestra el camino [arregla y delimita el experimento]; comenzando como lo hace con la experiencia debidamente ordenada y digerida, ni tortuosa ni errática, y de ella deduciendo axiomas [teorías], y de axiomas establecidos, nuevos experimentos.

Francis Bacon. Novum Organum. 1620.       

William Gilbert metodo honen lehenengo defendatzaileen artean zegoen. Filosofia aristotelikoaren aurrean errefusak jaso zituen. Bere obra De Magnete 1600 urtean idatzi zuen, askoren artean elektrizitatea eta magnetismoaren aita da. Liburu honetan, bere esperimentuen deskribapena egiten du, esperimentu hauetan Lurrari terrella ezizena jarri zion. Aipatutako esperimentu horietatik aurrera, Lurra magnetikoa dela ondorioztatu zuen eta hori iparrorratzek iparrera apuntatzen duten arrazoia zela baieztatu zuen.       

Thomas Thomsonen aburuz Gilberten magnetismoari buruzko liburua filosofia induktiboaren eredurik onenetarikoa da, eta aipagarria da Baconen Novum Organumaren aurretiko delako.

Galileo Galilei ‘ astronomia behatzaile modernoaren aita ’, ‘ fisika modernoaren aita ’, ‘ zientziaren aita ’, eta ‘ zientzia modernoaren aita ’ izendatua izan da. Bere ekarpenak mugimenduaren zientziaren arloan esperimentu eta matematiken arteko konbinaketa berritzaile baten bidez egin zen.

Matematizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutza zientifikoak, aristotelikoekin batera, gauzen benetako eta beharrezko kausak ezarri zituen. Erdi aroko filosofo naturalistak arazo matematikoak erabiltzen zituzten, giza ikerketak abiadura lokaleko eta bizitzaren alderdien analisi teorikoetara mugatzen zituzten.

XVI eta XVII mendeetan zientifiko europarrek neurri kuantitatibo gehiago martxan jarri zituzten Lurren gertatzen diren gertakari fisikoak neurtzeko.

Galileok bere obran Il Saggiatore idatzi zuen:      

La filosofía [i.e., la física] está escrita en este gran libro —me refiero al universo— que permanece continuamente abierto a nuestra mirada, pero no se puede entender a menos que primero se aprenda a comprender el lenguaje y la interpretación de los caracteres en que está escrito. Está escrito en el lenguaje de las matemáticas y sus caracteres son triángulos, círculos y otras figuras geométricas, sin las cuales es humanamente imposible entender una sola palabra de él; sin estos, uno está dando vueltas en un oscuro laberinto.

Isaac Newton.

Filosofia mekanikoa edo mekanizismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia mekanikoan ez da onartzen urrutitik lan egitea, materiazko partikulak funtsean bizigabeak dira, hau da, inerteak. Mugimendua zuzenezko talka fisiko baten ondorioz gertatzen da. Sustantzia naturalak natura organikotzat ulertuta izan zirenean, filosofo mekanikoak makinatzat jo zuten. Emaitza bezala, Isaac Newtonen teoria atzerakada bezala ikusi zen. Thomas Kuhnen aburuz, berak eta Descartesek printzipio teleologikoa (Jainkoak unibertsoan dagoen mugimendu kantitatea kontserbatu zuen) babestu zuten.

Intituzionalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo elkarte zientifikoa Royal Society of England izan zen. Gresham College-aren inguruko jendea zen 1640 eta 1650 urteen bitartean. Eskolako historia baten arabera:

Según una historia del Colegio:

La red científica que se centró en Gresham College desempeñó un papel crucial en las reuniones que condujeron a la formación de la Royal Society.

Mediku eta filosofo natural horiek ‘ zientzia berria ’-ren eskutik eragina jaso zuten, Baconek sustatu zuen moduan bere obra Nueva Atlántida-n, 1645 urtetik aurrera. Oxfordeko Elkarte Filosofikoa Liburutegi Bodleianaren arauen menpe zuzenduta egon zen.  

Elkartearen lehen idazkaria Henry Oldenburg izan zen. Bere lehen bilerek Robert Hookek egin zituen esperimentuak barne hartu zituzten eta gero Denis Papin (1684). Esperimentu hauek gai aldaketak suposatu zituzten, eta batzuetan garrantzitsuak izan ziren eta beste batzuetan garrantzi-gabekoak. Elkartea Philosophical Transactions-ekin hasi zen 1665 urtean, zientziari buruzko aldizkaririk zaharrena eta luzeena.      

1666 urtean, frantsesak Zientzien Akademia sortu zuten. Britainiarrak kontrapuntua jartzeko, Jean-Baptiste Colbert-ek Akademia gobernuaren parte bezala sortu zuen. 1699 urtean Luis XIV erregeak erregelak ezarri zituen eta Pariseko Louvre-an kokatu zuen.      

Ideia berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lurra unibertsoaren erdigunetik kentzea heliozentrismoaren eskutik.
  • Teoria aristotelikoaren gutxiespena atomismoaren aurrean.
  • Ideia mekaniko aristotelikoen ordezkapena, gorputz guztiak lege fisiko berdinen menpean mugitzen diren ideiaren ordez.
  • Inertziak oldarraren teoria ordezkatu zuen.
  • Galenoren zain – sistemaren ordezkapena William Harveyren kontzeptuaren ordez. 

Erreferentziak [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Revolución de Copérnico. 2018-03-15 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. Alexis Clairaut. 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  3. a b (Gaztelaniaz) Herbert Butterfield. 2017-10-20 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) La estructura de las revoluciones científicas. 2017-12-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  5. a b Donne, John An Anatomy of the World, citado en Kuhn, Thomas S. (1957) The Copernican Revolution: Planetary Astronomy in the Development of Western Thought. Cambridge: Harvard Univ. Pr. p. 194.
  6. (Gaztelaniaz) John Donne. 2018-03-05 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  7. Butterfield, Herbert: The Origins of Modern Science, 1300–1800, (Nueva York: Macmillan Co., 1959), p. viii.
  8. (Gaztelaniaz) Tierra (elemento). 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  9. (Gaztelaniaz) Agua (elemento). 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  10. (Gaztelaniaz) Aire (elemento). 2017-05-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  11. (Gaztelaniaz) Fuego (elemento). 2017-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  12. (Gaztelaniaz) Movimiento circular uniforme. 2018-03-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]