Irena Bihariová
| Irena Bihariová | |||
|---|---|---|---|
2009 - | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Trnava, 1980ko irailaren 15a (45 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Faculty of Law at Comenius University in Bratislava (en) | ||
| Hizkuntzak | eslovakiera erromaniera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | legelaria eta politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Irena Bihariová (Trnava, 1980ko irailaren 15a) eslovakiar erromani politikari, arrazakeriaren aurkako ekintzaile eta abokatua da, Eslovakia Progresistako presidentea eta Eslovakiako Errepublikako Kontseilu Nazionaleko kidea.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Bratislavako Comenius Unibertsitatean Zuzenbidean maisutasuna eskuratu zuen.[1] Abokatu lanetan aritu zen. 2009an, Ľudia proti racismu (Arrazakeriaren aurkako Jendea) erakundeko lehendakari izatera heldu zen. Erakunde horrek muturreko delituen biktimei laguntzen die, baita doako laguntza juridikoa eman ere.[3] Barne Ministerioaren egituraren barruan jarduten duen arrazakeriaren eta estremismoaren aurkako batzordeko presidenteorde izendatu zuten.[4] Bere lanari esker giza eskubideen saria jaso zuen.[3]
Eslovakia Progresista alderdi politikoaren barruko jarduera politikoetan murgildu zen, eta 2020an hautatu zuten presidente.[5] Eslovakian alderdi handi baten buru izan zen lehen ijitoa izan zen.[6]
2022an, Michal Šimečkak ordezkatu zuen postu horretan.[7] 2023an, Eslovakia Progresistak Eslovakiako Errepublikako Kontseilu Nazionaleko kide izendatu zuen.[8]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Absolventi» uniba.sk.
- ↑ Karol Sudor. (9 listopada 2015). «Dávajte si pozor na tú Bihariovú» dennikn.sk.
- ↑ a b c Cano, José A.. «“En Europa existe un problema de racismo institucional contra las personas gitanas”» ctxt.es | Contexto y Acción.
- ↑ «Irena Bihariová» progresivne.sk.
- ↑ Ján Krempaský. (15 czerwca 2020). «Female Roma lawyer who has known poverty and prejudice. Progressives have a new leader» sme.sk.
- ↑ Williams, Phoebe. (2021-03-23). «The Intrepid Irena and the New Era for Progressive Slovakia» Lossi 36.
- ↑ «Progresívne Slovensko si zvolilo nového predsedu, Šimečka dostal hlas od takmer všetkých delegátov» webnoviny.sk 7 maja 2022.
- ↑ Andrej Kuzmány. (1 października 2023). «Kto sa prekrúžkoval do parlamentu? Pozrite si zoznam 150 poslancov (voľby 2023)» sme.sk.