Irene Alba
| Irene Alba | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1873ko irailaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 1930eko urriaren 14a (57 urte) |
| Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
| Familia | |
| Aita | Pascual Alba |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Irene Alba Abad (Madril, 1867ko irailaren 29a - Bartzelona, 1930eko urriaren 14a) madrildar aktorea izan zen.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1867ko irailaren 29an Madrilen jaio zen, Pascual Alba aktorearen eta Irene Abaden alaba zen, Leocadia Alba aktorearen ahizpa eta Jose Albaren arreba izateaz gain.[4] Hamaika urterekin egin zuen debuta oholtza gainean.

Genero txikia deiturikoan hasi zen, Apolo Antzokian askotan lan eginez. Nabarmentzekoak dira El año pasado por agua (1889), El arca de Noé (1890), El chaleco blanco (1890) lanak, eta, batez ere, La verbena de la Paloma (1894) zarzuela ospetsuaren estreinaldian Casta gisa egindako papera; antzezpen horretan bat egin zuen bere aitarekin, bere ahizparekin eta handik bi urtera bere senarra izan zen Manuel Caba Martínezekin.[5]
Buenos Airesen bere senarrarekin batera La casa del placer, El chiripá rojo eta Gabino el mayoral interpretatu ostean, 1902an Espainiara itzuli zen.
Hurrengo urteetan genero txikia utzi zuen eta La zahorí, Genio y figura (1910), El orgullo de Albacete, La casa de la Troya, Las de Caín, Mi papá, La primera conquista, El centenario, La venganza de don Mendo, El reino de Dios, Los chatos eta Los Caciques bezalako lanak estreinatu zituen.
1921ean Juan Bonafé aktorearekin konpainia sortu zuen, 1929ra arte. Ondoren, Joaquín García Leonekin batu zen profesionalki. Bartzelonan lanean ari zela, bere osasun egoerak okerrera egin zuen, eta handik egun gutxira hil zen.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irene (1899-1957), Manuel (1900-1925), Julia (1902-1988) eta Josefa Caba Alba (1905-1930) aktoreen ama izan zen, eta Irene, Julia eta Emilio Gutierrez Caba aktoreen amona.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Irene Caba Alba | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2024-08-19).
- ↑ Cristy. (viernes, 24 de enero de 2014). «MUJERES DEL MUNDO: IRENE ALBA ABAD» MUJERES DEL MUNDO (kontsulta data: 2024-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irene Alba - Hispanopedia» es.hispanopedia.com (kontsulta data: 2024-08-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Madridiario. «Escenas de antaño: Los Alba, 140 años en el teatro» Madridiario (kontsulta data: 2024-08-19).
- ↑ Un siglo de teatro en una sola familia de actores. 26 de marzo de 1960.
- ↑ Cuatro generaciones de actores: los Caba Alba. 22 de junio de 1974.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biografía artxibatua 2009 ko otsailaren 4an Wayback Machinen.
- Dokumentala: Compañía Caba Alba Gutiérrez Escobar, TVE Imprescindibles saioa.