Irene Arrarats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irene Arrarats
Irene Arriarats.jpg
Bizitza
Jaiotza Hernani, 1967 (51/52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Berria
Euskaldunon Egunkaria
Kidetza Euskaltzain urgazleen zerrenda

Irene Arrarats Lizeaga (Hernani, 1967) Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea da. Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.

Biografia profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunon Egunkarian hasieratik lan egin zuen zuzentzaile eta itzultzaile moduan, zortzi urte geroago 1999an egunkariko euskara-arduradun izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 2003an egunkaria indarrez itxi zuten arte. 2003an bertan hasi zen euskara-arduradun Berria egunkarian eta harrezkero hori izan da bere lana. 2001ean argitaraturiko estilo Egunkariaren azken estilo-liburuaren egile bat izan zen eta orain Berriaren estilo-liburuaren zuzendaria da.[1]

Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2018aren uztailaren 20an baina lehenago ere (2007tik) ari zen lankidetzan Euskaltzaindiarekin Hiztegia batzordean, Exonomastika batzordean, Euskara Batuaren Eskuliburuan eta Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak lantaldean.[2]

Euskaltzaindiak 2018an argitaratu zuen Euskara Baturaren eskuliburua osatu zuen batzordeko kidea izan zen.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 5 lan baino gehiago bildu dira.[11]

« Euskara batua naturala eta informala izan daitekeela eta izan behar duela uste dut. Baina, zailtasunak ditu horretarako, halako molde eta erregistroan aritzeko erresonantzia kutxa nahikorik gabe jarraitzen duelako euskarak. Hori da euskara batuaren erronketako bat. »

—Irene Arrarats[12]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garaikoetxea, Garikoitz (2018), «Harria lantzen», Berria, . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.
  2. «Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.
  3. Tailerra martxan jartzeko garaia Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  4. «Atarikoa - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  5. "Berria" egunkariak bere estilo liburu digitala aurkeztu du - Euskaltzaindia Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  6. Torner Zabala, Jon (2013) «'Berria'-ren estilo liburua, Interneten» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  7. Urkizu, Urtzi (2017-03-30) «BERRIAren estilo liburua, eskuan» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  8. Estilo liburua (1. ed. argitaraldia) Egunkaria 1992 ISBN 8460445194 PMC 863177137 . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  9. «pub Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburua - Eduki publikatzailea» www.ehu.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  10. «'Euskaldunon Egunkaria'k euskaraz idazteko arauak biltzen dituen 'Estilo (...)» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  11. Irene Arriaratsen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>15 produktu).
  12. Arrarats, Irene «Audioak - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-30.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]