Irene Leccekoa
| Irene Leccekoa | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | I. mendea |
| Heriotza | Lecce, I. mendea ( urte) |
| Jarduerak | |
| Santutegia | |
| Maiatzaren 5a | |
Santa Irene edo Santa Erina, katolizismoan Irene Leccekoa izenez ezaguna, eta kristautasun ortodoxoan Irene Mazedoniakoa izenez (Αγία Ειρήνη Μεγαλομάτρυς) izaera nahiko mitikoko I. edo II. mendeko martiri eta santu kristaua da.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko tradizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko tradizioan, Penelope izenarekin jaio zen, Lizinio izeneko gizon bat zuela aita, Mygdonia hiriko gobernaria Mazedonian. Beste bertsio batek aita Lizinio erromatar enperadorea izan zela dio, baina haren biografoek seme bat baino ez dute aipatzen. Nolanahi ere, neskaren aita paganoak, bere edertasunaren beldur, dorre batean giltzapetu zuen sei urte zituela. Baina neskatoak jainkoa aurkitu zuen kartzelan, eta kristau doktrina erakutsi zion. San Timoteok bataiatua, bere jaiotza izenari uko egin zion, Irene izena hartu zuen, eta bere aitak gurtzarako eman zizkion idoloak suntsitu zituen.[1][2][3]
Beste bertsio batek Lizinio hori Megiddo (Palestina) edo Magedo (Pertsia) hiriko errege bihurtzen du [4][5]. Kondaira zehatz honetan Xapur I.ak kondenatu zuen heriotzara Sasandar Inperioan, Konstantinoren dinastiaren garaiaren inguruan kokatzen da beraz martiritza.[6]
Katolizismoko tradizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako tradizioan Salentoko penintsulako bizilaguna da Irene, Leccen jaioa, non Sant'Irene eliza dagoen, 1591 eta 1639 urteen artean eraikia. [7] Irene Lecceko santu zaindaria izan zen 1656 arte, non Orontius Leccekoak ordezkatu zuen, eta jaieguna ere gizonezko santuarenarekin batu zuten.[8] Salentoko Altamura hirian santu zaindaria izaten jarraitu zuen.[5]
- ↑ (Ingelesez) CatholicSaints.Info » Blog Archive » Saint Irene of Lecce. .
- ↑ «Santa Irene de Lecce» www.parroquiasanmartin.com.
- ↑ (Ingelesez) CatholicSaints.Info » Blog Archive » Saint Irene of Lecce. .
- ↑ (Alemanez) «Irene von Thessaloniki - Ökumenisches Heiligenlexikon» www.heiligenlexikon.de (kontsulta data: 2026-02-19).
- 1 2 (Italieraz) Bruno, Michele. (2019-05-05). «Chi era Sant'Irene e perché è patrona di Altamura?» Algramà (kontsulta data: 2026-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sant' Irene (Erina) da Lecce» Santiebeati.it.
- ↑ (Ingelesez) «Church of Saint Irene (Chiesa di Sant'Irene) - Shichor» www.shichor.co.il.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Sant' Oronzo (Oronzio)» Santiebeati.it.
