Irene urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene urakana, 2011ko Abuztuaren 24a (NASA).

Irene urakana, zikloi tropikal suntsigarria, 2011ko abuztuaren bukaeran Karibearen zati handiena eta AEBko ekialdeko kostaldea jo zuena.

2011ko Atlantikoko urakan-denboraldiko bederatzigarren ekaitzaldia izan zen, eta urakan kategoria esleitu zitzaion lehena. Atlantikoko uhin tropikal definitu batetik sortu zen, Antilla Txikien ekialdean. Lehenik, St. Croix uhartean jo zuen lurra, ekaitz tropikal gisa, eta, gero, Puerto Ricon. Uhartea zeharkatzen zuen bitartean, urakanen indarra hartu zuen (1. kategoriakoa). Abuztuaren 24an, Bahamen hego-ekialdea jo eta gero, urakan-garaiko lehen urakan handi (3. kategoriakoa) bihurtu zen Acklins uharteen inguruan. Abuztuaren 27an jo zuen berriz lurra, Ipar Carolinan.

Kalte eta kostu handiak sortu zituen Irene urakanak, besteak beste, berrogeita hamasei hildako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]