Irgun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irgun
Datuak
MotaParamilitarra eta erakunde terrorista
HerrialdeaYishuv (en) Itzuli
IdeologiaRevisionist Zionism (en) Itzuli eta nazionalismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko
Zeren jabe
Historia
Sorrera1931
Sortzailea
Desagerpena1948ko irailaren 28a

Irgun (hebreeraz: ארגון‎), jatorrizko izena Irgun Zevai Leumi (hebreeraz: ארגון צבאי לאומי‎, euskaraz: «Erakunde Militar Nazionala») 1930 eta 1940ko hamarkadetan zehar Britainia Handiaren mandatupean zegoen Palestinan jardun zuen talde armatu sionista zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir Jabotinskyk 1931n sortu eta zuzendutako taldea izan zen, Haganako zatiketa baten ondorioz. Haren helburua arabiarrek egiten zituzten ekintza terroristen aurrean erantzutea zen, bereziki 1929ko sarraskien ondoren.

Britaniarren agintearen amaieran jarrera gogortu zen, bai arabiarren eta baita britaniarren aurkako atentatu gogorrak eginez, Menahem Beginen gidaritzapean. Bortitzena Jerusalemgo King David hotelaren kontrakoa izan zen (kolonialismo britaniarraren gune garrantzitsuena zen), 1946ko uztailaren 22an: 91 pertsona hil ziren, tartean 17 judu. Irgunek hiru aldiz leherketaren berri eman arren, agintari britaniarrek ez zuten hotela hustu. Erakunde horrek eta arabiar talde armatuek sortutako giroak Britainia Handiak Palestinako agintea 1948an uztea eragin zuen.

Lehen gerra arabiar-israeldarrean parte hartu zuen, besteak beste, Jafo konkistatuz eta Jerusalemgo auzo judua defendatuz. Dena dela, Deir Yassingo sarraskiak fama txarra eman zion erakundeari; arabiarren herri horretan egindako sarraskiaren ondorioz ehun arabiar hil ziren. Antzeko sarraskiak beste hainbat herri palestinarretan ere gertatu ziren, eta horren ondorioz, zenbait arabiarrek inguruko estatuetan babesa aurkitu zuten.

Gerra hartan, Irgunek Israelgo armadarekin bat egin zuen eta armak eman zizkion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]