Zumalakarregi Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iriarte Erdikoa baserria» orritik birbideratua)
Zumalakarregi Museoa
Iriarte Erdikoa baserria, museoaren egoitza Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrmaiztegi
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1989ko maiatzaren 1a (34 urte)
Webguneahttp://www.zumalakarregimuseoa.net/

Zumalakarregi Museoa Euskal Herriaren historia Antzinako Erregimenetik liberalismorako aldian, Hirugarren Karlistadara arte, azaldu eta horren inguruko bilduma egiten duen museo bat da, Ormaiztegin (Gipuzkoa) kokatua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta bereziki Tomas Zumalakarregiren eta Migel Antonio Zumalakarregiren bizitzak azaltzen ditu. Hain zuzen, Iriarte Erdikoa izeneko XVII. mendeko baserrian du egoitza, non Zumalakarregi familia bizi izan zen. Zumalakarregi familiaren eta garaiko objektuez gainera, museoko funtsetan badira ikertzaileen esku jartzen diren agiri garrantzitsuak ere.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren bildumak Lehen Karlistaldiaren eduki adierazgarriek osatzen dituzte: badira Zumalakarregi eta bere familiaren objektu pertsonal eta militarrak, garaiko armak eta uniformeak, prefilatelia eta numismatika gaiak, eskutitz sailak, txostenak, proklamak, pasaporteak, grabatu, akuarela, olio eta beste irudi gai ugari, XVIII, XIX eta XX. mendeko prentsa, eta idazlan biografiko, zientifiko eta orokorrak, plano, mapa eta atlasak. Gaiari buruzko garaiko eta egungo liburuz hornitutako liburutegia ere badago.

Agiri-bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4.000 bat agiriz (gutunak, eskuizkribuak...) osatua dago museoko agiri-bilduma, horietako asko online kontsultagarriak. Besteak beste, agiri-multzo hauek biltzen dira:

  • García Moreno bilduma,
  • Alcudiako Kondaren funtsa (1834-1842),
  • Vizconde de Alcira funtsa (1834-1897),
  • Marqués de las Hormazas bilduma
  • Zumalacárregui-Ollo bilduma (1833-1886),
  • Elio-Zubizarreta bilduma,
  • Marqueses de las Hormazas bilduma (1834-1912),
  • 5º Batallón de Vizcaya funtsa (1834-1839),

  • Lord John Hay funtsa (1835-1856)
  • Diversas bildumak (1793-1869),
  • Tastet funtsa (1830-1868),
  • Mateo Seoane y Sobral bildumak,
  • Lángara funtsa (1821-1852),
  • Bizkaiko Diputazioaren funtsa (1820-1841)
  • José de León funtsa (1867-1876),
  • Harispe funtsa (1835-1848).

Erakusketa iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomas Zumalakarregi jeneralaren betaurrekoa da museoaren bilduma zabaleko objektuetako bat.
Sakontzeko, irakurri: «Karlistaldiak»
Sakontzeko, irakurri: «Tomas Zumalakarregi»

Erakusketak Euskal Herriko gizarteak XIX. mendean izandako bilakabidea azaltzen du; eta, bereziki, Euskal Herrian gertatutako karlistaldien jatorri, gako eta ondorioak. Garaiko egoeran zehar egindako ibilbide batetik abiatuta, Zumalakarregi familiari buruzko xehetasunak ematen ditu; eta, ondoren, Lehenengo Karlistaldiaren aurrekariak, Euskal Herriko foruak eta gerraren gakoak azaltzen ditu. Karlista eta liberalen atzerriko laguntzari buruzko azalpenak ere ematen ditu, gerrak azkenean ekarri zuen nekearekin batera. Bigarren Karlistaldira bitarteko gerra arteko garaia ere irudikatzen du. Ibilbidearen bukaeran, karlisten estatuak, propaganda, azken borrokak eta karlisten porrota ageri dira.

Haurrentzako belaunaldien arteko topaketak antolatzen dira Zumalakarregi Museoan.

Erakusketa multimedia baliabideekin, lantegi elkarreragileekin, bestelako lantegiekin eta ibilbide didaktikoekin osatzen da. Garaiko beste gai batzuk ere lantzen dira, hala nola trenbidearen historia eta industria iraultza.

Aldi baterako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urteraino Azterketa Historikoak aldizkaria plazaratu zuen. Guztira zazpi zenbaki izan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]