Irina Vlah
| Irina Vlah | |||||
|---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||
2015eko apirilaren 15a - 2023ko uztailaren 19a
2005eko martxoaren 6a - 2015eko apirilaren 30a | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Comrat (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Comrat State University (en) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria | ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
| Alderdi politikoa | |||||
| vlah.md | |||||
Irina Fiodorovna Vlah (Comrat, Moldavia, 1974ko otsailaren 26a) moldaviar politikaria da. Gagauziako gobernadore izan zen 2015etik 2023ra, eta Moldaviako Parlamentuko kide 2005etik 2015era. Gagauziako Lurralde Unitate Autonomoa zuzendu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2][3]
2025ean Vlahk zigorrak jaso zituen Kanadan, eta Lituanian, Polonian, Letonian eta Estonian sartzea debekatu zioten, 2025eko Moldaviako parlamenturako hauteskundeetan Errusiaren esku-sartze ekintzak zirela eta; Moldaviako agintariek, berriz, bere banku-kontuak blokeatu zituzten. Gainera, bere alderdia, PRIM (Moldaviako Bihotza Alderdi Errepublikanoa), hauteskundeetatik kanpo utzi zuten finantziazio ilegala zela eta. Alderdi hau Hauteskunde Bloke Patriotikoaren (BEP) parte zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irina Vlah 1974ko otsailaren 26an jaio zen Comrat-en, estatuko langileen familia batean. Gagauz eta bulgariar jatorrikoa da.[4]
1991tik 1996ra Comrat hiriko unibertsitatean ikasi zuen, Zuzenbide Fakultatean. 2001etik 2008ra Moldaviako Zientzien Akademiako doktorego-ikaslea izan zen.[4]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vlah 1996an bihurtu zen abokatu, zerga ikuskaritzan lan eginez.[4]
2003 eta 2005 urteen artean, Gagauziako Batzorde Exekutiboko sail juridikoa zuzendu zuen.
Parlamentuko kide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vlah Moldaviako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 2005ean, eta eserlekua lortu zuen. Bost urte geroago, Moldaviako Errepublikako Sozialisten Alderdiaren Batzorde Exekutiboko kide izendatu zuten.[4]
Gagauziako gobernadorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015ean Vlah Gagauziako buru bihurtu zen. Izan ere, martxoaren 22an hauteskundeetako irabazle izendatu zuten lehen itzulian, botoen gehiengo osoa eskuratuz. Apirilaren 15ean egin zuen zina, eta kargua bete zuen lehen emakumea izan zen. Nicolae Timofti Moldaviako presidenteak Vlah nazioko kabineteko kide izendatu zuen eta Segurtasun Kontseilu Gorenean eserlekua eman zion (2021eko martxoaren 4ra arte egon zen han).[5][6]
2019an Gagauziako buru hautatu zuten berriro, eskualdeko historia modernoko hauteskunde garaipenik handiena lortu ondoren.[4]
Vlah ezin izan zen hirugarren agintaldi baterako aurkeztu, legeak ezarritako agintaldi mugak zirela eta. 2023an Evghenia Guțulek ordezkatu zuen.[7]
2024ko presidentetzarako eta 2025eko legebiltzarrerako kanpainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2024ko irailaren 29an Vlahek iragarri zuen presidente izateko aurkeztuko zela, independente gisa. Bere iragarpen hitzaldian Moldavia eta NATOren arteko loturak estutu izana kritikatu zituen eta Moldavia "neutrala" izan behar dela adierazi zuen. Era berean, adierazi zuen beharrezkoa dela Moldaviak loturak mantentzea Estatu Burujabeen Erkidegoarekin, "gure negozioen eta herrikideen mesedetan".[8][9][10]
Hauteskundeak galdu ondoren, Vlahek PRIM alderdia sortu zuen.
2025eko abuztuaren 28an Kanadak iragarri zuen Vlahren aurkako zigorrak ezarri zituela, 2025eko Moldaviako hauteskunde parlamentarioetan Errusiaren esku-sartzearen erantzule gisa.
Urte bereko irailaren 5ean Dorin Recean lehen ministroak iragarri zuen Moldaviako Zaintza Kontseiluak erabaki zuela Vlahrenak ziren funtsak eta baliabide ekonomikoak blokeatzea. Honako hau gaineratu zuen: "Ez dugu onartuko segurtasun nazionala zapaldua izatea eta Kremlineko bozeramaileentzako jostailu bihurtzea". Hala, Estatuko Zerbitzu Fiskalak (SFS) Vlahren bost banku-kontu blokeatu zituen irailaren 16an.[11][12][13][14]
Irailaren 16an Lituaniak Vlahri bost urtez herrialdean sartzea debekatu zion, Errusiarekin zituen loturengatik. Geroago, irailaren 25ean, hiru herrialdetan sartzea debekatu zioten: Polonian, bost urteko eperako, Poloniako Atzerri Ministerioak adierazi zuenez Errusiari laguntzen ari baitzitzaion Moldaviako parlamenturako hauteskundeen prestaketetan esku hartzen; Letonian, epe mugagabean; eta baita Estonian ere, hango Atzerri Ministroaren esanetan haren ekintzek "nazioarteko zuzenbidearen arauak urratzen baitituzte eta bakea eta segurtasuna mehatxatzen".[15][16]
Irailaren 25ean Moldaviako Apelazio Auzitegi Zentralak kautelaz mugatu zuen PRIM alderdiaren jarduera, epaia eman arte. Eta irailaren 26an, legebiltzarrerako hauteskundeak baino bi egun lehenago, Hauteskunde Batzorde Zentralak (CEC) PRIM hauteskundeetatik kanpo utzi zuen, alderdiaren legez kanpoko finantzaketa akusazioengatik.[17][18][17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Errumanieraz) Călugăreanu, Vitalie. (13 February 2023). Plan rusesc de atacare a instituțiilor de stat din Moldova. Deutsche Welle.
- ↑ Vitalie Călugăreanu. (23 March 2015). «Irina Vlah este noul bașcan al "Gagauz-Yeri": "Sunt gata să-i propun stabilitate Chișinăului!"» Deutsche Welle.
- ↑ «Candidatul susținut fățiș de Rusia, Irina Vlah, a câștigat alegerile din Găgăuzia» HotNews 23 March 2015.
- ↑ a b c d e Txantiloi:Ro-RO «Despre mine - irinavlah.md» irinavlah.md (kontsulta data: 2025-09-29).
- ↑ «New governor of south Moldova autonomy takes oath of office as cabinet member» Presidency of the Republic of Moldova 2015-04-15.
- ↑ (Errusieraz) «Башкан Гагаузии исключена из состава Высшего совета безопасности» noi.md.
- ↑ (Ingelesez) «Pro-Moscow, Former Gagauzia Leader To Run For Moldovan President» Radio Free Europe/Radio Liberty 2024-07-17 (kontsulta data: 2025-09-29).
- ↑ «Irina Vlah started campaigning for presidential elections» moldpres.
- ↑ (Ingelesez) «Pro-Moscow, Former Gagauzia Leader To Run For Moldovan President» Radio Free Europe/Radio Liberty 2024-07-17 (kontsulta data: 2025-09-29).
- ↑ «Irina Vlah: I will not allow Moldova to be engaged in foreign military scenarios» ipn.
- ↑ «Tense Moldovan Election Puts a Spotlight on Pro-Russian Region of Gagauzia» The Moscow Times.
- ↑ (Errumanieraz) Covalenco, Nichita. (28 August 2025). «Canada a impus sancțiuni pentru 16 persoane, inclusiv Irina Vlah, Evghenia Guțul și Alexei Lungu» NewsMaker.
- ↑ (Errumanieraz) Soltan, Irina. (5 September 2025). «Recean: Fondurile Irinei Vlah vor fi blocate în urma sancțiunilor internaționale. La mijloc, acțiuni de interferență ale Rusiei» Agora.
- ↑ (Errumanieraz) «Comisia Electorală Centrală cere limitarea activității Partidului "Inima Moldovei". Reacția liderei formațiunii» Ziar.md 17 September 2025.
- ↑ (Errumanieraz) «Irina Vlah a primit interdicție de a intra în Lituania. "S-au străduit "prietenii" mei de la Chișinău, care încearcă cu disperare să mă reducă la tăcere"» Ziarul de Gardă 16 September 2025.
- ↑ (Errumanieraz) Macari, Laura. (25 September 2025). «Irina Vlah, interzisă în Polonia, Estonia și Letonia (UPDATE)» Agora.
- ↑ a b (Errumanieraz) Arvintii, Ecaterina. (26 September 2025). «Dodon promite să o aducă pe Vlah în Guvern, dacă Blocul "Patriotic" câștigă alegerile» NewsMaker.
- ↑ (Errumanieraz) Cebotari, Ana. (26 September 2025). BEP protestează după excluderea Partidului "Inima Moldovei": "O comandă politică". Moldova 1.