Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irish Republican Socialist Party» orritik birbideratua)
Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista
Irish Republican Socialist Party
Páirtí Poblachtact Sóisialach na hÉireann
Sorrera1978ko abenduaren 8a
Egoitza nagusiaCostello House, 392b
Falls Road, Belfast
Irlanda
Ideologia politikoaIrlandar errepublikanismoa, sozialismoa, marxismoa eta leninismoa
http://www.irsp.ie/

Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista (irlanderaz Páirtí Poblachtact Sóisialach na hÉireann eta ingelesez Irish Republican Socialist Party edota IRSP) Irlandako ezker muturreko alderdi politiko bat da. Bere pentsamoldea irlandar errepublikanismoa, sozialismoa, marxismoa eta leninismoan oinarritzen da. Bere ikurrik erabili eta ezagunena ondo urdineko Izardun Goldea (Starry Plough) da.

1975ean Irlanda osoan abortua eta LGBT pertsonen eskubideak modu irekian defendatzen eta babesten zituen lehenbiziko alderdia izan zen.

Alderdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Ipar Irlandako gatazkaren eraginpean Belfasten sortua izan zen. Ziurrenik bere politikari ezagunenak Seamus Costello eta 1974-1978 artean alderdi honetan egon zen Bernadette Devlin da.

1974-1998 artean jardunean egon zen INLA erakunde armatuaren adar politikoa izan zen. Gaztedi Errepublikazale Sozialisten Mugimendua izeneko gazte erakundea ere badu.

Bere burua 1916ko Pazko matxinadako buruzagietako bat izan zen James Connolly irlandar iraultzaile sozialista ospetsuak 1896an sorturiko Irlandar Alderdi Sozialista Errepublikazalearen ondorengotzat du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]