Edukira joan

Iritana Tāwhiwhirangi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iritana Tāwhiwhirangi

Bizitza
JaiotzaHicks Bay (en) Itzuli1929ko martxoaren 21a
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaFeatherston (en) Itzuli
Heriotza2025eko otsailaren 1a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaHukarere Girls College (en) Itzuli
Hizkuntzakmaoriera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Jasotako sariak

Iritana Te Rangi Tāwhiwhirangi, jaiotzez Irirangi Thatcher, (Wharekahika, 1929ko martxoaren 21a2025eko otsailaren 1a) zeelandaberritar irakaslea eta maorieraren sustatzailea izan zen.

Wharekahikan 1929ko martxoaren 21ean jaioa[1][2][3], Tāwhiwhirangi maori, kanadar eta ingeles jatorrikoa zen. 1943tik 1946ra Hukarere nesken ikastetxean ikasi zuen, eta 1947tik 1948ra Wellingtongo Irakasle Eskolan[1].

1949an Porourangi Tāwhiwhirangirekin ezkondu zen[4]. Bere senarra ardien artzaina zen eta 1969an hil zen[5].

Māori Women's Welfare League eta Toitū Kaupapa Māori Mātauranga – Māori Education Trust erakundeetako kidea izan zen. Te Kōhanga Reo National Trusteko administrazio kontseiluan ere parte hartu zuen[6].

Tāwhiwhirangi 2025eko otsailaren 1ean hil zen, 95 urte zituela[7].

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean Zeelanda Berriko Oroimenezko Domina eman zioten[1], 1992an Britainiar Inperioko Ordena[8], eta 1993an Zeelanda Berriko Sufragioaren Mendeurreneko Domina[1].

2001eko Urte Berrian, TāwhiZeelanda Berriko Merezimendu Ordenako kide egin zen maorierazko hezkuntzari egindako ekarpenagatik[9], eta 2009an konpainia dama mailara igo zen[10].

2014ko Zeelanda Berriko Urteko Sarietarako finalista izan zen[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Taylor, Alister. (2001). «New Zealand Who's Who Aotearoa 2001» New Zealand Who's Who, Aotearoa. Auckland: Alister Taylor Publishers ISSN 1172-9813..
  2. (Ingelesez) «Kōkiri Magazine» Te Puni Kōkiri (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  3. (Ingelesez) «New Maori dame helped thousands learn te reo» Stuff 2010-04-30 (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  4. (Ingelesez) «Tāwhiwhirangi, Iritana Te Rangi (Dame), 1929-» National Library (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  5. (Ingelesez) «Tawhiwhirangi Porourangi – Tikitiki – sheep farmer» Archives New Zealand: 7. (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  6. (Ingelesez) «Te Kōhanga Reo National Trust» Te Kōhanga Reo 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2017-03-21).
  7. (Ingelesez) «Māori educator Dame Iritana Te Rangi Tāwhiwhirangi dies aged 95» RNZ News 2025-02-02 (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  8. (Ingelesez) The London Gazette. (argitaratze data: 1991-12-30), 30 or. (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  9. (Ingelesez) «New Year honours list 2001» Department of the Prime Minister and Cabinet (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  10. (Ingelesez) «The Queen's Birthday Honours List 2009» Department of the Prime Minister and Cabinet (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).
  11. (Ingelesez) Laird, Lindy. «Kaitaia health champion wins again» The Northern Advocate 2014-02-28 (Noiz kontsultatua: 2025-02-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]