Edukira joan

Irlandako Armada Errepublikazalea (1922-1969)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau IRA (1922-1969) edo Itunaren Aurkako IRAri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlandako Armada Errepublikarra».
Irlandako Armada Errepublikazalea (1922-1969)
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Historia
Sorrera1922
Ordezkatzen duIrlandako Armada Errepublikazalea
Desagerpena1969

Irlandako Armada Errepublikazalea edo Itunaren Aurkako IRA, 1922an Anglo-irlandar Ituna eta Irlandaren banaketaren aurka azaldutako jatorrizko Irlandako Armada Errepublikazalearen eszisioa eta erakunde armatua izan zen.

Itunaren Aurkako IRAkideak.

Jatorrizko IRA erakunde armatua 1917-1921 artean Irlandako Independentzia Gerran Britainiar Armadaren aurka borrokatu zen. 1922an Anglo-irlandar itunaren ondorioz Irlandako Estatu Askea sortu eta Ipar Irlanda lurraldea Erresuma Batuaren barnean egoten jarraitu zuenean IRAren zati batek ituna onartu eta Irlandako Estatu Askearen Armada bilakatu zen, aldiz, ituna eta Irlandaren banaketa onartu ez zuen IRAren zatiak Itunaren Aurkako IRA osatu eta beten buruari IRA deitzen jarraitu zuten, aldiz, Irlandako Estatu Askeko Gobernu berriak jatorrizko IRAtik ezberdindu eta zilegitasuna kentzeko asmoz "irregularrak" izendapenaz deitu zituen.

Liam Lynch, Itunaren Aurkako IRAren lehen buruzagia, Irlandako Gerra Zibilan zehar hil zen.

1922-1923 artean Irlandako Estatu Askeko Armada eta Itunaren Aurkako IRA erakundea Irlandako Gerra Zibilan borrokatu eta Irlandako Estatu Askeko Armadak irabazi zuen, Irlandar Estatu berriaren egonkortasuna ziurtatuz. Gerra honek Irlanda gogor astindu zuen, Independentzia Gerran britainiarren aurka bateginik borrokatu zuten lagun, anai nahiz aita-seme eta senide asko elkarren artean borrokatu eta hiltzera ere iritsi baitziren, bi aldeen arteko etsaitasuna handia sortu eta kasu batzuetan elkarren arteko ezinikusia belaunaldi batetik bestera igaroz.

Ondoren, Itunaren Aurkako IRA uharte osoan legezkanpoko talde armatua bilakatu zen, Irlandako Estatu Askea nahiz Ipar Irlandako Britainiar Gobernuaren jazarpena jasanez, Irlandako Estatu Askean nahiz Irlandako Errepublikan atentatuak burututako IRAkideak espetxeratuak eta urkamendian hiltzera zigortuak ete izan ziren.

1956-1962 artean Mugako kanpainia deritzon atentatu multzoa burutu zuen.

Yann Goulet bretainiar eskultoreak egin eta Kerry konderriko Ballyseedy herrian dagoen Itunaren Aurkako IRAren omenezko eskultura.

1940ko hamarkadatik aurrera desagertzeko zorian ere egon zen, geroz eta kide gutxiagok osatzen baizuten, baina 1969ean Ipar Irlandako gatazkaren hasierarekin berrindartu egin zen.

1969 arte modu ezberdinetan bateginik mantendu zen, orduan Ipar Irlandako gatazkaren ondorioz beste bi erakunde armatuetan banatu zen, Behin-behineko IRA eta IRA Ofiziala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]