Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua arteko muga
borders of Ireland
borders of the United Kingdom
Geografia
Herrialdeak Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
Luzera360 km
Historia
Sorrera-data1921

Irlandako Errepublika eta Erresuma Batuaren arteko muga (ingelesez: The Republic of Ireland – United Kingdom border) Ipar Irlanda britainiar nazio osagarria Irlandako gainerako Errepublikatik banatzen duen muga da. Irlandako muga (ingelesez: the Irish border) edo muga (ingelesez: the border) ere esaten zaio. 1922ko abenduaren 6an trazatu zuten, Anglo-irlandar Itunaren bidez. Itun horren bidez, 32 konderri irlandarretatik 26 Erresuma Batutik banandu ziren eta Irlandako Estatu Librea eratu zuten.[1] Hala ere, Erresuma Batuak gainerako 6 konderrien subiranotasunari eutsi zion, eta horiek Erresuma Batuaren zati dira gaur egun.

Muga 499 kilometrotan zehar hedatzen da Lough Foyle (mendebaldean) eta Carlingford Lough (ekialdean) artean,[2] Irlandako itsasoan. Hau da Erresuma Batuak eta Irlandak lurreko muga partekatzen duten eremu bakarra. Irlanda eta Erresuma Batua Bidaien Eremu Bateratuaren barruan daudenez, ez da mugako kontrolik izaten, nahiz eta Erresuma Batuak eta Irlandak horretarako eskubidea duten, hainbatetan egin duten bezala.

2020ko otsailaren 1ean Erresuma Batua Europar Batasunetik (Brexit) atera zenetik, banaketa-lerroa Europar Batasunaren kanpo-muga bihurtu da. Hala ere, Erresuma Batuak, Irlandak eta Europar Batasunak sinatutako hiruko akordio baten arabera, behin-behinean, 2020ko abenduaren 31ra arte gutxienez, ez da kontrolik egiten mugan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]