Irlandako Gosete Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Mahonyk eginiko marrazkia.

Irlandako Gosete Handia (ingelesez: Great Famine edo Great Hunger eta irlanderaz: An Gorta Mór edo An Drochshaol) 1845 eta 1849 urteen artean Irlandan hainbat baldintza kaskarren elkarketarengatik gertaturiko gosetea izan zen[1]. Baldintza horien artean garrantzitsuena izan zen garai hartan herrialde hartako jaki nagusia zenaren eskasia: patatarena, alegia[2]. Horrenbestez, Irlandar Patataren Gosetea (Irish Potato Famine) izenaz ere ezaguna da. Gosete Handiaren ondorioz milioi bat pertsona hil ziren, eta beste milioi batek migrazioaren bidea hartu zuen[3], uhartearen biztanleria % 20 - % 25 bitartean jaisteraino[1].

Gosetearen arrazoi nagusia Phytophthora infestans izeneko Chromalveolataren izurritea izan zen[4], eta patataren ekoizpenari sekulako kaltea eragin zion. Pataten uzta oso urria izan zen arren, herrialdean oraindik ere biztanle guztiak elikatzeko eta esportatzeko nahikoa sortzen zen. Erregistroetan idatzita dagoenez, garai hartan egunero 30-50 itsasontzi kargatzen zituzten patataz, atzerrian saltzeko. Lurraren banaketak, lur-jabeak Irlandan ez bizitzeak eta 1690eko zigor legeak oraindik indarrean izateak zeharkako genozidio bat izan zela pentsarazten du.[5]

Goseteak Irlandako historia zeharo markatu zuen. Uhartearen demografia, politika eta kultura aldatu zituen. Irlandarrentzat eta irlandar diasporarentzat gosetea folk kulturaren ezaugarri handia da, eta United Ireland eta gisa bereko mugimenduak sortzea ekarri zuen, garai hartan Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren esku baitzegoen herrialdea. Garai hartan indartu zen Irlandar errepublikanismoa, gero Irlandaren independentzia ekarriko zuena. Irlandar historialariek gosetearen aurreko garaiari aurregosete deitzen diote, uneak izan zuen garrantzia nabarmentzeko.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kinealy, Christine. (1994). This great calamity : the Irish famine, 1845-52. Gill & Macmillan ISBN 0717118819. PMC 31890907..
  2. R., O'Neill, Joseph. (2009). The Irish potato famine. ABDO Pub. Co ISBN 9781604535143. PMC 236142659..
  3. Ross, David. (2002). Ireland : history of a nation. (New ed. argitaraldia) Geddes & Grosset ISBN 1842051644. PMC 52945911..
  4. Cormac., Ó Gráda,. (2006). Ireland's great famine : interdisciplinary perspectives. University College Dublin Press ISBN 9781904558583. PMC 67873816..
  5. (Ingelesez) Christine Kinealy (1997), A Death-Dealing Famine: The Great Hunger in Ireland; Jack O'Keefe, Famine Ghost: Genocide of the Irish; René Provost, Payam Akhavan (ed.), Confronting Genocide; William C. Hughes, William Hughes, Baltimore Iconoclast.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]