Iroiseko itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iroiseko itsasoa
View of Pointe du Raz1.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 48° 15′ 31″ N, 5° 03′ 13″ W / 48.258513°N,5.053711°W / 48.258513; -5.053711Koordenatuak: 48° 15′ 31″ N, 5° 03′ 13″ W / 48.258513°N,5.053711°W / 48.258513; -5.053711
Honen parte da Ozeano Atlantikoa
Herrialdea Frantzia

Iroiseko itsasoa (bretainieraz: An Hirwazh; frantsesez: mer d'Iroise iʁwɑz ahoskatua)[1] Bretainiaren mendebaldean dagoen Itsaso Zeltikoaren zatiari deritzo. Île-de-Sein eta Ouessant uharteen artean dagoen barneko itsaso txiki honek 3.550 km²-ko azalera besterik ez du.

Europako itsasorik arriskutsuenetariko bat da: neguan olatuak erraldoiak dira eta ekaitzak oso suntsitzaileak. Baina biodibertsitate handiena duen itsasoetako bat ere bada eta, hori zela eta, UNESCOk 1988an biosfera erreserba eta 2007an Frantziako Gobernuak itsasoan oinarritutako lehen parke nazionala[2] izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Warnant, Léon (1968) Dictionnaire de la prononciation française Gembroux: Duculot .
  2.   Turismo jasangarria Gipuzkoan: erronkak eta aukerak Opex Lan Txostena 64 or. .
Geografia
Bretainia
Artikulu hau Bretainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.