Iker Irribarria

Wikipedia(e)tik
Irribarria» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Irribarria
Iker Irribarria, 2015eko martxoan
Iker Irribarria, 2015eko martxoan
Izen osoa: Iker Irribarria Olazabal
Jaiotza data: 1996ko uztailaren 4a (21 urte)
Jaioterria: Arama (Gipuzkoa,
 Euskal Herria)
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2015eko martxoaren 22a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Iker Irribarria Olazabal, pilota arloan Irribarria deituraz ezaguna (Arama, Gipuzkoa, 1996ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesionala da, buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena (19 eta 20 urterekin irabazi baititu, hurrenez hurren). Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan.[1] Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria du ezker-eskuin.[2] Lehengusua du Aritz Elustondo, Realeko atzelaria.[3]

2015ean, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalera iritsi zen debutatu eta bi hilabetera; txapeldunorde geratu zen, Víctor Estebanen aurka 22-17 galduta.[4]

2016ko maiatzaren 29an, debutatu eta urtebete pasatxora, esku huska jokatzen den partidarik garrantzitsuena irabaztea lortu zuen: buruz buruko finala. Partida horretaraino iristeko, aurrez txapeldun izandako Aimar Olaizola (22-14) eta Oinatz Bengoetxea (22-10) kanporatu zituen,[2] eta finalean 22-13 mendean hartu zuen ordu arte txapelduna zen Mikel Urrutikoetxea.[5] Final horretara inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria,[6][7] eta inoiz izan den buruz buruko txapeldunik gazteena, 19 urte eta 326 egunekin[2] (aurretik marka zuenak, Ruben Belokik, 20 urterekin irabazi zuen). Buruz burukoa jokatu duen estreinako aldian izan da txapeldun, bere garaian Ogetak, Garcia Ariño I.ak eta Irujok egin bezala.[8]

2017ko apirilaren 9an, Beñat Rezusta atzelaria lagun, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe 22-14 mendean hartuta. 20 urterekin, binakako txapelketa nagusian ere Irribarria da inoiz izan den txapeldunik gazteena.[9]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rezusta eta Irribarria, binakako txapelarekin, Bergaran (2017-04-10).

Buruz buruko txapelketa nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2016 Irribarria Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia
2017 Bengoetxea VI.a Irribarria 22-18 Bizkaia

Binakako txapelketa nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2017 Irribarria-Rezusta Bengoetxea VI.a-Larunbe 22-14 Bizkaia

Bigarren mailako buruz buruko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2015 Víctor Irribarria 22-17 Beotibar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]