Irtyx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irtyx
E7536-Irtysh-at-cherlak.jpg
Irtyx ibaia Txerlaken.
Kokapena ErrusiaErrusia
KazakhstanKazakhstan
MongoliaMongolia
TxinaTxina
Luzera 4.248 km
Arroa 1.673.470 km²
Emaria 2.150 m³/s
Iturburua Altai mendiak
Ibai ahoa Ob ibaia.
Irtyshrivermap.jpg

Irtyx[1] (errusieraz: Иртыш; kazakheraz: Ертiс, Ertis; tatareraz: Иртешİrteş; txineraz 额尔齐斯河; uigurreraz: ئېرتىش; mongolieraz: Эрчис мөрөн, Erchis) erdi-mendebaldeko Asiako ibaia da, Ob ibaiaren adar nagusia, Txina, Kazakhstan eta Errusia zeharkatzen dituena. 4.248 km luze da[2] eta 1.673.470 km2ko ibai-arroa dauka. Ob-Irtyx arroa Asiako handiena da, eta munduko zazpigarren ibai-sistemarik luzeena[2].

Bere bazterrak Han dinastiak, Kalmik herriak eta mongoliarrek okupatu zituzten, XVI. mendearen bukaeran errusiarrak iritsi arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mongolia eta Txina bereizten dituzten Altai mendien hego-mendebaldeko hegaleko glaziarretan du iturria[2]. Jarraian Txinako Xinjiang, Kazakhstan eta Errusiako Omsk oblasta, Tiumen oblasta eta Khanti-Mansi zeharkatzen ditu. Khanty-Mansisketik gertu Obera isurtzen da.

Irtyxen ibaiadar nagusiak Ixim (2.450 km), Tobol (1.591 km), Demianka (1.160 km), Konda (1.097 km) eta Om (1.090 km) dira.

Ibai bazterreko hiri nagusiak honako hauek dira:

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irtyx ibaiaren emaria 1974-1999 bitartean neurtua izan da Khanty-Mansisken (Obera isuri baino 20 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako azalerak 1.650.000 km² du, arro osoaren % 99. Bertan urteko batezbesteko emaria 2.733 m³/s da; emari handiena ekainean du (6.671 m³/s) eta txikiena martxoan (972 m³/s).

Irtyx ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Khanty-Mansisken neurtuak
Datuak: 1974 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 159. araua
  2. a b c Irtysh River Global.britannica.com
  3. Irtyx ibaia Khanty-Mansisken R-arcticnet.sr.unh.edu


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irtyx Aldatu lotura Wikidatan