Iruñarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruñarri
Iruinarri
Elazmuino
Iruñarri, Euskal Herria.JPG
Datu orokorrak
Garaiera1.051 m
Geografia
Koordenatuak43°6′5″N 1°48′44″W
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaEratsun
Mendizaletasuna
Ohiko bideaEzkurra eta Zubieta udalerrien artean doan NA-170 errepidetik mendian gora ateratzen den mendi-bidea edo pista hartuaz
LuberriLuberri

Iruñarri edo Iruinarri (antzinako izena Elazmuino) Nafarroako Malerreka eskualdeko Eratsun udalerriaren lursailetan kokatzen den mendia da. 1.051 metroko garaiera du. Bere gailurrean telebista eta irrati seinalea ematen duen hainbat antena daude, hauetara ailegatzeko NA-170 errepidetik desbideratu eta goruntz gailurreraino doan mendi-bide bat dago.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NA-170 errepidetik desbideratu eta goruntz gailurreraino doan mendi-bide bat dago. Oinez nahiz ibilgailuz joan daiteke.
  • Ezkurrako mendatetik, oinez: ordu bat eta 45 minutu.
  • Ezkurra udalerriko herrigunetik, oinez: ordu bat eta 30 minutu.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Belasco hizkuntzalariak adierazten duen bezala, izendapena euskarazko harri eta Iruñea hitzetatik dator. Honela bada, literalki itzuli ezkero "Iruñeko harria" esan nahiko luke.

Iruñarriko zutarria edo iruinharria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñarriko zutarria»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]