Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Iruñea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruñe» orritik birbideratua)
Iruñea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Iruñeko ikuspegia airetik
Iruñeko katedrala Gazteluko enparantza
Iruñeko udaletxea Nafarroako Foruen monumentua
Iruñeko zitadela Takonera parkea
Entzierroa, Estafeta kalean

Iruñeko bandera

Iruñeko armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Bandera Pamplona.svg Pamplona / Iruña [1]
Alkatea Enrique Maya (N+)
Posta kodea 31001 - 31014
INE kodea 31201
Herritarra iruindar (eta, maila apalagoan eta gizonezkoentzat, iruinxeme)[2]
Kokapena
Koordenatuak 42° 49′ 00″ N, 1° 39′ 00″ W / 42.8167°N,1.65°W / 42.8167; -1.65Koordenatuak: 42° 49′ 00″ N, 1° 39′ 00″ W / 42.8167°N,1.65°W / 42.8167; -1.65
Azalera 23,55 km2
Garaiera 449 metro
Distantzia 0 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 201.653 (2019)
Red Arrow Down.svg0 (2019)
alt_left 106.337 (%52.7)95.316 (%47.3) alt_right
Dentsitatea 8.548,24 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[3]
Green Arrow Up.svg% 3,15
Zahartze tasa[3] % 37,5
Ugalkortasun tasa[3] ‰ 38,82
Ekonomia
Jarduera tasa[3] % 78,43 (2011)
Genero desoreka[3] % 3,82 (2011)
Langabezia erregistratua[3] % 13,18 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,65 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera herrixka baskoia
- K.a 74 Pompaelo erromatarra. urtea
Webgunea www.iruña.eus

Iruñea ([iɾuɲéa]; izen ofiziala: Iruña [iɾúɲa] euskaraz, Pamplona [pamˈplóna] gaztelaniaz) Nafarroa Garaiko hiriburua da, herrialde horren erdialdean kokatua. Gainera, Euskal Herriko hiriburu historikoa da, eusko abertzaletasunaren arabera.

Iruñea Nafarroa Garaiko erdialdean kokatua da, Iruñerria eskualdean, eta Arga ibaiak zeharkatua. Gainera, hirian zehar Arga ibaiaren beste bi ibaiadar isurtzen dira: Sadar eta Elortz. 23,55 kilometro koadro ditu. 2019. urtean 201.653 biztanle zituenez, Nafarroa Garaiko udalerririk jendetsuena da, eta Euskal Herriko hirugarrena (Bilbo eta Gasteiz dira jendetsuago). Iruñerriko Mankomunitatean biltzen diren metropoli-eremuko udalerriekin batera, guztira 334.830 biztanle daude, 488,6 kilometro koadroan, eta Nafarroako biztanleriaren ia erdia biltzen dute.

Baskoi herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, eta erromatar hiriak Pompaelo izena hartu zuen. Geroago, Erdi Aroan, Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen, hau da, Nafarroako Erresuma izanen zenaren haziaren hiriburu.

Mundu osoan ospetsu egin dira Iruñeko Sanferminak, urtero uztailaren bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzten jaiak. Hiriko beste ikur nagusietako bat Nafarroako Unibertsitatea Klinika pribatua da, nazioartean ezaguna halaber. Kultura ondasunen artean, katedrala, San Nikolas eliza, San Zernin eliza, Zitadela eta Gazteluko plaza ditugu, bertzeak bertze; horiek guztiak UNESCOren gizateriaren ondare dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak euskara batuan Iruñea du izena, Euskaltzaindiak hala arautu baitu.[2] Udalak, ordea, 1991. urtean Iruña (nafarrerazko izena) onartu zuen euskarazko izen ofizialtzat.[4]

Iruñea da forma bi horietatik zaharrena, forma nagusia da XVI. mendetik XIX.era bitarteko idazle eta inprimakietan, eta bizirik iraun du gaur egun arte.[4]

Bukaeran -a artikulua du Iruñea izenak, hau da, Iruñean, Iruñera, Iruñetik eta Iruñeko deklinatzen da «non», «nora», «nondik» eta «nongo» kasuetan.[5]

Izenaren etimoa oso eztabaidatua da, argia ez delako. Badirudi hiri dela erroa. Euskal Herrian badira gisa horretako beste hainbat toponimo: Irun, Irunberri, Iruña Oka.

Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.[2]

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamplona leku izena latinezko Pompelon izenetik dator.[6] Antzinako Erroman Estrabon geografo greziarrak zabaldutako latinezko izen horri zor zaio hiriaren erreferentziarik zaharrena.[7] Bere obran, Estrabonek, laburki, Pompelon baskoien herriko hiririk garrantzitsuena zela aipatzen zuen, eta Pompeios polis, hau da, «Ponpeioren hiria», Gnaeus Pompeius Magnus erromatar jeneralaren leinuaren izenari erreferentzia eginez.[8] Izen horrek, bada, bi osagai ditu: erromatar jeneralaren izena gehi euskal osagai bat, zeinak -ili- («hiri») osagaia dukeen, gehi beste osagai bat, latinera berregokitua.[4]

Gaztelaniaz, herritarrari pamplonés (gizonezkoari) edo pamplonesa (emakumezkoari) deritzo; eta, lagunartean, pamplonica (gizonezkoari nahiz emakumezkoari).[9]

Beste erdara batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Iruñearekin harreman estua izan duten beste erdara batzuetako izenak:[10][11]

Sinboloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko bandera eta armarria dira ikur ofizialak. Bien historia Batasun Pribilegiora doa, Karlos III.a nobleak 1423ko irailaren 8an emandako hiriaren Fundazio Gutunera, Erdi Aroko hiru burgoen batasuna formalizatu zuena.

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko bandera»

Iruñeko bandera berdea da eta 2 eta 3 arteko proportzioak ditu, erdian udal armarria duela. 1930ean ofizial izendatu zuen Iruñeko Udalak, lehen aldiz 1923an enplegatua izan ondoren, Batasun Pribilegioaren bosgarren mendeurrena zela eta. Dokumentu horretan hiriko zutoihalerako kolore urdinaren erabilera zehazten bazen ere, kolore urdina eta zuria erabili ziren berdea hartu arte, eta oraindik ezin izan dira aldaketa horren arrazoiak dokumentatu.[12]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko armarria»

Iruindarren armarriak, 1423an hiriari eman zitzaion armarriaren elementuak kontserbatu ditu, pasadan zegoen lehoi baten eta koro baten irudiengatik bereizten dena, hauei, "kateak" gehitu zitzaizkielarik, garai hartan, Nafarroako erresumaren eta bere subiranoaren ikurra zena. Deskribapen ofizialak, duke koroa baten erabilera ere aipatzen du, eta, ohi, inguru zorrotzeko armarri baten forman irudikatzen da.

Armarri hau, Kolonbiako Pamplona hiri senidetuarekin ere partekatzen da, alboko Arbizu udalerriak, lehoia kontrako posizioan edo "aldatuta" dagoen aldaera bat erabiltzen duen bitartean.[13]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas mailatik 449 metro gorago dago. Arga ibaiak inguratzen du. Eta inguruetan ditu mendi hauek: Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m).

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Berriozar, Antsoain eta Ezkabarte iparraldean; Berriobeiti ipar-mendebaldean; Ezkabarte, Atarrabia eta Burlata ipar-ekialdean; Orkoien eta Oltza zendea mendebaldean; Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean; Barañain eta Zizur Nagusia hego-mendebaldean; Zizur eta Galar hegoaldean; eta azkenik, Aranguren hego-ekialdean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeak klima ozeaniko eta klima mediterraneoaren arteko trantsizioko klima du. Köppen klima sailkapenaren arabera klima ozeaniko epela (Cf2b) da. Prezipitazio ugariak dira (urteko batez bestekoa 762 mm ingurukoa) eta urte urte guztian zehar banatuak. Hilabete lehorrenak uztaila eta abuztua dira. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,4 °C da, maximoa 20,7 °C abuztuan, eta minimoa 4,8 °C urtarrilean.[14] Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute gunea.

Udako egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-tik gorakoak izan daitezke, eta neguan eta 0 °C-tik behera jaitsi daitezke. Horrela, urtero 40 bat izotz egun izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean batez ere.

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Iruñea, 1880-2016)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.5 23.6 30.0 29.6 35.6 41.3 41.6 40.6 38.8 30.4 27.0 20.0 41.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 10.9 14.6 16.4 20.8 25.2 28.2 28.3 24.5 19.3 13.1 9.7 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.3 9.1 10.9 14.7 18.6 21.2 21.4 18.2 14.1 9.0 6.0 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.6 3.7 5.3 8.6 11.9 14.0 14.3 12.0 8.5 4.5 2.1 7.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.0 -16.8 -9.0 -3.7 -1.0 3.0 5.5 4.8 1.0 -4.9 -10.0 -17.0 -18.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.1 69.8 63.8 74.4 60.4 56.1 35.1 48.0 63.8 68.1 86.1 80.3 770.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.7 9.0 7.7 9.7 9.2 5.8 4.3 4.7 5.7 8.6 9.6 10.1 93.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 2.6 1.4 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.7 1.5 9.5
Eguzki orduak 93 125 177 185 228 268 310 282 219 164 108 88 2240
Hezetasuna (%) 78 72 66 65 63 59 57 58 62 69 76 78 67
Iturria: Nafarroako meteorologia eta klimatologia zerbitzua[14]

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura eta prezipitazioak neurtzeko erakunde ofizialek ezarritako hiru estazio meteorologiko daude Iruñerrian. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Iruñearen erdialdean eta Larrabiden dituen bi estazioak, eta Espainiako AEMET meteorologia zerbitzuak Noaingo aireportuan duena. Euri gutxien jasotzen duena aireportukoa da, hegoalderago dagoelako.

XX. mendean, hiriaren tenperatura zein zen jakinarazteko, Noaingo aireportuko estazioak emandako neurketak erabili izan dira.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biogeografikoki, hiria, Europako probintzia atlantikoko Nafar-Arabar barrutian dago, Eurosiberiar Eskualdean.[15]

Bioklimari dagokionez, eskualde osoa onbroklima hezeko beheko solairu bioklimatiko subtenplatukoa da, eta landaretza potentziala ametz ilaunduna hariztiari dagokio, batez ere pagadiaren eta ameztza hariztiaren arteko trantsizio-serieen forman. Hala ere, paisaiak aldaketa handiak jasan ditu gizakiaren eraginez. Lautadetan eta sakonuneetan baratzea eta laborantza intentsiboa egiteko eremuak daude, larrez eta sastrakaz inguratuta, eta zumar hostotxikia espeziearen adibide zehatzak, jatorrizko landarediari dagozkionak. Udalerriko nekazaritza-eremuetan 611 hektarea lan intentsiborako erabiltzen dira, 124 baratze eta labore belarkara ureztatuak egiteko, eta eremu txikiagoak belardi, hostozabal, erkametza, larre eta koniferoetara.[16]

Iruñean 144 000 zuhaitz zeuden 2009an, horietatik 26 000 parke eta lorategietan, 25.500 hiriguneetan eta 92 000 baino gehiago udalerrian. Guztira, Udalak 479,56 hektareako berdegunea administratzen du, eta Iberiar Penintsula osoan biztanleko parke gehien duen hiria da.[17]

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapen geografikoa ugaztunentzat onuragarria da, mendiz inguratuta baitago eta zeharkatzen duen ibai bat baitu. Herrikoak ez diren eremuetan ugaztun mota ugari aurki daitezke, hala nola erbinudeak, gardulak, jinetak, bisoi europarrak, igarabak, azkonarrak, azeriak, eta basurdeak ere hauteman dira hirigunean bertan. Hegaztiei dagokienez, 94 espezie desberdin daude erroldatuta hiriko parke eta eraikinetan. Ohikoenak zozoa, urraka, zozo beltza, txolarre arrunta, garbitzailea eta uso suharra dira.[18][19]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea, 2016ko irailaren 200 275 biztanlerekin,[20] Euskal Herriko hiri jendetsuenetan hirugarrena da, Bilboren eta Gasteizen ondoren. Iruñeko biztanle guztietatik 105 052 emakumeak dira, eta 95 223 gizonak. Lehen eta Bigarren Zabalguneetara, Lezkairura, Arrosadiara eta Buztintxurira bizitzera etorritako herritarrek Iruñean inoizko biztanle kopururik handiena izatea ekarri zuten.[20]

2016an auzoz auzo Zabalgunean bizi da herritar gehien: 23 672. Iturraman – 22 925 bizilagun, Arrotxapean – 22 517 bizilagun, Donibanen – 20 377 bizilagun, Txantrean – 19 807 bizilagun, Ermitagañan – 17 105 biztanle, Arrosadian – 15 865 biztanle, Sanduzelain – 11 715 biztanle, Mendillorrin – 11 127 biztanle, Alde Zaharrean – 10 798 biztanle, Buztintxurin – 8 580 biztanle, Azpilagañan – 7 573 biztanle, eta Etxabakoitzen – 5 213 biztanle.[20]

XX. mendearen lehen 30 urteetan Iruñeak ez zuen hazkunde nabarmenik izan. 1930eko hamarkadatik aurrera hazkundea azkarra jasaten hasi zen hiria, eta Euskal Herriko beste toki batzuetan bezala, 1960 eta 1970eko hamarkadetan eztanda demografikoa bizi izan zuen: 20 urtez % 4 eta % 5 artean hazi zen urtean, biztanleria bikoiztu zen. 1980eko hamarkadatik aurrera biztanle-kopurua egonkortu egin zen, sasoi hartan hasi zen ekonomia krisiaren ondorioz segur aski.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro itzuli zen hazkunde demografikoa, urteko % 1,5 inguruko hazkunde tasarekin.

Immigrazioa Iruñeko auzoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 23 343 etorkin bizi ziren hirian, hots, biztanle guztien % 11,98 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Iruñean Espainiaz kanpoko etorkin gehien zituzten auzoak honako hauek ziren, 2008. urtearen hasieran:

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea 17 auzo edo barrutitan banatuta dago, eta honako hauek dira:[21][22]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko historia»
Barskunes txanpoi bat, Bengodakoa

Herrixka baskoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Bengoda»

Duela 75 000 mila urtetik hona, giza kokalekuen aztarnak daude Iruñerrian. Arga ibaiko terrazetan, Arantzadin adibidez, harrizko tresnak aurkitu zituzten. 2001 eta 2003 artean Gazteluko enparantzan egindako indusketa batean menhir bat aurkitu zuen. Hala ere, ikerketa guztiak egin arren, ikertzaileek ez zuten euren antzinatasunaren testigantzarik eman.[23]

Gaur egungo katedralaren inguruan herri baskoi bat zegoela ezagutzen da, Bengoda, eta haren gainean sortu zen Pompaelo hiri erromatarra. Badira hori baieztatzen duten Burdin Aroko aztarnak. Gainera, bere puntu gorenean, oinplano karratuko etxeak izango lituzke, ziuraski adobez eraikiak, harriztatutako kaleren bat, lubakiak bezalako defentsa-elementuak eta harresi edo oholesi bat. Bengoda etengabeko kontaktuan Zeltikorekin, beren kokapen estrategiko eta komertzialagatik.[24]

Gazteluko enparantzako indusketetan aurkitutako Teseoko mosaikoa, Pompaeloko termetatik datorrena

Hiri erromatarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Pompaelo»

Ponpeiok, Pompaelo hiria, K. a. 75 eta K. a. 74 bitartean sortu zuen. Sertorioren gaineko bere garaipena formalizatzeko eta eskualdean bere bezeroak gehitzeko, aurretik existitzen zen antzinako baskoi herrixka bat berrizendatuz: Iruña edo Bengoda. Badirudi arkeologiak azken puntu hori berresten duela, erromatarren aurreko eta Italiako aztarnak baitaude.[25]

Erromatarrek Galia Akitania antolatu zutenetik, bere garrantzia ez zen gutxitzen, eta bere udal garapena, bere jatorri ponpeiorragatik atxilotua egon ahal izan zen. Beste aldetik, baskoien lurraldean hiririk garrantzitsuena bezala kokatu zen, honela bere hiriburu bihurtuz. Ordutik, bere hiriburutza denboran zehar mantendu du, bai Iruñeko erresuman, bai Nafarroako erresuman, Nafarroan eta Euskal Herrian.

Burguetako hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarreria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Nabarreria»

IX. mende hasieran Iruña populazio txikiko hiri gotortua zen. Aldiz, XI. mende amaieran, Iruñeko Erregeak hiriko bizitza berritzeko eta indartzeko asmoz, iparraldeko jendeari etortzera dei egin zien haiei pribilegioak aitortuz. Franko direlakoak (gehienean Tolosa Okzitaniako inguruko herritarrak) merkatari eta artisauak ziren batez ere eta San Zernin burguan bildu ziren. Gero, berriz, San Nikolas burgua sortu zen.

Bada, jatorrizko herritarrek (nafarrak) Iruñeko hirigune zaharrean bizitzen jarraitu zuten, eta harrezkero Nabarreria izena izan zuen. Kultura-desberdintasunak ez ezik, nafarren ofizioak xumeak ziren gehienean: etxeko laguntzaileak, abeltzainak, nekazariak... Errege-aginduz, debekatua zuten frankoen ofiziorik ikastea (artisautza eta merkataritza-trebetasunak).

San Zernin burgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «San Zernin»

San Zernin burgua Nabarreria burgutik kanpo sortu zen auzo bat da, hasiera batean Petri Rodezkoa gotzainaren babespean 1100. eta 1115 urteen artean. Belaunaldi bakar baten ondoren, Alfontso Borrokalariak, burges berriaren erregimena agindu zuen, bere bizilagunengana Jakako forua hedatuz 1129n, gotzainaren prerrogatibei kalterik egin gabe, hau da, herriaren jaun zuzena eta bere biztanleei. Barrutiaren barruan infantzoiak, elizgizonak eta nafarrak instalatzea debekatu zen, horien hermetismoa gero berretsi zelarik, behar ziren ñabardurekin eta, gainera, Frankoren seme-alabak ziren bizilagun burgesentzat erreserbatutako jarduera profesionalak zehaztuz.[26]

Bere hiri-eskemak, formatu hexagonal eta simetrikoan, bi kale perpendikularrek gurutzatua, hirigintza-planteamendu global batean pentsarazten du. Gainera, harresiz kanpo handitu zen, Merkatuko Herri Berriarekin (gaur egungo Takonera parkea) eta Frantziskotar eta Mesedeetako komentuarekin (gaur egungo Basotxoa).[27]

Ildo beretik, pixkanaka areagotu zen haien arteko lehia, bai hiri zaharreko bizilagun nafarrekin, batez ere haiek juridikoki haiekin parekatu zituztenetik, bai San Nikolas. Etsaitasunaren ondorioz, liskar bortitzak izan ziren, baita gerra bat ere, zeinetatik, Antso VII.a Azkarraren laguntzarekin, burtsa irabazi zuen 1222n.

San Nikolas burgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «San Nikolas (Iruñea)»

Poblazion edo Herria ere deitua, San Zernin burguaren hegoaldean sortu zen XII. mendearen bigarren erdian Antso VI.a Jakituna, oinplano angeluzuzenera egokituz, San Nikolaseko kale nagusian (egungo Zapateria kalea) eta Burdinola kalea (egungo San Anton kalea) ekialdetik mendebaldera egindako bastidak bezala. Torredonda kalea (egungo San Gregorio kalea) eta Tezenderien kalea (egungo San Nikolas kalea) paraleloak ziren. Harategi erruak ekialdetik zeharka zeharkatzen zuen auzoa, baita erdialdean, gaur egun San Migel kalean, mozten zuen belena ere.

Zapateria kalea burgu horretako kale nagusia izan zen, eta, ondoren, Salineria eta Zapateria izeneko zatiak, gatz-dorrea eta zapatarien taldea, hurrenez hurren. XIX. mendean Zapateria izena eman zitzaion kale osoari.[28]

San Migel burgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «San Migel (Iruñea)»

Antso III.a Gartzeitz Nabarreria burgori babesa eman zion, bere biztanleria, han, 1010 aldiz handitzea eragin zuena. Gainera, auzo berri bat sortzeko baimena eman zuen hegoaldera: San Migel burgua. Erromesen aterpetxe batean eta Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedralaren menpeko ospitale batean sortu zen, eta nortasun propioa izatera iritsi ziren.

Antso VI.a Jakitunaren erregealdian, 150 urte beranduago, auzo hau, 1154. urteko gaitzespenean, burgu bihurtu zen, San Migelen mendebaldean eta Nabarreriaren hegoaldean judutegi bat eratzen den urtean: Iruñeko judutegia.

Nabarreriako Gerran, frantziarrak Nabarreriako burgua erasotzea erabaki zuten. Frantziako tropek ez zuten inolako erresistentziarik aurkitu, arpilatze metodiko bat hasiz, aberastasun eta indarkeria irrika. Hil eta bortxatu egin zen, nekatu arte, Nabarreriako bazter guztietatik, erabat suntsituak izan zirelarik, San Migel burgua eta Iruñeko judutegia.[29]

San Migel burgua ez zen inoiz bere hondakinetatik berpiztu, eta, horregatik, bere lurrak Nabarreria burgua eman zitzaizkion, eta honi buruzko ia dokumenturik ez da kontserbatzen. Gainera, ia berrogeita hamar urte igaro behar izan ziren Nabarreria burgua berreraiki eta berriz bizitzeko, baina hori ez zen gertatu 1324an, Karlos II.a Burusoila Nafarroako erregeak horretarako beharrezko baimena eman zuen arte.

Judutegia edo Auzo Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko judutegia»

Nafarroako Artxibo Orokorrako Nafarroako Kontuen Ganberaren dokumentuei esker, Xabierko jaitsieran, Mesede kalean, Joanes Albretekoa kalean, Barbatza ingurubidearen zati batean, Santa Maria Erreala enparantzan eta Dormitaleria kalean kokatu ahal izango dugu.

Zenbait agirik, gainera, judutegia harresi batez inguratua zegoela baieztatzen digute, Karlos II.a Burusoilaren garaian harrigarriro altxatua, ez juduak isolatzeko, kristauen gorrototik babesteko baizik. Jakina da XV. mendean zehar judu batzuek banaketa-hesia gainditu zutela eta kristauen artean bizi zirela, ondorioz, auzokoen arteko gatazkarekin.

Juduek kristauek ez bezalako merkatua zuten, eta Alkatetzaren inguruan zegoen, nahiz eta ez den ezagutzen Iruñean non zegoen zehazki. Jakina da salmenta astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan egiten zela. Alkatetzaren ondoan okinak eta azokako postuak zeuden. Sinagoga egon zen lekuak ez du inolako zalantzarik onartzen: egungo apaiz erretiroaren orubea eta Santa Maria Erreala enparantzaren zati bat.

1063an jada judutegi bat zegoela jakin zen. Antso VI.a Jakituna erregeak, 1154an, pribilegio bat eman zion Elizari, Iruñean eta beste toki batzuetan juduak onar zitzan baimenduz, eta bere mesedetan geratu ziren bizileku berriek sortzen zituzten diru-sarrerak. 1276ko Nabarreriako Gerra odoltsuan, Nabarreriarekin batera suntsitua izan zen, 1320tik aurrera berreraiki zen arte. Karlos II.a Burusoilak 1324an emandako Nabarreria Birpopulatzeko Gutunean, erregeak beretzat gordetako eskubideen artean, bertan judutegi bat izatea zegoen. Juduak Nafarroatik kanporatzea 1498an dekretatu zuten Joanes III.a Nafarroakoa eta Katalina I. Nafarroakoa erregeek, eta berehala Judutegi auzoaren izena aldatu eta Auzo Berria jarri zioten. XVI. mendearen erdialdean, izen hau Judutegiko erruarekin txandakatzen zen, egungo Merced kalea zena. Antzinako Judutegia kanpoaldera irekitzen zuten bi atariak ageri dira: Ibaiko Atea, zeinaren kokapena bat datorren artzapezpiku-jauregiaren izkinarekin, zeinak Barbazanaren erronda ematen baitu eta Garci-Marra errotara zeraman bidearen hasiera baitzen, gaur egun Kaparrotsuko errota bezala ezagutzen dena, baita Juduen hilerria ere, hiriko kanpoko harresietatik kanpo kokatua, baratzeetarantz. Beste ataria, Iturri Zaharrekoa bezala ezagutzen zen, eta egungo Merced kalearen edo Judutegiko antzinako erruaren amaieran zegoen. Izena Labrit pilotalekutik gertu zegoen iturri batetik zetorkion.[30]

Iruñeko burguen lotura-puntua

Batasun Pribilegioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Batasun Pribilegioa»

Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.

Elkartzearen ondorioen artean, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten mendebaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta Nabarreria artean Gazteluko enparantza eraiki zen, San Zernin eta Nabarreria artean Udal plaza eta San Nikolas eta San Zernin artean San Frantzisko enparantza.[31]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan autobide berriak eta bestelako azpiegiturak eraiki dira. 2007ko azaroan, Iruñeko autobus geltoki berria inauguratu zen Yanguas y Miranda kalean.

Auzo berrien eraikuntzak autobus linea berriak ezartzea ekarri du, eta Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren erabileraren hazkundea: 2006. urtean, 36 milioi bidaiari izan ziren.

XXI. mendea hasi zenean Mendillorriko auzoa amaitzen ari ziren bitartean etorkizunerako hirigintzaren plangintza hasi zen. Horrela, etorkizunerako etxebizitza beharra ezarri zen, guztira 70.000 etxebizitza inguru eraikiko zirela erabaki zen. Plangintza hartako helburuak pixkanaka bete egin dira azken urteetan, eta 2020. urtean plangintzan zeuden auzoetariko batzuk eraiki dira eta eraikitzen ari dira dagoeneko.

Auzo berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxabakoitz auzoa Barañain eta Iruñea artean dago. Abiadura handiko trenaren eraikitzearekin batera, 8.000 etxebizitza inguru eraikiko dira hor. Etxebizitza horietatik herena babes ofizialekoak izango dira. Horrez gain, trenaren geltoki berria eta Sanduzelaiko trenbidearen birgaitzea ere egingo dira.[32]

Iruñerriko beste auzo berrietako dentsitate txikia alde batera utziz, Etxabakoitzen eraikin altuagoak izango dira nagusi, 12 eta 15 solairu bitarteko eraikinak, eta 25 solairurainoko dorre bat, etorkizuneko tren geltokiaren ondoan.

Lezkairu Iruñeko zabalgunearen luzapentzat planteaturiko auzo berria da. Proiektua Arrosadia eta Mendillorri Iruñearekin hobeto integratzeko asmoarekin eta hiriaren hegoaldeko komunikabideak hobetzeko asmoarekin sortu zen. Auzo berriaren eraikitze lanak 2007. urtean hasi ziren eta guztira 6.000 etxebizitza inguru eraikiko dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriagune garrantzitsua da, batez ere automobilen (Volkswagen-en lantokia), haize-erroten eta haragi-prestaketaren industria handia duelako. Hiria bere mugez kanpo hazita, gaur egun enpresa gehienak Iruñerriko gune metropolitarrean kokatuta geratu dira. Gainera, Nafarroako hiriburuaren inguruan, hainbat industrialde eta enpresa sortu dira, teknologia berrien eta airesorgailuen alorrekoak, medikuntzaren ingurukoak eta abar.

Iruñeko udalerriaren mugetan dauden industrialdeak bi dira:

  • Agustinos industrialdea,
  • Landaben industrialdea.

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren erdigunean eta auzoetan ehunka denda daude, jangaiak, arropa, zerbitzuak eta beste hainbat gauza eskaintzen dituztenak. Horrez gain, hiriaren inguruan, bi merkataritza-gune eraiki dira 2000. urtetik aurrera, Itaroa eta Morea.

Politika eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko Udala» eta «Iruñeko alkateak »

Enrique Maya (Navarra+) da Iruñeko alkatea 2019ko ekainaren 15etik.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
10 / 27
31.796 (% 31,03)
13 / 27
43.643 (% 40,58)
Euskal Herria Bildu
5 / 27
17.004 (% 16,6)
7 / 27
26.691 (% 24,81)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
3 / 27
10.293 (% 10,05)
5 / 27
17.417 (% 16,19)
Geroa Bai
5 / 27
16.114 (% 15,73)
2 / 27
8.406 (% 7,82)
Aranzadi -> Ahal Dugu
3 / 27
9.727 (% 9,49)
0 / 27
4.113 (% 3,82)
Izquierda-Ezkerra
1 / 27
5.829 (% 5,69)
0 / 27
3.657 (% 3,4)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak www.mir.es webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[33]
Julián Balduz Calvo[34] 1979 1983 PSE
Julián Balduz Calvo[34] 1983 1987 PSN
Javier Chourraut Burguete 1987 1991 UPN
Alfredo Jaime Irujo[34] 1991 1995 UPN
Javier Chourraut Burguete 1995 1999 CDN
Yolanda Barcina Angulo 1999 2003 UPN
Yolanda Barcina Angulo 2003 2007 UPN
Yolanda Barcina Angulo 2007 2011 UPN
Enrique Maya Miranda 2011 2015 UPN
Joseba Asiron Saez[33] 2015 2019 EH Bildu
Enrique Maya Miranda[33] 2019 Jardunean Na+

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñea-Noain aireportua»

Iruñeak nazioarteko aireportu bat du Noain Elortzibarren. Bi terminal ditu: T1ak, 2010ean inauguratua, 12 400 m² -ko azalera du, fakturaziorako bederatzi erakusmahai eta bagaje berezietarako bat, bi segurtasun-iragazki, ontziratzeko hiru ate eta bagajea biltzeko bi zinta eta bagaje berezietarako beste bat. Hornidura berri horiei esker, urtean 100.000 bidaiari artatzeko aukera dago, segurtasun eta kalitate maila handienekin. T2an, nahiko egoera onean mantentzen dena, zenbait film eta telesail grabatzeko erabili da. Horren adibide dira 2016an Antonio Cuadri zuzendariaren Operacion Concha film hispano-mexikarraren eszena batzuk grabatzea, 2018an Patricia Ferreiraren Thi Mai, rumbo a Vietnam filmeko eszena batzuk filmatzea, eta 2019an Explota, Nacho Alvarezen lana grabatzea.

Burdinbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko geltokia»

Hirian, gainera, tren geltoki bat dago, Sanduzelai auzoan. Geltokian geralekua duen Distantzia Luzeko trafikoak, nagusiki, Bartzelona, Asturias, Galizia eta Euskadi lotzen dituzten Alvia trenekin egindako zeharkako harremanak hartzen ditu barne, Gaztela eta Leondik igaroz. Madril ere hiriarekin lotuta dago, Madril-Iruñea ibilbidea egiten duen beste Alvia bati esker. Geltokian distantzia eraineko trafikoaren helmuga nagusiak Zaragoza, Castejon eta Logroño dira. Beste ibilbide puntual batzuk Gasteizera eta Burgosera ere iristen dira.

Iruñeko geltokiko tren zerbitzuak
Logotipo de Renfe Operadora.svg Renfe Larga distancia.svg [35][36]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Madrid–Chamartín Tafalla Renfe Alvia.svg  geltoki-burua
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Altsasu Renfe Alvia.svg  Tutera Bartzelona–Sants
Irun Altsasu Renfe Alvia.svg  Tafalla Bartzelona–Sants
Coruña Gasteiz Renfe Alvia.svg  Tafalla Bartzelona–Sants
Xixón Gasteiz Renfe Alvia.svg  Tafalla Bartzelona–Sants
Vigo-Urzáiz Gasteiz Renfe Alvia.svg  Tafalla Bartzelona–Sants
Logotipo de Renfe Operadora.svg Renfe Media distancia.svg [37]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Gasteiz Uharte Arakil 26 Tafalla Zaragoza–Miraflores

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko errepide sarea[38]
Iruñeko irteerak Ingurabide eta sarbideak
Zenbakia Izena Errepide mota Ibilbidea Zenbakia Izena Errepide mota
 AP-15 . Nafarroako autobidea Bidesaridun autobidea Tutera, Zaragoza, Madril  PA-30  Iruñeko Saihesbidea Bikoiztutako errepidea
 AP-15 . Nafarroako autobidea Bidesaridun autobidea Donostia, Gasteiz  PA-31  Iruñerako hegoaldeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 A-12  Bideko autobia Autobidea Estella, Logroño  PA-32  Iruñerako hego-ekialdeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 A-21  Pirinioetako autobia Autobidea Zangoza, Jaka, Huesca  PA-33  Iruñerako ekialdeko sarbidea Bikoiztutako errepidea
 N-121  Iruñea-Tutera Errepidea Tutera, Zaragoza, Madrid  PA-34  Iruñeko mendebaldeko sarrera Bikoiztutako errepidea
 N-121-A  Iruñea-Behobia Errepidea Irun, Lapurdi  A-15  Iruñeko mendebaldeko saihesbidea Autobidea
 N-240-A  Iruñea-Gasteiz Errepidea Gasteiz, Donostia
 N-135  Iruñea-Nafarroa Beherea Luzaidetik Errepidea Zubiri, Luzaide, Nafarroa Beherea

Bidegorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Iruñeko Bidegorrien sarea»

Iruñeak gaur egun 64 kilometro bidegorri sarez hornituta dago. Hauetatik, 20 Iruñeko ibai parkeari dagozkio. Gainera, bost txirrindula alokairu gune daude Iruñetik sakabanatuta. Udala 2015az geroztik "igarobide jasangarriak" sortzen ari da, auzo nagusiak haien artean bidegorri bidez hobekiago lotzeko eta autoen erabilera nolabait murrizteko bizikletaren erabilera sustatuz.

Hegazkina eta trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportua Noainen dauka, Elortzibar eskualdean. Tren geltokia ere badauka Sanduzelaiko auzoan. Dena den, Espainiako gobernuak Adif elkartearen bitartez, trenbide zerbitzua berregituratu nahi du Nafarroako Korridorearen eraikitzearekin batera, horretarako Etxabakoitzen geltoki berria eta auzo berria altxatuko dira eta gaur egun Sanduzelai eta Buztintxuri bitartean dagoen burdinbidea, estali egingo da.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriareko autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltokia»

Iruñeko autobus geltokia Iruñea hiriko autobus geltoki nagusia da, Ianguas eta Miranda kalean kokatua, Iruñeko zitadelaren parkearen lurpean. 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen, bi urteko eraikuntza lanen ostean.

Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arrapal da. 35.000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.

Hiriko autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko zerbitzuaren lineak sareko 24 lineak dira, eta nagusiki 06:00etatik 22:00etara daude aktibo. Linea horietako batzuk aldi horretatik pixka bat kanpo daude, eta beste batzuk unean-unean baino ez daude aktibo. Sistemaren erreferentzia-lineak ere badira. 10 'eta 20' arteko maiztasunak dituzte lanegunetan, eta pixka bat gehiago luzatzen dira eskari gutxiagoko egunetan.

Eguneko lineak

Linea Ibilbidea Hasiera Azken
zabalkuntza
Luzera (km) Geldialdiak Maiztasuna
Lanegunak Larunbatak Jaiegunak
1 Zizur TxikiaNAUNAskatasunaNUP 1953 2017 16,2 17 20' 30' - 60' 60'
2 San IgnazioEtxabakoitz 1953 2020 13,2 17 10' - 12' 12' - 15' 15' - 20'
3 Zirkularra Mendebaldea: HiriguneaAntsoain 1953 2020 8,4 23 10' - 12' 12' - 15'
4 BarañainAtarrabiaUharte / ArreOrikain 1953 2019 33,8 39 6' - 8' 10' 12' - 15'
5 Orvina 3Nafarroako Unibertsitatea 1953 2020 11,1 17 15' 20'
6 ArrotxapeaUnibertsitate Publikoa 1953 2017 11,6 18 15' 20'
7 BarañainAtarrabia 1953 2018 1,5 35 10' - 12' 15' 15' - 20'
8 Blanka NafarroakoaBuztintxuri 1953 2020 10,1 12 12' - 15' 15' 20'
9 RENFE GeltokiaBianako Printzea 1953 2018 13,2 16 12' 15' 20'
10 BelosogoitiOrkoien 1953 2020 18,4 22 30' 35'
11 EzkabaGalaria / Mutiloa Industrialdea 1991 2020 20,6 21 15' 20'
12 ErmitagañaMendillorri 1993 2018 13,9 19 10' - 12' 15' 20'
14 UdaletxeaArrotxapeaArtika 1999 1999 4,1 9 30'
15 Pablo SarasateArdoiZizur Nagusia 1930 2020 16,2 17 20' 30'
16 BerriogoitiBerriozarNoainBeriain 1930 2018 36,4 34 12' - 15' 15' 20'
17 Berriozar Mutiloa 1930 2020 15,4 20 15' 20' 40'
18 Zizur NagusiaSarriguren 1999 2019 24,2 28 15' 20'
19 ErripagañaBarañain 1999 2017 18,0 29 15' 20'
20 Bianako PrintzeaGorraitz 1953 2019 19,2 22 20' 30'
21 Zirkularra Ekialdea: HiriguneaAntsoain 1953 2018 8,4 23 10' - 12' 12' - 15'
22 MerindadeakMutiloa 2017 2020 7,4 9 30'
23 KordobilaBianako PrintzeaItaroaOlloki 2009 2019 25,8 22 60' 30' - 90'
24 Merkatuko Zirkularra: DonibaneLandaben 2010 2012 5,8 11 25'
25 Bianako PrintzeaMutiloa 2012 2020 10,9 15 20' 40'

Gaueko zerbitzua

Gaueko zerbitzuaren lineak sareko 10 lineak dira, eta zerbitzua ematen ez den bitartean, hau da, gauez, eguneko zerbitzua ordezkatzeaz arduratzen dira. Linea bakoitzetik pasatzen den autobus kopurua 2 eta 3 artekoa izaten da linea gehienentzat, ostiral eta larunbat gauetan gora eginez.

Linea Ibilbidea Hasiera Azken
zabalkuntza
Luzera (km) Geldialdiak Maiztasuna
Lanegunak Larunbatak Jaiegunak
N1 San InazioZizur Nagusia 2005 2019 17,9 24 60'
N2 Pablo SarasateBarañain 2005 2005 12,9 21 30'
N3 Labriteko AldapaBeriain 2005 2013 23,1 22 60'
N4 Pablo SarasateBerriozarBerriogoiti 2005 2018 15,0 19 40'
N5 Nafarroako GorteenUharteGorraitz 2005 2015 21,7 25 30'
N6 Nafarroako GorteenMendillorri 2005 2005 7,5 10 30'
N7 Pablo SarasateBexe Nafarroa 2005 2020 19,0 27 35' 15'
N8 Labriteko AldapaMutiloa 2005 2005 12,2 15 60' 120'
N9 Pablo SarasateOrkoien 2005 2005 13,6 14 120'
N10 Nafarroako GorteenSarriguren 2005 2005 11,3 13 40'

Zerbitzu berezia

Zerbitzu bereziaren lineak une zehatz eta apartekoetan zerbitzua emateaz arduratzen diren sareko 4 lineak dira. Bere asmoa ekitaldi bereziren batek sortutako aparteko eskari guztia xurgatzea da.

Zerbitzua Hasiera Hornitze Lekua Aldatutako lineak Line erantsiak
Futbol berezia 2017 Partidu egunak Sadar Estadioa 1 6 9 11 16 19 R1 R2
Arena berezia 2019 Ekitaldi egunak Nafarroa Arena 1 6 9 11 16 19 N3 R3
San Fermin berezia 2015 Uztailaren 5etik 15era SanFerminak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 25 F

Iruñeko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko tranbia»

Iruñeko tranbia Nafarroako Gobernuko garraio sailak proposaturiko proiektua izan zen. 2008ko maiatzean, eraikitzeko kostu handia dela eta, proiektua bertan behera geratu zen.[39]

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko hezkuntza»

Iruñeko Zentroek Foru Erkidegoaren Euskarari eta Hezkuntzari buruzko legeei jarraitzen diete beren egitura eta hezkuntza finkatzeko. Nafarroak, bere lege historikoei esker, hezkuntza guztiz kudeatzen du Nafarroako Gobernuaren bidez, eta aldi berean, Hezkuntza Departamentuaren bitartez, beti Espainiako Hezkuntza legea oinarritzat hartuz.

Hezkuntza sistema, oso sinplea da. Alde batetik, derrigorrezkoak ez diren ikasketak ditugu: Haur hezkuntza (lehengo parbulitoak), Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte, Musika, Hizkuntzak eta Unibertsitate ikasketak. Eta bestetik, derrigorrezkoak direnak, lehen hezkuntza (LH) eta bigarren hezkuntza (DBH). Nafarroako Gobernuak Helduentzako Hezkuntza dauka zerbitzugai.

Hezkuntza Sistema
Mota Maila Kopurua Adin teorikoa* Derrigorrezkoa
Haur Hezkuntza 3 3-6 Ez
Lehen Hezkuntza (LH) 6 6-12 Bai
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 4 12-16 Bai
Batxilergoa 2 16-18 Ez
Lanbide heziketa 2 edo 4 16tik aurrera Ez
Artea 2 16tik aurrera Ez
Musika 4, 10 edo gora 18tik aurrera Ez
Hizkuntzak Hizkuntzaren eta egindako ikasketen arabera 14tik aurrera Ez
Unibertsitatea Karreraren arabera 18tik aurrera Ez

*kurtsorik errepikatzen ez dela.

Nafarroak, gainera, erkidego elebiduna denez, hainbat hezkuntza zentro eredu ditu hizkuntza irizpide hartuta. Ereduak hauek dira, A, B, D eta G.

  • A eredua: erdarazko hezkuntza, euskara ikasgai modura eskainita;
  • B eredua: ikasketa gehienak euskaraz, hainbat ikasgai erdaraz eskainita;
  • D eredua: euskarazko hezkuntza, erdara ikasgai modura eskainita;
  • G eredua: ikasgai guztiak erdaraz.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko jatorrizko hizkuntza euskara da, eta XIX. mendearen erdialdera arte hainbat iruindarrek belaunaldiz belaunaldi eutsi zioten euskarari. Mende hartan, aldiz, galdu egin zen bertako euskara, hegoaldeko goi nafarrera.

Historian euskarak Iruñean izan duen nagusitasunaren zantzurik garbiena hiriko toponimian dago. Hiriko auzo edo toki izen gehienek agerian dute sustrai euskaldun nabarmena (ikus goian, «auzoak» atala). Toponimia izan ohi da galdutako hizkuntza baten aztarnarik iraunkorrena.

2006ko erroldaren arabera, Iruñeko biztanleen % 8,70 euskalduna zen, % 10,6 – ia euskalduna, eta % 80,7 – erdaldun hutsa.

Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako hiriburua «eremu mistoa» delakoan dago sartuta. Hau da, euskal hizkuntza partzialki baino ez da ofiziala.

Gaztelania da beraz, mintzaira nagusia. Dena den, etorkinen kopuru handia dela-eta, beste erdara batzuen hiztunak gero eta gehiago dira.

Iruñeko euskararen zenbait berri, historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Amendux iruinsemeak 1564an idatzi zuen goi nafarreraz ezagutzen den olerkirik zaharrena.

XVII. mendean Juan Beriain apaizak dotrina liburuak idatzi zituen Iruñeko euskaraz: Tratado de cómo se a de oyr misa, escrito en romance y bascuence (1621), eta Doctrina Christiana (1626). Lehenengo liburuan egileak Iruñerriko euskaraz idazteko arrazoia ematen zuen:

« Iruñean mintzatzen den euskaraz idazten dut, hiriburuko hizkuntza delako, eta Nafarroa osoan hobekien ulertzen den hizkuntza delako. »

XVII. mendeko erdialdean Iruñeko ospitale zaharreko apaizei euskaldunak izatea eskatzen zitzaien, guregana iritsi den testu baten arabera. XVIII mendearen bukaeran eskaera hori oraindik mantentzen zen, «por el crecido número de vascongados de esta ciudad».[40]

XIX. mendearen hasieran hasi zen euskararen gainbehera hirian. Hala ere, napoleondar inbasioa gertatu zenean Reille jeneralak euskal bando bat atera zuen hirian, nafar gerrillarien aurkakoa: «orobat entregatuco zaizquio bimilla duro edocein personari arrapacen-vadu edo iltzen vadu Guefeac nombratuac Gorriz, Ulzurrun eta Cholin, bacochandaco bimilla duro».[40]

Joan Mané i Flaquer katalan idazleak Euskal Herria bisitatu zuen 1874an. Iruñean zela, ostatu batean bertako neska baten testigantza jaso zuen: neska horrek esan zion haren aitona-amonek euskaraz hitz egin ohi zutela, haren gurasoek ulertu bai baina euskaraz mintzatu ez, eta berak ez zuela euskara ulertu ere egiten.[41]

Datu soziolinguistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Antxon Charles[42], Iker Mundiñano[43] eta Mikel Ruano[44] (Ahotsak[45][46] eta Gazte Gara Gazte[47] proiektuetarako)

Euskarabideak 2006. urtean egindako ikerketa soziolinguistikoaren arabera, Iruñerriari dagokionez:[48]

  • biztanleen % 13 elebidunak ziren;
  • biztanleen % 14 ia euskaldunak zen;
  • biztanleen % 73 erdaldunak ziren.

Erabilerari dagokionez:

  • biztanleen % 6k sarritan erabiltzen dute euskara;
  • biztanleen % 8k gutxitan erabiltzen dute euskara;
  • biztanleen % 86k ez dute inoiz euskara erabiltzen.

Esanguratsua da, halaber, Iruñerriko biztanleen % 36k esatea noiz edo noiz saiatu dela euskara ikasten.

Euskararekiko jarrerari dagokionez:

  • irakaskuntzan
    • % 85ek ongi deritzo irakaskuntzan euskararen aukera egoteari;
  • administrazioan
    • % 66k ongi deritzo administrazio publikoarekin euskaraz mintzatu ahal izateari;
  • errotulazioan
    • % 72k ongi deritzo hiriko errotulazioa elebiduna izateari;
  • euskararen balorazioa administrazioan
    • % 77k ongi deritzo administrazioan lan egiteko aintzakotzat hartzeari;
  • euskararen sustapenari dagokionez
    • % 66k ongi deritzo Iruñerrian euskarari bultzada emateari;
    • % 21ek ez dute uste euskara bultzatu behar denik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C.A. Osasuna (futbola) Iruñeko nahiz Nafarroako kirol elkarte handiena da, baita lehen mailan jokatzen den futbol talde nafar bakarra.

Bertzela, aipatzekoak dira Portland San Antonio (eskubaloia), Basket Navarra Club (saskibaloia) eta Txantrea Kirol Elkartea (futbola). Azkenik, Iruñean pilotarako zaletasun handia dago eta hiriko Labrit pilotalekua final anitzen kokalekua da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanferminak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sanferminak»

Sanferminak Iruñeko jai ospetsuena da, uztailaren 6 eta 14 bitartean ospatzen dira San Ferminen omenez. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera, Nafarroako patroia da. Tradizioaren arabera, Firmus III. mendeko senatariaren semea izan zen Fermin. San Saturninok batailatua, Tolosa Okzitaniakoan egin omen zen apaiz. Iruñera bueltatu eta hiriko apezpikua izendatu egin zuten. Amiensen hil bide zen burua moztuta 303ko irailaren 25ean.

Lehen, jaiak irailaren 24an ospatzen ziren. Gaur egun, iraileko azkenaurreko asteburuan San Fermin Txikiko jaiak egiten dira, Alde Zaharreko jaiak, hain zuzen ere.

Festako ekitaldi nagusiak:

  • Txupinazoa edo altxaferoa: uztaileko 6an, 12:00etan, festari hasiera ematen dio. +Txupinazoa
  • Riau-riau: gaur egun ospatzen ez bada ere, azken urteotan istilutsu samarra bihurtu baitzen, sanferminetan hori baino tradizionalagorik ez zegoen. Uztailaren 6an, 4:30ean, egiten zen. Dantza tradizionalen soinuan, udalbatzari mezatara joaten eragoztea edo trabatzea zen ekitaldiaren mamia.

+ Riau-riau

  • Entzierroa: uztaileko 7tik 14ra, egunero goizeko 8:00etan, zezenak Santo Domingo kaleko ikuiluetatik zezen-plazara joaten dira. + Entzierroa
  • Prozesioa: Uztailaren 7an, goizeko 10etan, santuaren irudia hiriaren alde zaharretik ateratzen da prozesioan. + Prozesioa
  • Pobre de mi: Uztailaren 14an, eguerdian, ekitaldi honek amaiera ematen dio festari. + Pobre de mi

Auzoetako jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela urte asko, Iruñeko auzo elkarteek hasi ziren beren auzoek jai propio batzuk izateko lanak eta hauxe da Iruñeko auzoen jaien zerrenda, ordena kronologikoan:

  • Sanduzelaiko jaiak, Iruñeko lehen jaiak dira, apirilean ospatzen direnak, San Jorge (Apirilak 23) egunarekin bat egiten duen asteburuan.
  • Txantreako jaiak, Iruñeko jai zaharrenetarikoak, maiatzaren lehenarekin bat egiten duen asteburuan izaten dira. Egun horretan, maiatzaren batean, erraldoi eta buruhandien bilkura antolatzen da urteoro.
  • Azpilagañako jaiak, maiatzaren azkenaurreko asteburuan ospatzen dira.
  • Iturrama auzoko jaiak, maiatzaren azken asteburuan ospatzen dira. Bertan, herri talde eta gazte taldeek, normalean, hartzen dute programazioaren zati handi bat.
  • Arrosadian, ekainaren lehen asteburuan ospatzen dituzte heuren jaiak.
  • Arrotxapean, jaiak ekainaren bigarren asteburuan ospatzen dira. Nahiko fama dute auzo hartako jaiek.
  • Donibaneko jaiek, San Joan bezperarekin (Ekainak 23) bat egiten duen asteburua eta egun hori bera hartzen ditu. Jaien programazioaren barnean sartzen dira San Juan suak, auzoaren izena berak dion bezela.
  • Mendillorriko jaiak, orain dela urte batzuk soilik hasi ziren ospatzen eta, irailaren lehen asteburuan ospatzen dira.
  • Azkenik, Aldapako San Fermin jaiak izaten dira, Alde Zaharreko jaiak. Iraileko azken asteburuan izaten dira eta, ohiz, hilabetearen 25arekin izaten da bat, San Fermin egunarekin.

Kultura elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko kultura ondasunen zerrenda»

Arte erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IruñaKatedrala.JPG
SanNikolasEliza.JPG
San Zernin eliza.JPG

Arte zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pamplona Rathaus 2005.jpg
  • Udaletxea. Atzeko fatxada da ezagunena, San Fermineko txupinazoa edo altxaferoa hortik jaurtitzen baita. Arkitekturaren ikuspuntutik, XVIII. mendean eraiki zen fatxada hori, barroko erara.
NafarForuak.JPG
  • Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeren estatuak hor daude kokaturik. Iparreko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendearen bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako sortu zen erreboltaren kariaren oroitgarri.
NafarDiputazioa.JPG
  • Nafarroako jauregia. Sarasate pasealekuaren iparraldean, XIX. mendean eraiki zen. Egun Nafar Gobernuaren egoitza da.
NafarParlamentua.JPG
  • Nafarroako Legebiltzarra. Sarasate pasealekuaren hegoaldean, XIX. mendeko eraikin batez baliatuta, XX. mendeko 90eko hamarkadan barrutik eraberritu zen Nafar Parlamentuaren egoitza izateko. Ordura arte Justizia jauregia zen eraikina.
Nieve Upna.JPG
Plaza de Toros de Pamplona.JPG
IruñekoBaluarte.JPG
GayarreTEATRO.JPG
Oteiza Odiseo.jpg

Arte militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ciudadela Pamplona 1.jpg

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruindar ospetsuen zerrenda»

Iruindar famatuen artean, aipatzekoak dira Pablo Sarasate musikaria, Arturo Kanpion euskal idazle eta kulturagilea, Jesus Aizpun eta Carlos Garaikoetxea politikariak, besteak beste.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[49]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 338/1990 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko hiriburuaren izendapen ofizialari buruzkoa. Nafarroako Gobernua.
  2. a b c Euskaltzaindiaren 155. araua («Nafarroako udal izendegia»).
  3. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  4. a b c (Gaztelaniaz) Jimeno Jurío, José María; Salaberri Zaratiegi, Patxi. (1994). Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Pamplona/Iruña. in: Onomasticon Vasconiae. Euskaltzaindia ISBN 9788485479740.
  5. Inma Errea (Iruñeko Udaleko itzultzailea): Iruña/Iruñea eta haren deklinabidea, ItzuL eztabaidagunean argitaratutako mezua.
  6. (Gaztelaniaz) López, Miguel Cortés y. (1836). Diccionario geografico-historico de la España antigua, Tarraconense, Bética, y Lusitana. Imprenta Real . Noiz kontsultatua: 2020-08-16.
  7. «Alicia Mª Canto y De Gregorio, Madrilgo Autonomo Unibertsitatea, Hiri euskaldunak ezagutzeko saiakera, Archivo español de arqueología, ISSN 0066-6742, Vol. 70, Nº 175-176, 1997, pags. 31-70» www.cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-16.
  8. «Blázquez Martínez, José Mª, Euskaldunak eta bertako bizilagunak Antzinaroko Greziako eta Erromako literatura-iturrietan, IV Symposium de Prehistoria Peninsular (Iruña, 1966). BIANAKO PRINTZEAREN INSTITUZIOA, 1966, pp. 177-205» www.cervantesvirtual.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-16.
  9. (Gaztelaniaz) «Pamplona / Iruña (nombre y emblemas)» Auñamendi Eusko Entziklopedia 2012-06-03 . Noiz kontsultatua: 2020-08-16.
  10. Jurío, José María Jimeno. (1991). «Pamplona y sus nombres» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta (57): 55–76 ISSN 0046-435X . Noiz kontsultatua: 2020-08-17.
  11. (Gaztelaniaz) «Jatorria eta Erromatar hiria» Iruñeko gida 2015-06-01 . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  12. (Gaztelaniaz) Iruñeko udala. «Iruéko bandera» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  13. (Gaztelaniaz) Iruñeko udala. (). «Iruñeko armarria» web.archive.org . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  14. a b Iruñeko eskuzko estazioko balio klimatologikoak. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua. Nafarroako Gobernua . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  15. «BIOGEOGRAFIA Iruñea» web.archive.org 2010-06-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  16. «Iruñea (geografia):: Auñamendi entziklopedia:: Euskomedia» web.archive.org 2012-06-03 . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  17. (Gaztelaniaz) IRUÑA, P. F. L.. (). «Iruñeak 144.000 zuhaitz berrikusiko ditu | Iruñeko azken berriak Diario de Navarran» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  18. «"Iruñean gardulak eta zaldizkoak dira nagusi" | Bizilagunak: Benjamin Sanz nafarra lorezaina eta naturista» web.archive.org 2014-08-18 . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  19. (Gaztelaniaz) IRUÑA, I. R.. (). «Laurogeita hamalau hegazti espezie bizi dira Iruñean | Iruñeko azken berriak Diario de Navarran» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-08-24.
  20. a b c «Iruñeak inoizko biztanle kopuru handiena du: 200.000 biztanle baino gehiago», Euskalerria.eus, 2016-10-11.
  21. «Iruñeko auzoen zerrenda» Iruñeko Udala . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  22. «Visor IDENA» idena.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  23. (Galizieraz) «Iruñeko enigmak: historian izan duen ibilbidea» Pontevedra Viva . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  24. (Gaztelaniaz) Iruñeko urruneko historia. . Noiz kontsultatua: 2020-11-21.
  25. Amela, 200, 17. orria
  26. Nafarroako Entziklopedia Handia | Iruñeko San Zernin. . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  27. (Gaztelaniaz) Molins Mugueta, José Luis. «San Zernin Burgua Erdi Aroan» www.unav.edu (Nafarroako Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  28. «Nafarroako Erresumaren Erdi Aroko Historia» www.lebrelblanco.com . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  29. Saldise Alda, Iñigo. (). «Iruña, gerran dagoen hiriburua» Nabarralde . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  30. (Gaztelaniaz) «Badakizu non zegoen Iruñeko Judutegia?» Sociedad Civil Navarra 2018-02-19 . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  31. «Iruña Harresiak dira» Iruñeko Udala . Noiz kontsultatua: 2020-11-20.
  32. Albistea ya.com webgunean.
  33. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  34. a b c «Pamplona / Iruña. Historia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  35. https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/index.html
  36. https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/alvia.html
  37. https://www.renfe.com/viajeros/mediadistancia/mapas_y_trayectos/mapa_norte.html
  38. Nafarroako gobernua, herrilanen saila
  39. Canal 6 Navarraren bideoa.
  40. a b Navarra, historia del euskera, Jose M. Jimeno Jurio, 1997
  41. El oasis. Viaje al País de los fueros, Joan Mañé i Flaquer, 1878.
  42. «Ayestaran Laubach, Antxon Charles - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  43. «Mundiñano Galarza, Iker - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  44. «Ruano Larriketa, Mikel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  45. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  46. «Euskararen egoera Iruñeko parranda giroan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  47. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  48. [1] El euskera en Navarra: Datos sociolinguisticos, Euskarabidea, 2006
  49. Hiri senidetuak. Iruñeko Udala . Noiz kontsultatua: 2011-1-4.
  50. Espainiako eta Japoniako hirien arteko senidetza itunak Espainiako enbaxada Japonian

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea