Iruñeko Elizbarrutiko Museoa
| Iruñeko Elizbarrutiko Museoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Iruñea |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
Iruñeko Elizbarrutiko Museoa Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen museo bat da. Iruñeko Alde Zaharran dago, Iruñeko katedralaren multzoan eta Santa Maria Erreala plazara begira.
Museo honetan katedralaren eraikin multzoa ikusgai egoteaz gain, erlijioa eta elizkizunetan erabili ohi diren elementu, bitxi eta piezak ikusgai daude.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi, margilan eta objektu nabarmentzekoak daude museoan.
Erretaulen artean nabarmentzen dira Navas de Tolosako erretaula flandestarra, eta beste erretaula batetik gorde den partea, Jesusen Epifaniaren eta Aurkezpenaren taula, 16. mendekoa, eta beste taula margotu bat ere, zaharragoa (14. mende hasierakia), Gurutziltzaketaren taula.
Erlikia-ontzien artean, nabarmen eta aberatsak, eta Nafarroako Erresumaren historiari lotuak aipagarriak dira Lignum crucisa, Emanuel II.a Paleologo Bizantzioko enperadorearen oparia Karlos III.a Nafarroako erregeaentzat; eta Hilobi Santuaren erlikia-ontzia, Luis IX.a Frantziakoak opari emana Tibalt II.a Nafarroako erregeari.[1][2] Urregintzako lan bikain horiez gain, beste bat berriagoa da Gaintzako ekisaindua.
Eskulturetan nabarmentzen dira Nafarroa Garaiko hainbat elizetatik eramandako irudiak, bereziki Andra Mariarenak, asko sedes sapientiae formakoak. Horien artean Erremediotako Ama Birjina jatorriz gipuzkoarra da, bitxia alabastroz egina izanik argiarekin ematen duen efektuagatik. Aipagarriak dira halaber Santa Katalina bat (Beroizkoa), eta Urzainkiko Kalbarioa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Iruñeko Lignum Crucisa.
-
Sedes sapientiae nafarrak.
-
Erremediotako Ama Birjina.
-
Hilobi Santuaren erlikiontzia.
-
Ama Birjinaren diamantedun koroa.
-
Prozesioetako gurutzeak.
-
Ebanjelarioa.
-
Kristo gurutziltzatua.
-
Santa Katalina, Beroizkoa jatorriz.
-
Aralarko Done Mikeleko eta Fiteroko kutxa islamikoak, Fiteroko arketa bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez de Aguirre, Javier. (2002). «Los relicarios góticos del Santo Sepulcro (siglo XIII) y de la Santa Espina (siglo XV) de la catedral de Pamplona» Príncipe de Viana 63 (226): 295–326. ISSN 0032-8472. (kontsulta data: 2023-04-27).
- ↑ Martínez-de-Aguirre-Aldaz, J. (Javier). (2006). Nuevos documentos sobre el Relicario del Lignum Crucis de la catedral de Pamplona. (kontsulta data: 2023-04-27).
