Irungo Udal Liburutegia Ikust-Alaia

Koordenatuak: 43°20′18.79″N 1°47′28.78″W / 43.3385528°N 1.7913278°W / 43.3385528; -1.7913278
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irungo Udal Liburutegia Irungo Karrika Nagusiko Ikust-Alaia eraikinean dago. 2007. urtearen amaieratik, helduentzako mailegu areto bat ere badauka; José Ramón Aguirretxe alkatearen plazaren atzeko aldean (Aldapeta kalearekiko iskinean) dago kokatua.

Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dago. 200 udal liburutegik osatzen dute sare hori. EIPSko lineako katalogoaren bitartez, fondoak kontsultatu ahal dira, baita aleak eskatu, erreserbatu eta aleen zein maileguen egoera kontsultatu ere, eta interneten bidez egin ahal da mailegu-berritzea.

Ikust-Alaia
Ikust-Alaia Liburutegiaren sarrera

Ikust-Alaia eraikinaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikust-Alaia etxea, edo Zabaleta-enea, egun, Udal Artxiboaren eta Liburutegiaren egoitza da.

Manuel Gil Rodrigorentzat eraiki zuten, 1891ko proiektu baten arabera, eta 1925ean eraberritu egin zuten, bi solairuko eta lau isuriko teilatuko egitura arrazionalagoa zuen hasierako eraikin hari ukitu dotoreagoa ematearren.

Sainz de Vicuña Proiektua

Eraberritze horri esker, eraikinak sotoko solairu bat irabazi zuen, begiratzen den tokiaren arabera lehen solairua dena. Horrela gertatzen da, adibidez, Pikoketa kaletik, alegia, geroago lorategiaren hondeaketa egin eta handitutako Udal Artxibora sartzen den tokitik begiratuz gero.

Gainera, dorre bat erantsi zitzaion, lurralde honetako hiri-eraikinetan oinarrituak; eta beste atal bat eta hainbat eranskin ere erantsi ziren. Dekorazio-xehetasun ugari ere erantsi ziren, adibidez kolomadiak, modiloiak, pergolak, eta eskantzuen eta baoen harlandua azaleratu zen.

1985ean, etxea Udalak erosi ondoren, egokitu egin zen, bertan lehen aipatutako udal azpiegiturak kokatzeko.

Finkaren inguruan lorategi zabal bat dago eta burdina forjatuko sare bikain bat zokalo baten gainean. Eraikuntza ixteko proiektua 1903koa da eta Juan José Aguinagak egina da.

Ikust-Alaia

Datu interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan José de Aguinaga (eraikuntza, 1891)
  • Manuel Sáinz de Vicuña (eraberritzea, 1925)

Jabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manuel Gil Rodrigo (1891)
  • Serapio Zaragüeta (1925)
  • Irungo Udala (1985)


Liburutegia – Fondoen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki bildumak Irun herriari eta Txingudi eskualdeari buruzko dokumentuak jaso eta antolatzen ditu, euskarri desberdinetan.

Honako hauek dira toki bilduma osatzen duten obrak:

  • Tokiko egileen obrak
  • Irungo eta Txingudi eskualdeko alderdiren bati buruzko obrak
  • Herrian argitaratutako obrak.

Toki bildumakoak diren materialak mailegutik kanpo daude, baina aretoan begiratu daitezke, aurretik eskaera eginda.

Erreserbako Fondoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fondo zaharra

Irungo Udal Liburutegiak, bere ibilbideagatik, ez dauka fondo zahar berezkorik. Izen hori jarrita, ahalegina egin dugu Irungo Udalak XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX.eko lehenengo urteetan erosi zituen obrak biltzeko, eta 40 eta 50eko urteetan, Biblioteca Popular Circulante izenekoak funtzionatzen zuen unean, Udal Liburutegiak zeuzkan fondoen zati bat ere horretan sartzen da.

Etxeko mailegutik kanpo dagoen fondoa da, eta bertan, ugariak dira erlijiozko, moralezko eta abarrezko izaera nabaria zeukaten obrak. Fondoaren katalogatze osoa amaitzear dago.

  • Alonso Rodríguez Fondoa
Josefina Rodríguez eta Elfidio Alonso

Fondo honetan, zortzi mila bolumen baino gehiago daude, Irungo Udal Liburutegiari emanak 1992ko urtarrilean, Elfidio Alonso jaunaren eta Josefina Rodríguez andrearen Liburutegitik ekarrita.

Josefina Rodríguez
Elfidio Alonso

Senar-emazte intelektual horiek beren bilduma eskaini zuten (6.000 bolumen), gure hirian bizi ziren bitartean eta Pariseko azken bizilekuan osatua. Batez ere izaera humanista dauka bilduma horrek, eta historiari eta arteari buruzko testuak nabarmentzen dira.

8 urteko lana egin zen fondoak katalogatzen eta sailkatzen, gure bilduman sartzeko xedez. Gaur egun, erabat tratatua da, eta zailtasunik gabe kontsultatu daiteke, baina obrak ezin dira maileguan utzi Irungo Udal Liburutegiko bulegoetatik kanpo erabiltzeko.

Aldi batean, Elfidio eta bere emazte Josefina Urdanibiako euskal auzunean bizi izan ziren, oso leku atsegina eta egokia atseden hartzeko eta gogoetarako. Bere kazetari-oroimenari esker, gerra zibilean eta gero erbestean, bai Amerikan bai Europan, bizi izan zituen egoerak kontatu zituen, eta horrela bizitzea egokitu zitzaion asalduzko garaiak ezagutzeko aukera eman zuen, zer pertsonaia ezagutu zituen, garai errepublikarrean Madrilen nortzuk izan zituen kide eta baita sufritu behar izan zituen beste batzuk ere.

Espainiatik kanpoko egonaldi luzean eta gero gure herrikoan, liburutegi garrantzitsu bat osatuz joan zen, bere etxeko bi pisuetako bat betetzeko adinakoa.

Elfidio Bidasoko Rotary Clubeko bultzatzaile irmoa izan zen. Horren fede ematen du, berak nahi baitzuen klub horrek egitea hain zuzen bere eta udalaren arteko bitartekotza dohaintzako izapideetan.


  • Mourlane Michelena Fondoa

Hirurogeiko urteetan, Udalak Pedro Mourlane Michelena kazetari eta poligrafo jaunarenak ziren fondoen zati bat erosi zuen.

Pedro Mourlane Michelena

Idazle eta kazetari izan zena Irunen jaio zen 1888an (nahiz eta beste egile batzuk dioten 1885ean jaioz zela, hain zuzen, irailaren 11n). Irungo "San Luis" ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak. Valladolideko Unibertsitatean Medikuntza eta Letrak eta Historia ikasi ondoren, kazetaritzari ekin zion, eta Donostian, Bilbon eta Madrilen jardun zuen lanbide horretan. Escorial aldizkariko zuzendari izan zen, eta Madrileko "Arriba" eta "Vértice"ko zuzendariorde. Bilbon, El Liberal zuzendu zuen, eta zenbait aldizkaritan kolaboratzaile izan zen, beste beste, "El Bidasoa" aldizkarian.

Kulturako eta letretako gizona zen, eta Menendez Pelayo Patronatukoa izan zen, eta baita Espainiako Kronisten Batzorde Nagusikoa eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilukoa ere. Alfonso X El Sabio erregearen komendadorea izan zen, Orden del Soleko ofiziala (Peru), eta, gainera, Peñaforteko San Raimundoren gurutze gailena ere eman zioten.

Kazetaritzako produkzioa ugaria izan bazen ere - entseguak, artikuluak eta iruzkinak Espainiako eta Amerikako ia egunkari guztietan - inoiz ez zituen liburukietan bildu. "El Discurso de las Armas y las Letras" bakarrik argitaratu zuen, 1915ean. "Historia de los Heterodoxos Vascongados" ere idatzi zuen (argitaratu gabe), eta "El Arte de Repensar los lugares comunes"; hori bere lagun Eduardo Aunosek bildu eta argitaratu zuen, bera hil ondoren. Irun Hiriko Kronista izendatu zuten 1925eko abuztuan.

1955eko azaroaren 25ean, burmuineko hemorragia baten ondorioz hil zen. Albiste horrek dolua eragin zuen Espainia osoan. Egunkari eta aldizkariek artikuluak argitaratu zituzten literatur figura handi hau goraipatuz. 1958an, Udalak Mourlane Michelenaren liburutegiko hondrrak erosi zizkion alargunari. Liburu horietako asko Udal Liburutegian daude gaur egun, eta beren egileek eskainita daude; haien artean, garaiko idazle handien sinadurak agertzen dira Gerardo Diego, Jorge Guillén edo José María Pemán.

Ideologia aldetik, eskuindarren zirkulukoa zen. Jose Antonio Primo de Riveraren laguna izan zen, eta Cara al sol kantaren hitza idazten lagundu zion hari. Berea zen, hain zuzen, "... que por cielo, tierra y mar se espera" bertsoa. Era berean, erregimen frankistako figura distiratsuetako bat da, eta harena izan zen "¡Qué País, Miquelarena!" esaldi ospetsua, Jacinto Miquelarenarena herrikideari idatzitako gutun batean jasotakoa.

Mourlane Michelena fondoan, kazetari eta poligrafo irundarraren liburutegi pribatukoak ziren zenbati argitalpen daude, eta hirurogeiko urteetatik, udalaren bulegoetan gordeta daude.

Gorabehera batzuen ondoren, eta aurkitzeko eta koadernatzeko prozesu luze eta nekezaren ondoren, osotasunean katalogatu da fondoa.

Fondo horretan -Mourlane Michelenaren liburutegi garrantzitsuko zati txiki bat, zenbait iturriren arabera-, 30 eta 40ko urteetako obrak jasotzen dira batez ere. Horiek katalogatu eta sailkatu ondoren, jende ororen eskura jartzen dira, aretorako bakarrik mailegatzeko murriztuta.

Fondo orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helduei mailegatzeko bilduma
Helduentzako mailegu zerbitzua

Sail honek 27.000 ale baino gehiago (2011) jartzen ditu herritarren eskueran, eta erabiltzaileek maileguan eraman ditzakete liburutegiko txartelarekin. Bilduma hau liburuek, ikus-entzunezko dokumentuek, dokumentu elektronikoek eta soinuzkoek osatzen dute DVD, CD, CD-ROM eta abarrezko euskarrietan.

Helduei mailegatzeko bildumak gai askotarikoen aukera zabala eskaintzen du, literatur obretatik gainerako diziplinetara, Sailkapen Dezimal Unibertsala ezarritako irizpideak jarraituz, ezagutza taldearen eta/edo arloaren arabera.

Helduei mailegatzeko bilduma "Ikust-Alaia" udal liburutegiaren eraikinetik kanpo dago, J. R. Agirretxe Alkate jaunaren plazan dagoen lokalean.

  • Haur eta gazte bilduma
Haur eta gazte bilduma Ikust-Alaian

Haur- eta gazte-bilduma udal liburutegiko behe-solairuan dago. Bilduma honek 12.800 ale inguru biltzen ditu (2011), eta liburuak, komikiak, DVD, CD-ROM eta CDak dauzka, mailegatzeko aukeran, eta erreferentziazko liburu-bilduma bat ere bai, hala nola, entziklopedia orokorrak eta gaikakoak, hiztegiak, atlasak, eta abar.

Erreferentziako bilduma Ikust-Alaian
  • Erreferentziako bilduma

Erreferentziazko bilduma liburutegiko hiru solairuetan banatzen da. Behe-solairuan, erreferentziazko obra orokorrak daude, hala nola: entziklopediak, hiztegiak, atlasak, etab. Lehen solairuan, kontsulta orokorreko aretoan, ezagutza arlo bakoitzeko erreferentziazko obra espezifikoak daude. Eta bigarren solairuan, legeria liburuen saila dago.

Sail horretako materialak erabilera librekoak dira, eta aretoan bakarrik kontsulta daitezke; beraz, mailegutzatik kanpo daude.


Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mailegu zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mailegu zerbitzua Ikust-Alaian

Irungo Udal Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen artean mailegu zerbitzua dago. Zerbitzu hau pertsonala, kolektiboa (ikastetxeak, elkarteak…) eta liburutegien artekoa ere izan ahal da. Liburutegien arteko mailegutza Udal Liburutegian aurkitu ezin diren baina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetan aurki daitezkeen dokumentuak lortzeko zerbitzu bat da. Liburutegiaren erabiltzaileek aukera daukate maileguan utzita dagoen dokumentu bat bere izenean erreserbatzeko eta dokumentuak erostea proposa dezakete. Udal liburutegiak, bestalde, erabiltzaileen eskura jartzen du irakurgailu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua; haien bidez, pantailan irakurri ahal dira formatu digitaletako testuak.

Kontsulta eta erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal Liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen ditu erreferentziazko eta kontsultazko obra ugari, eraikineko irakurketa-aretoetan banatuta. Horrelako dokumentuak liburutegiaren barruan bakarrik kontsultatu ahal izango dira.


Hemeroteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemeroteka Ikust-Alaian

Hemeroteka zerbitzuak egunkariak eta aldizkariak eskaintzen ditu, aretoan kontsultatzeko. Ezin da mailegatu hemerotekako inongo dokumenturik, eta edozein elementu erreproduzitzea, gainerako dokumentu-fondoa bezala, une bakoitzean eta kasu bakoitzerako indarrean dauden lege-arauetara lotuta egongo da.

Liburutegian, egunero kontsultatu ditzakezu honako egunkari hauek, paperezko edizioan:Berria, Cinco Días, El Diario Vasco, Gara, El Mundo, Noticias de Gipuzkoa, El País eta Sud-Ouest.

Erreprografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegiak fotokopia-autozerbitzu bat dauka, dokumentuak erreproduzitzeko aukera ematen duena.

Liburutegiko edozein dokumentu erreproduzitzea, une bakoitzean indarrean dauden lege-arauetara lotuta dago, eta beraz, erabiltzailea izango da, eta bera bakarrik, zerbitzu hori behar bezala ez erabiltzearen erantzulea


Microteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Microteka

Udal Liburutegiak Internetera konektatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Zerbitzua doan da, eta bazkide-txartela besterik ez da behar.

Wi-fi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegiak Internet harigabera (Wi-Fi) doan sartzeko aukera eskaintzen du eraikineko areto guztietan.

Kultur jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzako ipuin-kontalariak

Liburutegiak kultur aktibitateak antolatzen ditu:

  • haur eta helduentzako ipuin-kontalariak, irakurketa sustatzeko xedez,
  • literatur mintegiak, bilera espezializatuak dira, eta helburua da gai batzuk sakon aztertzea, bertaratuen artean elkarreragina beharrezkoa duen tratamendu batekin,
  • irakurketa klubak. Bileretan, etxean irakurritakoari buruz eztabaidatuko da: literatur estiloa, ekintza bera, pertsonaiak... Guztia, klubeko kideen ekarpen eta esperientzia pertsonalekin nahastuta. Parte-hartzaileen arteko irudipen-truke horrek liburua ulertzen laguntzen du, eta norberaren irakurketa aberasten du,
  • idazmenaren tailerrak, gai hori hobetu nahi dutenentzat pentsatuta daude, helburu pertsonalak nahiz akademikoak edo profesionalak izan,
  • poesia solasaldiak, poesiaren kezka dutenentzat dira, adituak izan, zaleak izan edo gaian hasi berriak izan
  • eta Liburu-forum tailerrak. Liburu Forumaren helburuak dira irakurtzeko eta elkarrizketako ohitura sustatzea, aisiarako beste aukera batzuk eskaintzea, liburutegiaren erabilera sustatzea eta kultur ekipamendu gisa ezagutzera ematea, eta klubeko kideentzat bilgune bat sortzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


43°20′18.79″N 1°47′28.78″W / 43.3385528°N 1.7913278°W / 43.3385528; -1.7913278