Irupu ur-jauziak
Irupu ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°58′02″N 75°59′02″E / 11.9673°N 75.9838°E |
Honen parte da | Lakshmana Tirtha (en) |
Kokapena | Kodagu barrutia |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Karnataka |
Division of Karnataka | Mysuru division |
Indiako barruti | Kodagu barrutia |
Irupu ur-jauziak edo Iruppu ur-jauziak (इर्पुजलपात) Indian dauden ur-jauziak dira. Virajpet hiritik 48 km-tara daude, Indiaren hegoaldeko Karnataka estatuan.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lakshmana Tirtha ur-jauziak izenaz ere ezgutzen dira, Lakshmana Tirtha ibaiak sortzen baititu[1]. Bi jauzi jarraian egiten ditu eta guztira 52 metrotako altueran erortzen da.[2]
Montzoi sasoian ur kopuru handia izaten du eta ikusgarria izaten da.[1]
Kondaira eta erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondaira baten arabera Rama eta Lakshmana anaiak inguru hartatik pasa ziren Ramaren Sita maitalearenganako bidean. Ramak Lakshmanari ur apur bat eskatu zion eta honek gezia Brahmagiri mendietara jaurti eta ur-jauzia sortu zuen[3]. Kondairak dio ur honek pekatuak garbitzeko gaitasuna duela eta horregatik Shivaratri Egunean milaka erromes inguratzen dira bertara.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Karnataka Tourism» web.archive.org 2007-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irupu Falls - Cascada en el distrito de Kodagu, India» es.aroundus.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «Coorg Archives» Karnataka.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).