Irura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Irura

 Gipuzkoa
Irura udalerriaren ikuspegia Uzturre mendiko gailurretik ikusita.
Irura udalerriaren ikuspegia Uzturre mendiko gailurretik ikusita.
Izen ofiziala Irura
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Ana Leunda (EAJ)
Herritarra irurar
Koordenatuak 43°10′3″N 2°4′7″W / 43.16750°N 2.06861°W / 43.16750; -2.06861Koordenatuak: 43°10′3″N 2°4′7″W / 43.16750°N 2.06861°W / 43.16750; -2.06861

Gipuzkoa - Irura.svg

Eremua 2,99 km2
Garaiera 65 m
Distantzia 21 km Donostiara
Posta kodea 20271
Biztanleria 1.640 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 30)
Euskaldunen % 77,09
Dentsitatea 548,49 bizt./km²
Sorrera 1845
http://www.irura.net/

Irura Gipuzkoako ekialdean, Tolosaldeaan dagoen udalerri bat da. UEMAko kidea da.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irura Tolosaldearen iparraldean dago, iparraldean eta ekialdean Villabonarekin egiten du muga, ipar-mendebalde eta mendebaldean Anoetarekin, eta Tolosarekin hegoaldean. Gipuzkoako hiriburutik 21 kilometrora dago.

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Irura laborantza-herria zen, Oria ibaiaren ondoan kokatua. 1385eko abuztuaren 4an, Irurak Tolosako hiribilduarekin bat egin zuen Ahaide Nagusien eredu feudalari aurre egiteko eta nekazariak hauengandik babesteko. Hala ere, Irurak herri-basoen jabegoa mantendu eta bere eremua bereizteko mugarriak jartzen jarraitu zuen.

1845. urtetik aurrera, Elisabet II.aren erreformaren ondoren, Irura udalerri bihurtu zen berriz ere.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Ugalde hautatu zuten alkate.

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irurako udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Bildu
8
489 (%70,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1
120 (%17,32)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
54 (%7,79)
Alderdi Popularra (PP)
-
30 (%4,33)

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarrik PSE-EE eta PP alderdi politikoak baino ezin ziren aurkeztu, Espainiako Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialistak eta EAEren hautes-zerrendak baliogabetu baitzituen. Hori dela eta, aurreko alkateak, Marimi Ugaldek, boto zuria eskatu zuen. 971 lagunek zuten bozkatzeko aukera eta hauek izan ziren emaitzak:

  • Zuriak: 562 boto.
  • Baliogabeak: 14 boto.
  • PSE-EE: 18 boto.
  • PP: 12 boto.
  • Abstentzioa: %37,59a.

Bi alderdi politiko horiek zinegotziak izateko botoen %5a lortu behar zutenez, ezin izan zuten udal talderik sortu eta beraz alkatetza Marimi Ugalderen, aurreko alkatearen, esku geratu zen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Marimi Ugalde Zabala 1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011
HB
HB
EH (ilegalizatua)
EAE (ilegalizatua)
Ainhoa Ugalde 2011- jardunean Bildu

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Migel parrokia
  • Udaletxea
  • Laskibar baserria
  • Agerre baserria.
  • Larriturri baserria

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irura Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa