Irurak Bat eraikinaren afera
| Irurak Bat eraikinaren afera | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Getxo |
| Koordenatuak | 43°21′03″N 3°00′53″W / 43.35078°N 3.01483°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1845 |
Irurak Bat Getxoko Algorta auzoan, Bizkaian, zegoen jauregi babestua zen. Eraikina 1845an altxatu zen eta 1933an Rafael Garamendi arkitektoak zaharberritu zuen.[1]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiaren suntsiketak eskandalu politikoa eta epaitegikoa eragin zuen. Eraikinak hiru solairu zituen eta estilo neoklasikoan eraikita zegoen, itsasora begira. Kostaldeko herrian bizitzen hasten ziren familia dirudunek sustatutako zolarridun eraikin ugarietako bat zen. Bere historia luzea modu malkartsuan amaitu zen 2024ko abuztuan, Ereaga Atalaya kooperatibak eraitsi zuenean luxuzko sei etxebizitza egiteko. XIX. mendeko jauregia zen Irurak Bat, eta legez babestuta zegoen. [2] EAJk eta PSE-EEk agintzen dute Getxon.
Eraisteko baimenik ez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ereaga Atalaya kooperatibak orube horetan luxuzko 12 etxebizitza eraikitzea aurreikusita zuen, sei jauregitxoan bertan, eraikina zaharberrituz eta horren fatxada historikoak mantenduz, eta beste sei eraikin berri batean. Jarduera hori kooperatibaren ardurapean zegoen, eta bertan Getxoko Udaleko EAJren bi zinegotzik parte hartzen zuten. Jauregia bota ondoren udal-teknikariek obrak geldiarazteko agindu zuten.[3]
Proiektua zein ondorengo eraispenak eskandalua eragin zuen, jauregia babes berezikoa baitzen.
Lakuako Gobernuak jauregitxoa eraisteagatik kasua izapidetzen ari den epaileari bidalitako txosten baten arabera, jauregitxoa babestu beharreko ondasun gisa erregistratuta zegoen, eta, beraz, udal-zaintzapean agertzen zen udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean.[4]
Epailearen ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irregulartasunengatik epaitegietara iritsi zen auzia. Eraispen horren harira Ertzaintzak egindako ikerketak argitu nahi zuen obra horren baimenetan ustezko prebarikazio-delitu bat egin ote zen, eta horrek ekarriko luke funtzionarioek edo politikariek erabakiak hartu izana, legez kanpokoak zirela jakinda.[3] Urtarrilaren 14an, Ertzaintza Getxoko Udaleko Hirigintza, Herri Lan eta Ingurumen Bulegora sartu zen, jauregiaren eraistea ikertzeko. Irantzu Uriarteren eta Ignazio Uriarteren bulegoak miatu zituzten.[5]
Epaileak, bestetik, inputatu egin zituen Getxoko Udaleko (Bizkaia) EAJko hiru zinegotzi: bi delitu egozten dizkie Irurak Bat jauregi historiko eta babestua eraisteko prozesuarekin lotuta, El Correo egunkariak zabaldu duenez. Ignacio Uriarte, Irantzu Uriarte eta Iñigo Urkitza ziren zinegotziak. Urtarrilaren 25ean, hirurak postutik kenduta izan ziren.[6] Udaleko hiru teknikari ere inputatu zituen: udaleko Hirigintza Saileko bi goi kargudun eta arkitektoa.[3] Ondarearen kontrako bi delitu egotzi zizkien hiru zinegotziei, Bizkaiko egunkariaren arabera: alde batetik, «agintariak edo funtzionario publikoak izanda, bidegabekeria dela jakinda, babes berezia duten eraikinak botatzearen edo hondatzearen alde egitea»; bestetik, interes historikoagatik babestutako eraikinak hondatzea.[5]
Ikerketa bideratzen ari zen epaitegiak sumarioa sekretupean jartzea agindu zuen, eta urtarrilaren 15ean, inputatuetako bost deklaratzera deitu zituzten, besteak beste, arkitektoa, aparejadorea eta kooperatibako eraikitzailea, eta bi lekuko.[3]
Udalak egindako txosten tekniko baten arabera, 730.000 euro irabazi zituen jauregia eraisteaz arduratu zen enpresak. Eraikin historiko hura berritzea 3,2 milioi kostatuko zen, eta eraitsi ostean berriz eraikitzea, 2,5 milioi. Horrenbestez, ondorioztatu zuten enpresak 730.000 euro aurreztu zituela eraikin historiko hura modu irregularrean eraitsita.[5][7]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan zuenez, ordura arteko informazioetan oinarrituta ez zuten ikusi «irregulartasunik eta etikarik gabeko jokabiderik» alderdiaren zinegotzietan. Kontrakoa: ziurtatu zuen prozedura administratiboek «berme guztiak» izan zituztela, legea bete zutela eta zinegotziek errugabetasun presuntzioa dutela.[5]
Aitor Estebanek, EAJren presidenteak, hasiera batean bere mespretxua adierazi zuen aferaren aurrean: «Ezta Eiffel dorrea zenik ere».[8] Egunak aurrera joan ahala azalpen horiek ezeztatu zituen, okertu zela esanez.[9]
EH Bilduk albistea jakin eta gero jakinarazi du «arreta handiz» erreparatuko diotela ikerketa judizialari.[5] Gainera, EH Bilduk proposatu zuen talde politiko guztiek osatutako talde kudeatzaile batek gobernatzea Getxoko Udala, bizi duen egoera «jasanezina» dela eta. Amaia Agirre alkate jeltzalearen dimisioa eskatu zuten, jauregitxoa eraisteko prozesua nola kudeatu zuen ikusita.[10]
Atalaya Ereaga etxebizitza-sustatzaileak onartu du Getxoko eraikin historiko bat "urgentziaz eraitsi" zuela, jatorrizko proiektuan eta udal-lizentzian aurreikusi gabe, baina "zentzuz" jokatu zuelako eta "langileei edo bizilagunei zorigaitz pertsonalak saihesteko betebeharra" zuelako.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ppgetxo.net. (2024-09-12). «El PP de Getxo ha solicitado la comparecencia de los responsables del derribo del palacete “Irurak Bat"» PP GETXO (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Segovia, Mikel. (2026-01-14). «El palacete de Getxo y la pareja de concejales que inquietan al PNV» El Independiente (kontsulta data: 2026-01-25).
- 1 2 3 4 «Zer gertatu zen Getxoko Irurak Bat jauregitxoarekin?» orain.eus (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-03-28). «Lakua confirma que el palacete de Getxo estaba protegido y bajo custodia municipal» naiz: (kontsulta data: 2026-03-29).
- 1 2 3 4 5 Goikoetxea, Jakes. (2026-01-23). «Epaileak bi delitu egotzi dizkie Getxoko EAJko hiru zinegotziri» Berria (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, Marta. (2026-01-28). «Getxo cesa a los tres concejales imputados por el caso del derribo del palacete» Deia (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-07-08). «Un informe estima que la promotora se ahorrará 730.000 euros por derribar el palacete de Getxo» naiz: (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Leire. (2026-01-19). «Esteban desdeña la investigación judicial del 'caso palacete': «Ni que fuera la Torre Eiffel»» El Correo (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-01-25). «Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo» naiz: (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-01-28). «EH Bildu propone que una gestora gobierne Getxo ante una situación «insostenible»» naiz: (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2024-09-12). «El derribo de la casa solariega de Getxo se realizó por “sentido común” y para “evitar desgracias personales”» El País (kontsulta data: 2026-01-25).
