Irute (ehunak)
Irutea edo ardazkatzea edo haritzea zuntzetatik haria osatzeko teknika da. Lortu nahi den zuntza atera, bihurritu eta haril batean kiribiltzen da. Hasiera batean, eskuz egiten zen, ardatza erabiliz, eta K.o. 500. hamarkadatik aurrera, gorua Asia eta Europa osoko iruteko tresna nagusi bihurtu zen. 1700eko hamarkadaren amaieran asmatutako iruteko makinak eta spinning jennyak irute mekanikoa eskuz irutea baino askoz eraginkorragoa bihurtu zuten. Ondorioz kotoia lantzea Industria Iraultzaren industria garrantzitsuenetako bat bihurtu zuen[1].
Zuntzak iruteko eta irundako gaia lortzeko moduak eragin zuzena du azken ehunaren propietateetan eta itxuran. Irutearen norabideak ehunaren testuran eragiten du.
Zuntz naturalak, zeta izan ezik, laburrak izanik hariak egiteko prozesatzen dira, eta horiekin ehunak egiten dira. Oihal ehundugabeak zuzenean zuntzetik ekoizten dira. Zuntz kimikoak, artifizialak zein sintetikoak, irun egiten dira manufakturan zehar; horren ondorioz, harizpi luze eta jarraituak sortzen dira, eta horiek moztu egin behar dira zuntz naturalekin nahastu nahi badira.
Ehun-motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuntz naturalak animalia-jatorrikoak (adibidez, artile arrunta edo kaxmirrekoa, angora, zeta...), landare-jatorrikoak (kotoia, lihoa eta espartzua) edo mineral-jatorrikoak (amiantoa) izan daitezke. Zuntz naturalek, salbuespenik gabe, ondoz ondoko prozesu bat baino gehiago behar dute zuntz garbi eta uniformea lortzeko, iruteko egokia dena. «Zuntz labur» horrek zentimetro gutxi ditu, eta gainazal zimurtsua edo bihurria du, antzeko zuntzekin kohesionatzea errazten duena.

Zuntz kimikoak estrusio bidez lortzen dira, zuntz artifizialen kasuan birsortutako zelulosatik edo zuntz sintetikoen kasuan polimero sintetikoetatik. Zuntz horiek luzeak dira, hau da, dagoeneko irunda daude ehunak haiekin egin ahal izateko, baina zuntz naturala balitz bezala iruteko ere moztu daitezke.
Artilea erraz iruten da, berez kizkurra baita, baina beste animalia batzuen ilea ere ardazka daiteke, hala nola jakarena, ahuntzarena, Angorako untxiarena, bikuinarena eta alpakarena, besteak beste.
Ardatzarekin irutea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hatzekin bakarrik irun daiteke, baina zehaztasun eta azkartasun handiagoarekin egiteko ardatza usatzen da. Horrexegatik iruteari ardazkatzea ere esaten zaio.
Ardatza muturrean disko txiki bat duen zotz bat da. Zurezkoa, buztinezkoa edo harrizkoa izan ohi da. Haria ardatzari lotzen zaio eta gurpila biratu ahala okertu egiten da. Iruleak zuntz gehiago eransten dizkio irunduari, eskuz heltzen duen edo goru izeneko makila batean biribilkatua duen matazatik (edo kirrutik) hartuta.
Hala ere, askotan geratu eta kiribildu egiten da ardatzaren inguruan sortutako haria. Iruleek horrela iruten zuten mundu osoan, gorua asmatu zen arte.

Goruarekin irutea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorua eskuz edo pedal bat behin eta berriz zapalduz eragiten da. Hori egitean, ardatza birarazten du, eta artilea ardatzean biribilkatu ahala bihurritzen du. Uhal bat gurpil batetik eta polea txiki batetik pasatzen da ardatza birarazteko. Goruak eskuko ardatzak baino askoz ere azkarragoak dira, baina iruleari aldi berean hari-neurri bakarra iruteko aukera ematen dio soilik[2].
Iruteko makina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Oi! Pello, Pello abestia eta haria egiteko lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oi Pello Pello herri kantu tradizionalean ondo jasotzen dira hai sortzeko prozesuan burutu behar ziren lanak:
- Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
- jinen niza ohera?
- Irun ezan eta gero, gero, gero,
- irun ezan eta gero, gero, bai.
- Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
- jinen niza ohera?
- Astalka zan eta, gero, gero, gero,
- [...]
- Harilka zan eta, gero, gero, gero,
- [...]
- Jos ezan eta, gero, gero, gero
- [...]
- Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
- Argia dun eta, jinen iz bihar.
Iruten ari nuzu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irute kontuak ahozko tradizioan aipatu izan dira, esate baterako, 'Iruten ari nuzu' kantu ezagunean:
- Nigar egiten duzu
- oi suspirarekin
- kontsolaturen zira
- oi denborarekin.
[...]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baugh, Gail. (2011). «Sección dos: El lenguaje de las telas. Hilos». Manual de tejidos para diseñadores de moda .. Parramón Ediciones, S.A, 26-32 or..
- ↑ Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa & Ziarrusta, Zefe. Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064..
- ↑ «irun: 1 du aditza. Ehuntzeko gaia hari bihurtu. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
- ↑ «khilu, Orotariko Euskal Hiztegia - Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ «kilo - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).